Ospakizunen zerrenda

Egutegian gorriz agertzen diren egunak, urtebetetzeak edo zenbait urteurren ospatzeko ohitura dugu. Askorik pentsatu gabe, ospatu behar direlako ospatzen dira askotan, baina akaso, ospakizun horietako batzuk kendu eta beste batzuk aukeratuko genituzke ospatzeko.

Itziar Orbegozo Euskadi Irratiko Baipasa saioko kolaboratzaileak bere ospakizunen zerrenda propioa egin du. Segidan duzu bere proposamena biltzen duen audio-pasartea. Tartea osorik entzun nahi izatera egin klik hemen.

 

 

 

 

Argazkia: Stefan Ritt (CC BY-SA 3.0)

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Zer da ospatu beharrekoa? Zer da derrigorrez ospatu behar dena? Ez da aukerakoa, ospatu behar da.

Hilabetero. Hilabete guztietan. -ero atzizkiak maiztasuna adieraten du, hala, egunero, urtero, astero...

Zer da ospatzeko modukoa? Zer da ospatzea merezi duena, ospatzeko beste dena.

Urtaroak. Urteko aldi edo sasoiak (udaberria, uda....). Urte+aro elkartzetik sortzen da.

Unibertsitatera sarrera ospatu beharrean, bidaia egitea ospatuko nuke. Unibertsitatera sarrera ospatu ordez, bidaia egitea ospatuko nuke.

Kristautasunaren egutegitik atera. Kristautasunaren egutegitik kanpo geratzen dena.

 


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria 1. Egin duzu zerrenda bat:  zer da Itziar Orbegozoren ustez ospatu beharrekoa?  

Itziar Orbegozo kolaboratzailea. Bai. Hori da. A ver (Ea). Nire lista hau irekia uzten dut, e! Igual zuei ere okurritzen, okurritzen zaizue baina. Niretzako, adibidez, bost hilabetetan jarraian hilabete bakoitzean 200 euro aurreztera iristen denaren egoera ospatuko nuke.

Esataria 1. Jo! Bai. Bai. Nik ere bai. Bai. Bai.  

Itziar Orbegozo. Hori lehenengoa. Bost hilabetetan jarraian.  

Esataria 1. Bai. Bai. Bai. Bai.  

Itziar Orbegozo. 200 euro garbi. Incluso (Are) gehiago… Bueno, 190, 190 ere bai.  

Esataria 1. Bale.  

Itziar Orbegozo. Hori ospatuko nuke.

Esataria 1. Bai.  

Itziar Orbegozo. Beste bat. Ospatuko nuke oraintxe bertan gaixotasunik ez izatea.  

Esataria 1. Zalantzarik gabe bai. Hori ospatu behar da. Bai.  

Itziar Orbegozo. Beste urte bat pasa, eta esan: ez daukat gaixotasunik. Hau ospatu behar da urtero.

Esataria 1. Bai. Noski! Noski!

Itziar Orbegozo. Edo gaixotasun bat daukat baina ondo atera da.    

Esataria 1. Bai.  

Itziar Orbegozo. Ospatuko dugu. Ondo. Ilargi betea, ilargi betea ere ospatuko nuke hilabetero.  

Esataria 2. Bueno. Bale.  

(barreak)  

Itziar Orbegozo. Gelditu zarete isilik.  

Esataria 1. Hombre! (Tira!) Bai. Hori gertatuko da. Zer da, ospatzeko modukoa?  

Itziar Orbegozo. Zulo handi bat, ez?

Esataria 2. Ilargiarekin esaten duzu?  

Itziar Orbegozo. A ver (Ea), es que (izan ere), nire mistizismoak ez dizue balio. Zarete juxtu lo contrario (kontrakoa).

Esataria 1. Guztiz kontrakoa ez dakit, baina esan nahi dut, ilargi betea... hor dago. Esan nahi dut: ospatu behar da?

Itziar Orbegozo. Bai. Ospatu behar da. Eta urtaro, bestea… Hurrengo puntu bat, urtaroak. Urtaroak aldatzean erritualak errekuperatuko  nituzke, o sea (hau da), naturarekin konexioa berreskuratzeko.    

Esataria 1. Bueno, niri hau ondo iruditzen zait.  

Esataria 2. E, bai, niri erritualena eta… Bai. Aldaketak ospatzea, bai.   

Esataria 1. Bai. Bai. Bai. Ados. Honekin bai.  

Esataria 2. Ados.

Itziar Orbegozo. Beste bat. Norbait terapiara joaten hastea ospatuko nuke. Eta ez hori bakarrik, terapiara joateko dirua daukala ere ospatuko nuke.  

Esataria 2. Ba bai.  

Esataria 1. Bale.  

Esataria 2. Bai. Ados.  

Esataria 1. Ados.   

Itziar Orbegozo. Eta gero, beste bat. Eskola bukatu ondoren, adibidez, unibertsitaterako sarrera ospatu beharrean, ospatuko nuke bi urteetako (urteko) bidaia bat egitera joaten den 17 urteko gazte bat ere ospatuko nuke.  

Esataria 1. Joe, ba bai.

Esataria 2. Bai. Bai. Zergatik ez?  

Esataria 1. Izan dezala denbora erabakitzeko benetan zer nahi duen.  

Esataria 2. Hori da.  

Itziar Orbegozo. Hori. Es que (izan ere), hori da. Eta gero, azkenengo bat, eta nik uste dut hau, hau kuriosoa da baina ez nituzke urteak ospatuko gaur egun ospatzen ditugun bezala, ez nituzke gure urteak ospatuko baizik eta munduarenak ospatuko nituzke. Hau da, munduaren 4.500 milioi urteak ospatuko nituzke, gure, batez ere hau da garrantzitsua, gure insignifikantzia (hutsalkeria) aldarrikatzeko. Ez gara ezer, eta ez garen ezer horretan ondo begiratu dut eta orduan izango litzateke datorren urtea 4.544 milioigarren urtea.  

Esataria 1. Jesus! Joe!

Esataria 2. Kandela asko dira.   

(barreak)

Esataria 1. Gustatzen zait.  

Esataria 2. Jo, niri insignifikantziarena (hutsalkeriarena) ez zait asko gustatu. Pixka bat triste jarri nau.

Itziar Orbegozo. A ver (Ea). Baina normalean ez ditugu erabiltzen 2 mila eta… Ez? Bueno, baina egia da, e, Lierni?

Esataria 2. Bai. Bai. Egia…  

Itziar Orbegozo. Ez gara ezer. Gara moskito bat bezala…  

Esataria 1. Bueno, baina…

Itziar Orbegozo. Lurrean…  

Esataria 1. Baina moskito bakoitza nik uste dut ospatu behar dela.  

Esataria 2. Bai. Moskito bakoitzaren bizitza…

Esataria 1. Nik uste aldarrikatu behar dela.  

Esataria 2. Bai. Bai.  

(barreak)  

Esataria 1. Baina, bueno, ondo iruditzen zait kristautasunaren egutegitik atera eta beste urte batzuk ospatzea, baina hau da Urte Zaharra ospatzea bezala: hori ondo iruditzen zait. Festa paganoagoak.  

Itziar Orbegozo. Hori da. Hori da. Eta adibidez, izan daiteke urtea, ba, igual irailean hastea.  

Esataria 1. Bale.  

Itziar Orbegozo. Ez? Urtarrilean hastea baino.  

Esataria 1. Begira.  

Itziar Orbegozo. Oporretatik buelta, eta hor, hor ospatzen dugu urte-hasiera.    

B1
17-05-2022
29446903
00:03:34
438