Liburuaren bidaia Maite Larbururekin

Maite Larburu musikari hernaniarrak literaturarekin duen harremana azaltzen digu ETB 1eko "Artefaktua" saioko pasarte honetan, zer eskaintzen dion berari, zertarako darabilen…

Entzun eta ikusi bideo honetan nola uztartzen dituen Maite Larburuk bidaia eta literatura. Izan ere, Maite Larburu musikaria eta literatura eskutik helduta doaz gozo-gozo.   


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

(abestia) 

Esataria. Liburu bat irakurtzean bidaia bat egiten dugu. Era berean, liburuek ere bidaiatzen dute gure ondoan. Zein ote dauka Maite Larburuk eskuartean?  

Maite Larburu musikaria. Ba, Herbehereetako kantu tradizionalen bilduma bat: horixe ari naiz irakurtzen. Ba, saltoka-saltoka nabil kantu batetik bestera, 70. [70eko] hamarkadako liburuxka bat.  

Aberastasun handia ematen duen, ba hori, lanabesa da literatura bizitzan, ez? Ez bakarrik ikasteko, baizik eta deskubritzeko, zure bizitza, ba, espezie eta saltsa goxoz hornitzeko.  

Inspirazio-iturria literatura da eta baita ere lapurtzen ditudan gauzen iturria, ez? Asko gustatzen zait olerkia irakurtzea, adibidez, ba hori, irudimena edo imajinario-kutxa beltz horretan sartu eta hortik kantu bat irten litekeelako askotan.  

(abestia) 

Gogoratzen naiz asko gustatzen zitzaidala nire ilobei ipuinak kontatzea, ze(ren) hasten nintzenean “Bazen behin…” Eta pum, hori esan eta dagoeneko haurrak ez daude hor, daude ipuinean. Eta ez dute ikusten zure aurpegia, bakarrik ikusten dituzte pertsonaiak eta lekuak. Eta niretzat irakurketa, oraindik ere hori da.  

Azken urteetan gehien irakurri dut bidaietan: hegazkinetan, trenean, autobusean, aireportuetan asko eta hoteletan ere bai. Eta askotan liburuak ematen dit bidaia baten lotura, ez? Liburua bihurtzen da pixka bat nire etxea.    

Esataria. Musikariaren bizitza erabat aldatu da izurriaren eraginez. Berriz ere biolinarekin bidaiatzeko irrikan dago: kontzertuz kontzertu ibili eta irakurtzeko grina berreskuratu.  

Maite Larburu. Egia esan, izurria hasi zenetik ez dut batere irakurri. Ez dakit, kontzentrazio- arreta-kontu bat edo zer. Askozaz ere gauza gutxiago bizi izango nituzke ez banu irakurri.  

(abestia) 

Irakurketak bizitzeko baliabidea eskaintzen du. Zure egunerokotik at bizi zaitezke, beste pertsona bat izan zaitezke, beste pertsona baten pentsamoldean sartu zintezke, beste herrialdeetan, beste unibertsoetan, lehenaldian, etorkizunean… Bidaia bat da, puntu batetik bestera joatea; eta marra zuzena puntu txikiz lotutako ilara bat baldin bada, ba, Atik Bra edo Ztik Jra edo edonolako hizkitik hizkira joatea, hitz batetik bestera, esaldi batetik bestera. Jada, dagoeneko bidaia bat da.             

B1
19-02-2021
27988665
03:57
268