Laborantzako lurrak, laborantzarako

Espekulazioa saihesten ahalegintzen diren Ipar Euskal Herriko hainbat elkartek etxalde baten salerosketa etetea lortu dute. Lurrama taldeak antolatzen duen azokan ospatu dute garaipena.

 Nekazariek espekulazioari aurre nola egin dioten ikusteko, ikus bideo hau.

 

 

 

Argazkia: Eitb

 

Hiztegi lagungarria  

Anitz egunez. Aunitz egunez, egun askotan.  

Etxalde hau galdua izanen zen. Etxalde hau galdua izango zen.  

Usaian ere. Ohituraz edo usadioz ere.  

Ortotsik ibiltzen ahal gintezke. Hanka hutsik ibil gintezke, oinetakorik gabe.  

Hemen animaleko indar-jokoa izan da. Hemen izugarrizko indar-jokoa izan da.   

Menturaz eskuratuko dugu etxalde hau. Agian etxalde honen jabe egingo gara.    

Bakotxak bere harria nahi du ezarri. Bakoitzak nahi du bere ekarpena egin, beren aletxoa jarri.  

Dena egiteko da. Guztia dago egin gabe edo eginkizun.

 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria. Eguraldi zoragarri honekin ospatu zuten igandean Lurramaren 16. edizioa, orain arte egin duten bereziena. Biarritzeko (Miarritzeko) ohiko lekua atzean utzi eta Arbonara mugitu dira, zehazki 120 egunez okupatuta egon den gunera. Lurramarekin batera okupazioari amaiera eman diote.   

Panpi Sainte-Marie (Euskal Laborarien Batasuna). Bost hilabetez edo hemen egon gira (gara), eta anitz egunez segurik (seguruenik). Hasi ginuen (genuen) mugimendu hau salatzeko hemen gertatzen ari dena, kostaldean orokorrean. Lurra bilakatu da espekulazio-tresna bat. Harrigarria da, eta okupazio gogor bat egon da beraz lur, etxalde honetan. Lortu dugu epe laburreko garaipen bat; izan da erostun potentzial batek, beraz, aberats batek atzera(t) egin duelako. Horrek erakusten du balio duela. Ez baginen mugitu, gaur egun etxalde hau galdua izanen zen. Ez da oraindik borroka irabazia, baina urrats taktiko bat edo garaipen taktiko bat eman dugu.  

Iñaki Berhokoirigoin, Lurramako presidentea. Badu dimentsio politikoago bat, usaian ere… Baditugu, badu beti politiko kutsu zerbait zeren Lurrama ez da saloi neutro bat, badugu, aldarrikapenak baditugu, eta proiektu, laborantzarako proiektu politiko bat, baina(n) egia da hemen izaitearekilan (izatearekin) horrek dimentsio(ne) handiago bat hartzen duela. Begira(z) non diren. Hor ez da godrounarik (galipotik), ez da betoinarik (hormigoirik), ortotsik ibiltzen ahal gintezke… Hara, hastapenetik defendatzen dugun lur horren gainean gira (gara) eta horren gainean dugu ere hemen lortutakoa ospatuko.  

Dominique Ameztoy (Lurzaindia). Molde berean ere borroka bat izan da. Hemen animaleko indar-jokoa izan da saltzaile, erosle eta gure artean. Eta saltzea hautsi dugu, beraz, orain berriz jokoa irekia da. Menturaz eskuratuko dugu etxalde hau. Ordian (orduan) horren ospatzeko behar zen zerbait egin, eta hara, Lurramakoek asmatu dute hemen egitea.  

Esataria. Milaka pertsona gerturatu dira aurtengo Lurramara.  

Bisitaria. Etorri ginen bai, duela, bon (beno), aspalditik egiten dugu deia, Lurrama inportantea delako, eta bo, guk gure artean besta eginen dugu eta hara, kontzertu goxoak.  

Esataria. Ekimen hau aurrera ateratzeko, noski, ehunka boluntarioen laguntza behar izan dute.

Mirentxi Ozki boluntarioa. Uste dut gaur 400 bat laguntzaile direla, duela… 100 bat txanda hasteko. Eta bai, bakotxak (bakoitzak) bere harria nahi du ezarri proiektu honetan eta okupazio honetan, eta Lurraman parte hartzea da denendako (guztientzat), indar bat, edo parte hartzeko manera bat, hasteko.  

Esataria. Nahiz eta lortutako garaipena ospatu, argi dute espekulazioaren arazoa ez dela oraindik amaitu.  

Philippe Aramendi, Urruñako auzapeza. Ez da bukatzen, e! Ez da bukatzen. Gaur, gaurko okupazioa, hemengo okupazioa bukatuko da, baina(n) borroka ez da bukatua. Badakigu oraino (oraindik) kasik dena egiten, egitekoa dela, politikoki beharko ditugula soluzioak eta erantzunak hatzeman, eta hor dena egiteko da.                

C1
14-12-2021
28982747
03:17
635