Dokuteka
Mikel Lizarralde medium eta igarlea: "Espirituei ez diegu beldurrik izan behar"
Igarle euskaldun ezagun honen arabera, espirituek mezuak bidaltzen dizkigute.
Xabier Sukia esataria. Eta bera umetan konturatu zen bazuela dohain berezi bat, espirituekin hitz egiteko gaitasuna, besteak beste. Eta horri buruz, beste aldean daudenei buruz, gauza asko kontatuko dizkigu orain. Biba Mikel Lizarralde!
Maddalen Arzallus esataria. Kaixo, Mikel. Arratsalde on.
Mikel Lizarralde mediuma. Arratsalde on.
Xabier Sukia. Aupa, Mikel.
Mikel Lizarralde. Kaixo.
Xabier Sukia. Ongi etorri.
Mikel Lizarralde. Hiru Mikel gaur. Jesus!
Mikel Elizegi gonbidatua. Kristoren programa egingo dugu hiru Mikel hemen izanda.
Mikel Lizarralde. Zeozer handia da hori! Zeozer handia.
Xabier Sukia. Bai. Bai.
Mikel Elizegi. Gauza handia egingo dugu.
Xabier Sukia. Zer moduz zaude, Mikel?
Mikel Lizarralde. Ondo. Ondo. Mila esker.
Maddalen Arzallus. Lasai zatoz?
Mikel Lizarralde. Blai eginda etorri naiz, baina bueno, lehortu naute hor atzean.
Xabier Sukia. Bai?
Maddalen Arzallus. Kanpoan euria ari du, ezta?
Mikel Lizarralde. Uf. Izugarria. Izugarria.
Xabier Sukia. Bueno, bueno. Bueno, Mikel, zu mediuma zara.
Mikel Lizarralde. Bai.
Xabier Sukia. Edo igarlea.
Mikel Lizarralde. Bai.
Xabier Sukia. Badago… Kontatuiguzu (konta iezaguzu).
Mikel Lizarralde. Biak.
Xabier Sukia. Desberdintasunik badago?
Mikel Lizarralde. Bai. Hori da. Aber, nola esango nizuke. Mediumak ikusten ditugu espirituak edo zeruan daudenak deitzen diet nik, ez? Eta beraien bidez etor daitezke agian mezuak. Eta beraiekiko komunikazio bat egiten dugu, ez? Eta igarleak ere bagara. Egin dezakeguna da etorkizuna edo iragana edo, bueno, etorkizuneko gauzak eta ikusi, iragarri, hori, ez? Igarleak ez dira mediumak baina mediumak normalean bai gara igarleak.
Maddalen Arzallus. Hor dago desberdintasuna.
Mikel Lizarralde. Bai. Hori da. Ez dakit ondo esplikatu dudan. Bai, ezta?
Xabier Sukia. Bai. Bai. Agian mediuma izatea beste kontu bat dela.
Mikel Lizarralde. Bai. Hori.
Maddalen Arzallus. Hementxe daukagu zure azken lana, zure azken liburua.
Mikel Lizarralde. Bai.
Maddalen Arzallus. Un Nuevo mensaje, Mezu berri bat. Eta galdetu egin beharko dizugu, Mikel, zein da mezu berri hori?
Mikel Lizarralde. Jo, ba, mezu berria, eta oso garrantzitsua. Eta nik beti esaten diedana, denei, e, “ez izan beldurrik espirituei, ez izan beldurrik, badakizu, beste aldean daudenei, ikasi denok bat garela”. Eta batez ere mezu berria izango litzateke denok bat garela, denok senide garela, denok anaia-arrebak garela, denok dugula batak bestearen beharra, batez ere gaur egun, ez? Eta bai, zientzia hor dago. Zientzia garrantzitsua da, baina badagoela ere beste alderdi bat geurea dena eta geure senarekin bat datorrena eta beharrezkoa dena ere, ez? Eta bueno ba, hori da nire mezua.
Xabier Sukia. Bai. Esan duzu beldurrik ez izateko espirituei, ezta?
Mikel Lizarralde. Bai.
Xabier Sukia. Zu, adibidez, txikia zinela, eskolarako buelta horietan, joan-etorrietan konturatu zinen inguruan, hor…
Mikel Lizarralde. Bai ba!
Xabier Sukia. …laguntxoak zenituela.
Mikel Lizarralde. Bai ba!
Xabier Sukia. Hor ez zenuen beldurrik sentitu?
Mikel Lizarralde. Keba! Ez. Ez. Ez. Nik ez nuen inoiz izan espirituenganako beldurra. Nik bai izan nuena da batzuetan ba helduek esaten zutena. Edo kritika edo burla egingo zidatela edo, ez? Horren beldurra bai. “Eta besteek zer esango dute, edo zer pentsatuko dute? Edo ez didate sinestuko”. Gero, izaten nuena beldurra, bai, hori esan beharra daukat, zerbait adierazten nuenean, ez?: “Halakoa gertatuko da, edo honek hau izango du”. Eta gertatzen zenean, nik neure buruari botatzen nion kulpa. Nik uste nuen…
Maddalen Arzallus. …zu zinela erruduna.
Mikel Lizarralde. Bai. Bai.
Xabier Sukia. Zuk maldizio bat bota izan bazenio bezala.
Mikel Lizarralde. Neuk sortu nuela hori. Ez nuen ulertzen, ba, zela premonizio moduko bat edo mezu bat izan zitekeela. Ez. Ez nuen ulertzen. Orduan, orduan saiatzen nintzen isiltzen, ez?, ukatzen. Eta hor bai pixka bat, beldurra hartu nuen [nion] horri: “nik sortzen al dut hau?, nire errua da?, niregatik etortzen da?”
Mikel Elizegi. Hori zuk daukazun don (dohain) bat dela?
Mikel Lizarralde. Bai. Hori da.
Mikel Elizegi. Bai?
Mikel Lizarralde. Da dohain bat, baina baita ere landu daitekeen gaitasun bat.
Mikel Elizegi. A, hori ikasi daiteke.
Mikel Lizarralde. Bai ba. Bai ba. Bai.
Maddalen Arzallus. Hori… Geroxeago joango gara horri buruz hitz egiten. Xabierrek eta biok irakurri dugu liburua…
Mikel Lizarralde. A bai?
Maddalen Arzallus. Ez dugu beti denborarik izaten, baina kasu honetan hartu dugu tartetxo bat, eta zuk aipatu duzuna, badirudi… Jendeak pentsatuko du “dohain bat da eta dena zoragarria da”, baina zuk momentu batzuetan ukatu ere egin duzu, ezta?, zure alde hori.
Mikel Lizarralde. Bai. Bai. Klaro, hor hasi nintzen gauzak… Hasten zarenean adierazten, eta ikusten duzunean gertatzen hasten direla. Eta ez duzu ulertzen zergatik gertatzen diren. Eta zeure buruari botatzen diozu kulpa, jo, ba hasten zara hor ukatzen, ezkutatzen… Gero, klaro, adin bat iristen da, nerabezaroan eta abar, ez duzuna destakatu (nabarmendu) nahi, nahi duzu besteak bezalakoa izan.
Maddalen Arzallus. Denak bezala izan nahi zenuen zuk.
Mikel Lizarralde. Bai. Hori da. Eta hor bai pixka bat gaizki pasatzen nuen, eta saiatu nintzen ukatzen eta ezkutatzen, baina bueno, ez nuen, ez nuen lortzen, e!
Xabier Sukia. Eta nor agertzen zitzaizun eskolarako joan-etorri horietan, adibidez?
Mikel Lizarralde. Klaro! A, hori oso interesgarria da.
Xabier Sukia. Presentzia horiek, nor ziren?
Mikel Lizarralde. Ba ni herritik kanpora bizi nintzen. Eta bueno, ba, nire gurasoek esaten dute ez nuela joan nahi autobusez. Helduak eta nola joaten ziren oinez, nik ere nahi nuela. Baina klaro, helduek ez zidaten kasurik egiten. Askotan haiek zihoazen aurretik eta ni atzetik, ez? Eta banituen beti laguntxo batzuk, laupabost inguruan, nirekin zeudenak. Batzuetan bai antzematen nien, ba, bazeukatela zerbait ezberdina, edo argi berezi batekin bezala azaltzen zirela, edo beste oinezko bat, ez?, igual bideko etxeren batetik edo niregana gerturatzen zena bidea batera egiteko, etortzen zenean desagertu egiten zirela… Eta hola. “Hau ze gauza xelebrea da [den]” –pentsatzen nuen. Baina nik ez nekien zeintzuk ziren. Niretzako beti(tik) hor egon diren batzuk, batzuetan daude, beste batzuek ez. Eta arraroa egiten zitzaidan nola besteek ezin zituzten ikusi, ez? Eta gero, ba konturatu nintzen horietako batzuk zirela ezagutu ez nituen senide batzuk.
Maddalen Arzallus. Gerora jakin zenuen horiek zure senideak zirela.
Mikel Lizarralde. Gerora bai.
Xabier Sukia. Aurretik joandako zure senitartekoak.
Mikel Lizarralde. Bai. Hori da. Hori da. Bai. Izan zen… Klaro, orduan ez zen pasatzen hainbeste kotxe gaur egun bezala. Baina bizilagun batzuek zerbait esan zieten nire gurasoei “eske zuen seme hori teatro egiten, eta dantzan eta…”
Xabier Sukia. Bakarrik hizketan ikusten dugu eta…
Mikel Lizarralde. …bakarrik hizketan”. Hori da. Eta pixka bat nazkatuta egongo zen nire ama –pentsatzen dut: “laga (ieza)iok”… –Azpeitiarra nire ama– laga (ieza)iok hori egiteari, teatro, teatro egiten, laga (ieza)iok, laga (ieza)iok”. Ez dudala teatro egiten eta. “Zeinekin hago ba?” Ez dakit. Eta esplikatu egin nion ba zeintzuk ziren, ez? nirekin zeudenak. Eta, klaro, bat oso esanguratsua, ba, ezagutu zuen. Eta gero beste ere bat geroago, konturatu nintzen argazki batean zela nire... ezagutu ez nuen lehengusina bat.
Xabier Sukia. Ostras!
Maddalen Arzallus. Familia, familia aipatu duzu, Mikel.
Mikel Lizarralde. Bai.
Maddalen Arzallus. Beraientzat ere zerbait berria izango zen hau guztia.
Mikel Lizarralde. Oso. Bai. Bai. Bai. Klaro. Klaro, nire gurasoak beti oso fededunak izan dira. Orduan, beraien erantzuna beti zen. “Bueno, erreza, errezatu Ama Birjinari, ez?’” Eta joaten nintzen Loiolara, Olaetxea, eta hor, Urretxu, Lurdesko Ama elizara eta… Errezatzen. Niri ez dakit, dohain hau kentzeko ez nion eskatzen, baina laguntzeko. “Ama, zer eskatu behar dut?”. “Hik eskatu (ieza)iok laguntzea”. Eta benga, ez? Baina bai, gerora aitortu didate beraiek beldurra pasatzen zutela, ez?, ea niri zerbait gertatuko zitzaidan, ea espirituek niri zerbait egingo zidaten, ea ni kaltetu nezaketen… Besteak ere badakizu, auzokoek eta herrikoek eta zer esango duten. Eta ez da gaur egun bezala. Orduan ere yoga ere ezin zenuen egin.
