Pegasus espioitza sistema

Pegasus izeneko softwareak gailu elektronikoen bidez egiten du espioitza lana. Sistema sofistikatua da eta estatuetako gobernuek bakarrik eskura dezakete. Ez da berria, baina azken boladan Pegasus erabilita zenbait politikari zelatatu dituztela azaleratu da, eta hautsak harrotu ditu kontuak.

Espioitza antzinatik datorren praktika da. Horri buruz, eta Pegasus-ek egin dezakeenari buruz hitz egiten du Zaloa Campillo telekomunikazioan adituak Euskadi Irratiko Baipasa saioan. Bere jardunaren pasarte bat duzu entzungai honetan.

 

 

Argazkia: Pxhere

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Atzemateko zaila den teknologia erabiltzen du. Teknologia konplexua erabiltzen du, harrapatzeko zaila den teknologia.

Jakiteko nondik nora datorren. Jatorria zein den jakiteko, nola sortu zen jakiteko.

Teknologia daukagularik eskuetara. Teknologia eskura daukagunez.

Gizarteratu egin dira. Zabaldu egin dira gizartean, arrunt bihurtu dira gizartean.

Tramankulu teknologiko. Tresna teknologiko, gailu teknologiko.

Instalatzen zaigu gu enteratu barik. Instalatzen zaigu gu konturatu gabe.

Orain baino lehen ere egin dira. Lehen ere egin dira, aurretik ere egin dira.

 


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria 1. Bueno, egunak daramatzagu Pegasus, espiatzeko Israelek sortutako programari buruz, ezta, Unai?  

Esataria 2. Bai, eta atzemateko zaila den teknologia erabiltzen du Pegasus horrek. Baina bazenekien Olaia, Pegasus baino lehenagokoak direla troianoak? Bere garaian greziarrek erabili, erabili zituztela ezkutuan soldaduak gordeta zituen egurrezko zaldia.  

Esataria 1. Hori da. Bai.

Esataria 2. Gerra irabazteko. Troiako zaldia izan zen hura. Eta Israelgo espioitzako programak ere Pegaso darama izenean, Zeusen zaldia.  

Esataria 1. Egunero ikasten dugu zerbait. Zaloa Campillo, arratsalde on.  

Zaloa Campillo telekomunikazioan aditua. Arratsalde on.  

Esataria 1. Nora goaz?  

Zaloa Campillo. Bueno. Lehenengo historia pixkatxo bat, ezta?

Esataria 1. Oso ondo.  

Zaloa Campillo. Pegasus guzti hau, ba a ver (ea), jakiteko…

Esataria 1. Bai.  

Zaloa Campillo. Nondik nora datorren. Edo, azkenean, espiatzea gauza historikoa da, ezta? Orain dela… Badakigu, orain dela gutxienez 3.000 urtetik espiatzen zela herrialde ezberdinetan, tribu ezberdinetan, gerrak irabazteko beharrezkoa zen. Urteak pasa dira eta orain, gainera, teknologia daukagularik eskuetara, ba bueno, gailu ezberdinak eta oso sofistikatuak ere badauzkagu gure esku. Jakina da, ezta? Dauzkagun teknologietariko asko militarretatik jaio zela [militarrengandik jaio zirela] eta gero gizarteratu egiten direla. Adibidez, errazenetariko bat, eta egunero erabiltzen duguna guztiok Wifia izan ahal da.  

Beste teknologia batzuk ere baditugu gaur egun, adibidez, GPSa, ezta?, lokalizatzeko non gauden. Ba gaur egun erabiltzen dugu beste gauza batzuetarako, ezta? Joateko hemendik-eta beste herri batera ez duguna ezagutzen… Edo kamera digitalak edo walkie-talkie-ak, droneak, nola ez! Orain hobby-rako erabiltzen ditugu baina jaio dira beste, beste gauza batzuetarako ere. Sateliteak, nola ez!: erabiltzen ditugu transmititzeko imaginak (irudiak) telebistarako eta hainbat gauzarako [gauzatarako], baina espiatzeko ere balio dute. Beraz, bueno, hainbat eta hainbat tramankulu teknologiko dauzkagu hortik.  

Esataria 1. Zaloa, etor gaitezen gaur egunera. Zer ari da gertatzen Pegasus programa honekin?  

Zaloa Campillo. Pegasus da software bat eta egiten duena da: gure telefonoan instalatzen zaigu gu enteratu barik. Bai. Irudi bat heltzen zaigu, irekitzen badugu, edo mezu bat heltzen bazaigu testutxo bategaz (batekin) eta irekitzen dugu, hor instalatzen zaigu eta ez gara konturatu ere, be (ere) ez egiten eta. Hor, behin instalatuta, ba gure telefonoan geratzen da, gure telefonoa, gure telefonoan daukagun informazioa jasotzen. Eta jasotzen duen hori, edo telefonoan daukagun guzti hori, zerbitzari batera bidaltzen du. Así que (beraz), bueno,  hor dagoen programatxoa.      

Esataria 2. Bai, baina egia da, orain baino lehen ere egin izan direla ezta?, entzunaldiak telefonoarekin. Epaileak agindu izan ditu haren edo bestearen telefonoak pintxatzea… Hala esaten genion. Zein da Pegasusekin dagoen aldea?  

Zaloa Campillo. Pintxatzearena azken batean da ba operadore baten azpiegituretan sartzen dira eta hor tramankulu bat jartzen dute, grabazio bat sortzen da hor ba norbait behar badugu jarraitu zer egiten duen… Bai epaile batek bidalitakoa. Eta orduan, hor entzuten geratzen gara. Ez dut… Pegasusena apurtxo bat aurrerago doa. Pegasusen kasuan, gauza zer da? Es que (izan ere), ez da bakarrik ahotsa. Es que (izan ere) gauza gehiago dira. Hori da gakoa.   

Esataria 1. Zaloa, beraz, zer egin dezake Pegasusek gure telefonoko datuekin? Noraino iritsi daiteke?  

Zaloa Campillo. Ba gure telefonoan enkriptatuta dauden datuak ere desenkriptatu egiten ditu eta bidaltzen ditu. Hau da, argazkiak, dauzkagun notak, dauzkagun artxiboak… Gure kamerara ere konektatu daiteke. Beraz, ikusi ahal du zer egiten zauden momentu horretan. Bai atzeko kamera bai aurreko kamera: bi kamera ditugu. Baita ere mikrofonoa aktibatu ahal du. Zer esan nahi du honek?: entzun ahal digutela zer gauden egiten edonoiz. Zer gehiago? GPSa: jakin ahal dute non gauden. Eta nola ez, baita deiak entzun (ere). Beraz, bueno ba, edozein gauza egin ahal dute gure telefonoarekin.

B2
05-05-2022
29418723
00:04:12
420