Bele harrigarriak

Animaliek ba ote dakite gizakiak egiten duena beren onerako erabiltzen? Adibide polit bat emango digu Juan Ignacio Perez EHUko katedradunak ETB 1eko "Ahoz Aho" saioko atal honetan.

Juan Ignacio Perezen iritziz, hegaztiak dira animalien artetik miresgarrienak eta oraindik ere kontu asko ditugu haien inguruan ikasteko. 

Bideo osoa ikusi nahi baduzu, sakatu hemen

 

 

 

Hiztegi lagungarria 

Sekulako migrazioak. Kasu honetan, migrazio oso luzeak. 

Oraindik daukagula hegaztiei buruz gauza asko ikasteko. Oraindino dugula hegaztiez asko ikasteko.  

Ekialdeko beleak. Edo sortaldeko beleak. Antonimoa, mendebaldeko edo sartaldeko beleak.  

Hango jendea konturatu zen bele hauek bazeukatela modu bat intxaurrak jateko. Hango jendea ohartu zen, jabetu, bele hauek bazutela intxaurrak jateko era bat.  

Oskola apurtzea. Intxaurrek kanpoan duten azala edo geruza puskatzea.   

Jateko modukoa zena. Alegia, jangarria zena.  

Kontua da. “Kontu” hitzak adiera asko ditu euskaraz. Hemen erabiltzen da aurretik esandako zerbait argitzeko edo zehazteko.  

Beleek bereziki. Batez ere beleek, alegia.  

 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

llaski Serrano esataria. Zein da gehien gustatzen zaizun animalia?  

Juan Ignacio Perez EHUko katedraduna.  Animalia? Um! Igual beleak 

Ilaski Serrano. Bai, e? (barreak) 

Juan Ignacio Perez. Nik uste, bueno horiek. Eta gero, sekulako migrazioak egiten dituzten beste batzuk. Edo bueno, gero, hemen ikusten ditugun asko ere oso, oso… Ez dakit, enarak, esate baterako, horrelakoak. Bueno, hegaztiak, oro har. Nik hegaztiak miresten ditut. Eta uste dut oraindik daukagula hegaztiei buruz gauza asko ikasteko 

Ilaski Serrano. Japoniara goaz.  

Juan Ignacio Perez. Japoniara goaz.  

Ilaski Serrano. Intxaurrak jatera.  

Juan Ignacio Perez. Bai. Bueno, intxaurrak jatera. Guk, guri ez dut uste utziko digutenik, hor badirelako zenbait, hiri horretan badirelako bele batzuk, horregatik esan dut lehen beleena… 

Ilaski Serrano. (barreak) 

Juan Ignacio Perez. Beleak aipatu ditut. Gero, gero aterako dira berriro ere. Hauek dira ekialdeko beleak, baina bueno, beleak azken batean, ez?  

Joan den mendearen, ja(da) ez dut gogoratzen zein urtetan izan zen, baina bukaeran. Hango jendea konturatu zen bele hauek bazeukatela modu bat intxaurrak jateko, ez? Zer egiten zuten? Hartu intxaurrak… Eurek, bueno, ezin dute edo oso zail egiten zaie apurtzea, ez?, oskolak apurtzea, eta orduan egiten zutena zen semaforo bat zegoen lekura joan, semaforoa autoentzat gorri jartzen zenean uzten zuten intxaurra zoruan, errepidean, asfaltoaren gainean. Orduan zabaldu egiten zen semaforoa, kotxeak (autoak) pasatzen hasi, eta pasatu ondoren intxaurrak apurtuta zeuden noski, hautsita, ez? Orduan eurak hurbiltzen ziren, hartzen zuten jateko modukoa zena eta handik alde egin. Eta horrela denbora guztia, ez? Eta horri esker, bueno ba, bestela jan ezin zezaketen zerbait ikasi zuten edo hasi ziren jaten.  

Kontua da hasiera batean bele gutxi batzuk zirela hori egiten zutenak eta gero ikasi zuten besteek. Ikusi zuten nola egiten zuten, ikasi zuten, eta hasi ziren egiten toki desberdinetan.  

Ilaski Serrano. Ikusi eta ikasi.  

Juan Ignacio Perez. Ikusi eta ikasi. Eta egia da sekulako trebetasun kognitiboak dituztela. Hori bai esan dezakegula. Beleak, beleek bereziki.    

B2
17-09-2021
28726789
02:31
1913