Euskal Herrian daude munduko kobazulorik handienetako bi

ETB 1eko Ahoz aho saioko bideo honetan, Asier Hilario geologoaren azalpenei esker, datu asko jasoko ditugu Euskal Herrian dauden munduko kobazulo handienetako biren gainean: "La Torca del Carlista", Karrantzan (Bizkaia) eta "La Verna", Urdatx-Santa Grazin (Zuberoa).

La Torca del Carlista kobazuloak 97 hektarea ditu eta 500 metroko altuera. La Vernakoak, berriz, 180 metroko altuera eta 250 metroko diametroa du. 

ETB 1eko "Ahoz aho" saioko bideoa.

 

Kanpoko argazkia: Josu Granja (2009)


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Asier Hilario. Eta Euskal Herrian, Euskal Herrian txikiak gara baina ez gara atzean geratzen, e?, honetan, honetan ere ez. Begira, Euskal Herrian, klaro (noski) gure, hau da hegazkinetik ateratako Aizkorriren argazki bat, duela gutxi Madriletik bueltan nentorrela atera nuen argazki bat. Eta hor oso ondo ikusten da gure mendiak nolakoak diren, ez?, dira kareharrizko mendi, mendi handiak. Eta horien barruan, aizu, ba, badaude kobazulo batzuk oso-oso handiak direnak. Hori adibidez, horrek, hori da Torca del Carlista, hor ikusten dugun argazki hori da Torca del Carlista. Hori da munduko galeriarik handienetarikoa, handienetarikoa. Pentsa, tipo hori zintzilik dago hor, bai? Argazkiak pixka bat desordenatuta daude, baina kanpotik ikusita... Ez, hori da Aralar. Kanpotik ikusita, ba ematen du ez dela ezer berezik, ez? Baina gero pixka bat detailean ikusten dugunean, ikusiko dugu argi hori dagoela guztiz disolbatuta. Eta barruan... Hori ez da Aralar. Baina hemen, Pozalaguaren ondoan, daukagu hori. Eta horrek, adibidez, La Torca del Carlistak dauzka, rappelatzen dute poliki-poliki kanal batetik, 70 metro inguru, 70 metro kanal batetik eta bat-batean, irekitzen da horrelako bobeda handi bat eta bobeda horretan sartzen dira hiruzpalau San Mames. Pentsa, nik askotan... Sarrera da horrelako zerbait, bai? Eta gero, rappelatu eta gero leku estu batetik, bat-batean irekitzen da dena... Eta ireki da ireki. O sea (hau da), ireki da dauzkala 500 metro luzeran, 200 metro zabaleran eta 100 metro altueran. Hueco (zuloa), ez dago ezer. Eta klaro (noski), hori gaur egun badakigu, baina nik askotan pentsatzen dut, e, duela hamarkada dezente, hasieran horra sartzen zirenak. Bale, rappelatu eta kanaletik jaisten duzunean arrokak ikusten dituzu gertu baina, badago momentu bat esaten duzuna, ostras, kanala bukatu da, bota harritxo bat behera eta ez da entzuten, ez da entzuten, ez da entzuten, eta bat-batean, eta zuk horrelako leku handi batean, zure frontalarekin (kopetakoarekin), zure linternarekin, ez duzu ikusten. 

Ilaski Serrano. Buuuf, buuuf... 

Asier Hilario. Da iluntasuna. Eta segi behera eta segi behera, jakin gabe soka ailegatuko (iritsiko) zaizun edo ez zaizun ailegatuko. Bueno, iruditzen zait dela, da esplorazioa, gaur egun, hemen ere egin daitekeen esplorazioa. Eta, hori da bat, La Torca del Carlista, Euskal Herrian daukaguna. Baina badaukagu beste bat oso ezaguna, edo ez hain ezaguna, behin programa batean ekarri genuena, dela [dena] La Vernakoa; La Vernakoa dago Iparraldean. Eta, bueno, hau da kobazulo bat aluzinantea (txundigarria); benetan gomendatzen dizuet leku honetara joatea; La Grotte de la Verna, da Iparraldean dagoen kobazulo bat. E, horrek dauzka 180 metro altueran, horrelako hueco (zulo) handi bat, 180 metro altueran, Iberdrolako dorrea bezala eta 250 metro diametroan, o sea (hau da), hor sartzen dira hiru edo lau San Mames bata bestearen gainean. Eta, hori da lekua, e, ikusi, ikusi ze... Eta hauek dira, daude ba, munduko galeria, kobazulo handienen artean: bigarrena, hirugarrena, laugarrena, horretan. Eta biak daude, daude hemen, Euskal Herrian. 

Ilaski Serrano. E, 5.000 kobazulo baino gehiago daude Euskal Herrian? 

Asier Hilario. Bai, e, inbentariatuta, eta oraindik inbentariatu gabe, seguru egongo direla asko. Eta inbentariatu ja, neurtuta, e, 600 bat kilometro daude Euskal Herriko kobazuloetan. O sea (hau da) pentsa, zenbat eta zenbat urte horretan lanean eta oraindik, zenbat gauza dauden, dauden, deskubritzeko (aurkitzeko). 

Ilaski Serrano. Ba, esan dugu, kobazulo baten azpian euria egongo da, mendia egongo da... 

Asier Hilario. Kobazulo baten azpian dagoen gauzarik... 

Ilaski Serrano. ...gainean, hobeto esanda. 

Asier Hilario. ...garran, garrantzitsuena guretzat da hori, ura. Hori da inportanteena guretzat dagoen, dagoena kobazuloetan. Guk, zentzu horretan, nik esango nuke zorte asko (handia) daukagula. Hor ikusi dugun  Aizkorriko argazkia?: gure mendiak, guztiak, horrelakoak dira eta funtzionatzen dute guretzako esponjak (belakiak) bezala. Dira esponjak (belakiak), euria egiten duenean busti egiten dira, gorde egiten dute ur guzti hori (hori guztia) barruan eta gero, urte guztian zehar, poliki-poliki atera egiten dute. Eta horregatik, guk urte guztian zehar gure erreketan ura daukagu. Eta horregatik, adibidez, gure paisaia egun asko euririk egin gabe egon arren, gure paisaia berdea izan daiteke. Klaro (noski), horrek, hori oso gauza kuriosoa da. Guk ez dugu horretan erreparatzen askotan baina, egon daiteke hemen bi-hiru hilabete apenas euririk egin gabe eta gure mendietako errekek ura daukate. Eta horri esker, badago ekosistema bat, eta horri esker, inguruko paisaia berdea da, gure paisaia, gure paisaia berdea, hainbeste maite dugun hori? Ba hori zergatik? Badaukagulako ur hori urte guztian zehar mendiak poliki-poliki askatzen doazenak, eta horri esker, ba, daukagu daukagun ur-disponibilitatea (ur-aukera) eta paisaia berde hori ere bai. 

B1
01-03-2021
28017116
04:35
466