Ogirik gabeko askari osasuntsua
Otorduen artean hemendik apur bat jan, beste pixka bat hortik, beste pixka bat handik… Andrea Larrea nutrizionistak esaten digu ez dela oso osasuntsua horrela jatea, eta adibidez, askari on bat izateko, zer egin daitekeen azaltzen digu.
Elikadura osasuntsua izateko, entzun Andrea Larrea nutrizionistaren proposamenak.
RitaE. Pixabay
HIZTEGI LAGUNGARRIA Elikadura-ohitura nahiko egokiak: jateko ohitura nahiko egokiak. Hiru otordu nagusi. Eguneko hiru janaldi nagusi, gehienetan, mahaian eserita egiten direnak. Apurka-apurka apurtzea dinamika horrekin. Piskanaka-piskanaka dinamika horrekin haustea. Momentu horri aurre egiteko. Une horren eraginari aurka egiteko, amore eman gabe eusteko. Ekidin ahal izateko. Baztertu ahal izateko, saihestu ahal izateko. |
Ogirik gabeko askari osasuntsua
Esataria. Orokorrean kontsultan zein da gehien ikusten duzuen kasua?
Andrea Larrea nutrizionista. Bueno, egia (egixa) da, denetarik ikusten dugu, kasuaren arabera, baina batez be (ere) gehien ikusten duguna da, askotan, elikadura osasuntsuarekin daukagun kontzeptu edo harreman hori, ez? Pentsatu egin dugu osasuntsu egoteko edo gorputz-konposaketa ahalik eta, hobekuntza bat lortzeko, egin behar dena dela gutxi jan, eta guk beti esaten duguna da: ez da gutxi jan, baizik eta kalitatezko elikagaiak sartu. Eta adibidez, askotan pasatzen dena da pertsona askok berez elikadura-ohitura nahiko egokiak dauzka, patroi nahiko osasungarriak jarraitzen dabez (dituzte), baina gutxi jatearen kontzeptu horrekin ba pentsatzen dabe (dute) igual bakarrik egin behar direla egunean hiru otordu nagusi edo. Arratsaldetan ezin dela ezer jan zerbait ondo egitea gura badu, ez?
Eta zer gertatzen da? Ez badabe (badute) inoiz planteatzen merienda (askari) bat egiteko aukera, baina gosea badauka, askotan pikoteora (mokadutxoetara) jotzen dabe (dute). Orduan guk gomendatzen duguna da, ba igual, –eta normalean askotan lortzen dugu hola hobetzea– da, ikusita arratsaldeetan beti daukazula gosea, eta normalean aukera ez osasungarria egiten dozulako (duzulako) ze(ren) pentsatzen dozu ezin dozula egin, eta orduan horretara jotzen duzula. Zer pentsatzen jatzu (iruditzen zaizu) aukera onen artean honetakoren bat (hauetakoren bat) aukeratu eta probatzen badozu (baduzu)?
Eta normalean horrelako probak eginda lortzen dabe apurka-apurka apurtzea dinamika horrekin ez?, merienda-picoteo (mokadutxo-askaria) sentsazio-horrekin.
Esataria. Merienda-picoteo osasungarria aipatu duzu. Adibideren bat emango diguzu?
Andrea Larrea nutrizionista. Bai. Tradizionalki ogi artean egiten diren arren gehi(x)enak, beti da ohitura merienda izan dela ogi arteko zerbait. Gaur ekarriko dugu [ditugu] beste hiru proposamen, izango direla sinpleagoak, eta juxtu kasu honetan, ogi barik.
Bata izango da yogurra, fruta eta txokolatezko zerealekin. Azkenean holako bolak… Askotan, bueno, etxetik kanpo harrapatzen badituzu, igual ez dira oso erosoak, baina etxera heltzen bazara eta momentutxo bat badaukazu, ba lasaitasunez meriendatzeko aukera on bat izan liteke. Yogurrak ez dauka misteriorik, yogur natural bat, fruta, edozein, adibidez, orain marrubiak dagozela (daudela), eta txokolatezko zerealak.
Zer gertatzen da? Gaur egun dagozen (dauden) zereal gehienak, txokolatezkoak eta komertzialak, ez direla osasungarriak. Baina oso erraza da honen txokolatezko bertsioa etxean egitea. Ba hartu liteke, edo olo-malutak edo arroz puztua edo holako zerealak, eta egin behar duguna da beti azaltzen dugun errezeta.
Txokolate beltza, % 70etik gorakoa, urtu. Koko-olio pixka batekin, eta gero, zereal horren gainetik bota. Zerealak bai, zabal, zabalduta jartzea gomendatzen da, zeren bestela bloke-moduan geratzen dira. Bai?
Esataria. Hori lehenengo aukera.
Andrea Larrea nutrizionista. Hori da. Hori da.
Esataria. Emango diguzu bigarren aukera bat?
Andrea Larrea nutrizionista. Bai. Hau oso sinplea da. Datilak, kakahuete-krema eta intxaurrekin. Azkenean da datil bat hartu, zabaldu, hezurra kendu, barruan kakahuete-krema pixka bat sartu, eta intxaur bat. Batzuek txokolate-ontza bat ere sartu izan diote. Eta bueno, beste snack bat da, erraza, nutritiboa, energia emango deuskuna (diguna) eta bueno , ba momentu horri aurre egiteko, egokia.
Esataria. Andrea, eman ezazu azkeneko errezeta, ze(ren) fruta eta txokolatezko tortitak (opiltxoak)
Andrea Larrea nutrizionista. Hori da. Bada pitin bat jarraituz txokolatea egiteko esan deutsuten (dizudan) errezeta berdina. Egin litekeena da artozko edo arrozezko tortita (opiltxo) horietako baten gainetik txokolatea bota eta hozten utzi, eta gero gainetik, adibidez, sagar-zatitxo bat jartzen badiogu oso goxoa geratzen da, eta aukera bikaina izan liteke be (ere) bai, ba hori, meriendarako edo edozein horrelako pikoteo (mokadutxo) momentu bat ekidin ahal izateko.
Esataria. Ba Andrea Larrea, osatu ditugu azkenean hiru errezeta interesgarriak. Datorren astera arte! Lagundu diguzu gure elikadura txukuntzen, gure gorputza zaintzen, eta ikasi dugu berriro ere helburu txikiak askoz hobeak direla helburu handi-handiak baino.
Andrea Larrea nutrizionista. Hori da.
Esataria. Ondo izan.
Andrea Larrea nutrizionista. Bai. Gero arte.