Benetako gezurrak kontatzen dituen albistegia

Gaztea Irratiko entzungai honetan, benetako gezurrak kontatuko dizkigute Antton Telleriak eta Xabin Fernandezek.

Anbulategietan PCR proba egitera atzeko atetik sartu beharko omen da eta hiritarrei kezka sortarazi die horrek. Entzun ezazu audioa albistegi berezi honi buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko.

 

 

 

 

 

Argazkia: Pixy (CC BY-NC-ND 4.0)


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
Antton Telleria. Hauek ez dira, hauek ez dira ikastolako kontuak izango, ezta inondik inora ere; hauek badaezpada e, inor haserre(tu) ez dadin, noski. Guk asmatutako gauzak dira, ez dugu esango gezurrak direnik. Dira guk asmatutakoak, inbentzioak (asmakizunak) dira, bai? Baina entzuteko oso politak, astero bezala. Ostirala izanik, atzera begiratu eta gaurkotasunak eman duenaren errepaso bat egitera baikoaz.
 “Dida Tudei” jaun-andreok, txalo bero bat, Antton Telleria eta Xabin Fernandezekin.
Anbulategietan PCR proba egitera atzeko atetik sartu beharko da.
Xabin Fernandez. Txinako PCR metodo berriak ezagutu ostean ezarri duten neurria eta hiritarrak kezkatuta daude oso.
Antton Telleria. PCR probak atzeko atetik, zer esan nahi du honek?
Xabin Fernandez. Mmmm.
Antton Telleria. Ez digute ba hori beste horretan sartuko, ezta?
Xabin Fernandez. Mmmm.
Antton Telleria.  Galdetu du hiritar batek anbulategi atarian.
Xabin Fernandez. Estatistiken arabera arau honen berri eman denetik uzki zuriketa kopuruak %90 egin du gora.
Antton Telleria. (barreak).
Xabin Fernandez. Sagardotegietan sagardoa beharrean, txertoa zerbitzatuko dute aurrerantzean.
Antton Telleria. Sagardotegi denboraldia nolabait martxan jartzeko asmoz, kupelak sagardoz hustu eta COVIDaren kontrako txertoz bete dituzte.
Xabin Fernandez. Sagardoa bezalaxe fresko-fresko mantenduko da txertoa kupelean eta edalontziekin dosi bakoitza kontrolatzeko aukera izango dugu, adierazi du Sagardogileen Elkarteko lehendakariak.
Antton Telleria. Berrikuntza modura jendea mahaitik altxa dadin “txotx” oihukatu beharrean “txertotx” oihukatuko dute eta sagardotegiari “sagarduitegi” esango zaio.
Xabin Fernandez. A!.
Antton Telleria. Txertoa txanda itxaron gabe hartzen duen jendearen kontrako txertoa ikertzen ari dira.
Xabin Fernandez. COVIDaren pandemiari COVIDaren kontrako txertoa behar baino lehen jartzen duen jendearen pandemia gehitzen ari zaio eta irtenbide bat ikertzen ari dira.
Antton Telleria. Basurtu eta Santa Marina ospitaletako buruei ADN frogak egin dizkiegu eta ondo bidean, gutxi barru, txanda itxaron gabe txertoa hartzen duen jendearen kontrako txertoa prest egongo da, esan du ikerlarietako batek.
Xabin Fernandez. Eta gaineratu dute dimisioa aurkeztu duten mandatariek informazio genetiko baliotsuena hankartean gordetzen dutela.
Eta bukatzeko “Conquis” saioa jarraitzen ez dutenentzako, aste honetako atalaren laburpena.
Antton Telleria. Puturrus taldeko Txemik sua lapurtu du Mondongos taldearen kanpamendutik.
Xabin Fernandez. Jarrera erabat onartezina dela esan dio Juliok, Zorojoko aurkezleak, eta inmunitate proba egitera behartu du Iñaki, Puturru gazteenaren kontra.
Antton Telleria. Zintzilik zegoen zerri bat jan dute eskurik erabili gabe eta atalaren amaieran Manumamak abesti bat kantatu du.
Hortxe.
Xabin Fernandez. Manumama.
Antton Telleria. Abestia ez daukagu. A, ez dakigu zer kantatu duen Manumamak.
Mamu... Manumama gizajoa, ondo dago.
Xabin Fernandez. Hau ez... Manumama.
Antton Telleria. Txalo bero bat, joder, Dida Tudei, Antton Telleria eta Xabin Fernandezekin. Ze ondo mutilak, oso ondo.
C1
18-02-2021
27982750
00:02:49
569