Lo-kuluxka baten miraria
Gaur egun badakigu giza obulu bat in vitro ernaltzen, alegia, ernalketa laborategi bateko hodi batean gauzatzeko urratsak ematen. Baina lorpen hauek denbora eskatzen dute: norbaitek, bakarka edo taldean, hasten du ikerketa.
Entzun giza obulu bat in vitro nola ernaldu zuten Miriam Menkin eta John Rock ikerlariek.
Gaian sakontzeko, Zientzia Gosariko audioa osorik duzu hemen.
Argazkia: ZEISS Microscopy (CC BY-SA 2.0)
HIZTEGI LAGUNGARRIA Lo-kuluxka. Lo-susta, siesta. Ikerlari bete-bete bat bezala. Erabateko ikerlari bat bezala. Maisutza lortu zuen. Aditu maila lortu zuen. Mailarik gorena, alegia. Sei urtez egin zuten hau. Honela ere esaten da: sei urtetan zehar egin zuten hau. Ze lo hartu dut. Zeren eta lo hartu dut. Izan ere, lo hartu dut. Eta zer eta. Eta zer gertatuko eta...; Esatera doanari indarra emateko, arreta eskaintzeko erabiltzen den formulazio mota. |
Lo-kuluxka baten miraria: 04:52
Esataria. Begira Idoia Mujikak ze izenburu jarri dion gaurko tarteari: Lo-kuluxka baten miraria.
Zertaz ari ote gara lerroburu honekin? Idoia Mujika, Materiaren Fisika Zentroko Komunikazio eta Dibulgazio arduraduna. Kaixo, Idoia.
Idoia Mujika. Kaixo.
Esataria. Lo-kuluxka baten miraria. Horren atzean zer ezkutatzen den argituko dugu gaur.
1944ra jo behar dugu. 1944ko otsailean lehenengo aldiz lortu baitzen giza obulu baten in vitro fertilizazioa (ernalketa).
Idoia Mujika. Hori da. Lehenengo aldiz ernaldu egin zen obulu bat espermatozoide batekin…
Esataria. In vitro bidez.
Idoia Mujika. Hori da. Ez dakienarentzat eta, ba gorputzetik kanpo…
Esataria. Kanpo, bai.
Idoia Mujika. lortzea ernaltzea, ez? Hori da. Topatu nuen txiripaz. Eta pila bat gustatu zait, ez nuen ezagutzen.
Esataria. Esan dezagun aurrera jarraitu aurretik. Nor zen Miriam Menkin?
Idoia Mujika. Ba Miriam Menkin ikerlari bat izan zen, genetikan aditua esan dezakegu. Teknikaria zen, egia esateko. Baina historikoki aldarrikatu nahiko genuke ikerlari bete-bete bat bezala. Hasiera oparoa izan zuen ibilbide zientifikoan. Adibidez, Cornell-eko Unibertsitatean graduatu zen Histologia eta Anatomia Konparatutako titulu batekin. Ez zen oso ohikoa emakume bat…
Esataria. Bai. Garai hartan.
Idoia Mujika. zientzietan garai hartan aritzea, baina bere aita medikua zenez, ekonomikoki ahal zuten eta ikasketak burutu ahal izan zituen; Columbiako Unibertsitatean, Genetikan, maisutza lortu zuen ere. Eta biologia eta fisiologia irakatsi zituen berak, New Yorken. Baina aitaren urratsak jarraitu nahi izan zituenean eta medikuntza-eskolan sartu, eta seguru aski ikerlari gisa medikuntzan lan egitea, hor topatu zituen bere lehen, lehenengo oztopoak.
Baina bera ezkondu zen, Valy Menkin izeneko, juxtu, medikuntza-ikasle batekin. Eta une horretatik aurrera, ba nolabait ja(da) izan zuen aukera inguru horretan sartzeko era informal batean. Eta hortik abiatuta, hasi zen ba akademian, laborategietan, senarrarekin lanean laborategian… Eta han ezagutu zuen Gregory Pincus, Harvard-eko biologoa. Berak ikerketa egiten zuen ernalketa-munduan baina untxiekin. Untxien frankensteina deitzen zioten gizon honi…
Esataria. Aja!
Idoia Mujika. Ze berak in vitro prozedura hauek egiten zituen eta lortu zituen hainbeste, hainbat eta hainbat untxi jaiotzea prozedura…
Esataria. In vitro bidez.
Idoia Mujika. Bai. Eta ikerketa horretan maisu bihurtzen ari zela gure Miriam Menkin, John Rock ezagutu zuen eta argi gelditu zen irekiko zutela, edo saiatuko zirela irekitzen bidea, ba Pincusek egiten zuena untxiekin gizakietan egin ahal izateko, ez?
Esataria. Zer egiten zuen Miriam Menkinek? Pazientzia handiko lana egunero-egunero.
Idoia Mujika. Egunero-egunero. Obario batetik hasi, eta imajinatuko duzuen bezala, zelula bat topatzea ez da oso erraza. Eta bera bihurtu zen benetan aditua obulu horiek bereizten. Eta zelula hori… Obulua baita gizakiok daukagun, emakumeok daukagun, zelularik handiena… Baina hala ere, ez da batere lan erraza… Eta bera bihurtu zen maisu horretan. Topatzen zuenean obulu hori, obulu hori garbitu, landu, eta espermatozoideekin jartzen zuen kontaktuan asteazkenean. Eta ostegunean gero, otoitz egiten zuela esaten zuen berak, aber, aber, aber ostiralean topatuko zuen ba mirari txiki hori gertatu (ote) zen, eta obulu hori [horrek], eta espermatozoide hori [horrek] ere, bat egin ote zuten, eta lehenengo aldiz ikusi ahal izango zuten ba zer zen gizaki bat tubotxo batean, ez?, ba…
Esataria. Ernalduta…
Idoia Mujika. Ernaldian…
Esataria. Ernaltzen hasita. Bai.
Idoia Mujika. Sei urtez egin zuten hau. Ze(ren) hori… Asko gustatzen zen, zaiguna zientzialariei esatea: “Bai. Zortea eduki behar duzu, baina zorteak lanean harrapatu behar zaitu”.
Esataria. Hori da. Eta Menkin hala harrapatu zuten…
Idoia Mujika. Eta lanean harrapatu zuten beti.
Esataria. Eta zer gertatu zen lo-kuluxka horrekin ba?
Idoia Mujika. Ba berak bazeukan bere protokoloa. Eta orduan, bere protokoloan 30 minutuz uzten zituen kontaktuan espermarekin eta hor ongarriketa batzuk egiten zituen. Esandakoa. Gau horretan ezin izan zuen lorik egin. Eta hurrengo egunean lanera. Orduan, berak esaten du mikroskopioan begiratzen ari zela ba tarte hori, 30 minutu horiek, eta derrepente begiratu zuela erlojua, eta ordu-erdi ez, igual ordubete pasa izan zela eta esan zuen: “Bueno, aurrera jarraituko dugu. Apuntatuko dut aldaketaren bat egon den ala ez, ze lo hartu dut mikroskopioari begira”. Eta zer eta, hurrengo egunean osteguna zen, otoitz egingo zuen, beti bezala… Eta ja(da) ostiralean konturatu zen zelula bat zena, obulua zena, bi zirela. Bi, hiru… Eta hor hasi zela benetan, ba lehenengo aldiz mikroskopioan ikusiko zutela ba zer zen ernaltzea.
Klaro, kristorena sortu zen laborategian, jende guztia hurbildu zen begiratzera. Denek ospatu zuten. Eta Menkin (Menkinek) berak gogoratzen du esanez. “Posible izango al da 6 urtetan hemen egotea eta azkenean, beitu (begiratu), ba holako gauza sinplearekin aldatu dugu esperimentu honen etorkizuna”.