Lehen aldiak: bai ala ez?

Euskadi Irratiko Baipasa saioaren entzungai honetan, Antton Telleriak, Iker Laurobak eta Olaia Urtiagak lehen aldiak izango dituzte mintzagai. Gustoko dituzu lehen aldiak?

Esatarien iritzia zein den jakin nahi baduzu, entzun ezazu audioa.

 

 

 

Argazkia: ITECHirfan (Pixabay)


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
Antton Telleria kolaboratzailea. Ez. Ez. Ez dakizulako. Ez. Ez. Ez da bereziki gai, bueno, arantzatsua izan daiteke. 
Iker Lauroba kolaboratzailea. Bai, gainera, lehen aldia da ekartzen duguna gai hau hona.
Olaia Urtiaga esataria. A bai?
Iker Lauroba. Bai. Bai.
Olaia Urtiaga. Bai?
Iker Lauroba. Bai, ez? 
Antton Telleria. Hain zuzen…
Iker Lauroba. …hain zuzen lehen aldia delako gaia.
Olaia Urtiaga. Lehen aldiari buruz?
Iker Lauroba. Lehen aldiak. Bai. 
Antton Telleria. Lehen aldiak oro har, e!
Iker Lauroba. Oro har. O sea, bai. Laster Barre Librera n(ih)oa, eta orduan nire lehen aldia izango da, eta oso urduri jartzen nau zeren ni lehen aldien aurkaria naiz, baina aurkari sutsua. 
Olaia Urtiaga. Ez dituzu lehen aldiak nahi?
Iker Lauroba. Ez. Gorroto ditut. Gorroto ditut, baina…
Olaia Urtiaga. Salto egingo zenituzke. Esan nahi dut: bigarren aldira joan zinateke zuzenean.
Iker Lauroba. Bai. Bai. Ze(ren) erromantikotasun handia dago horren inguruan, ez? Beti, lehenengo aldi hori ahaztezina da. Eta normalean beti ahaztu egiten dugu. Beti gure burutik joan egiten da. Eta urduri egoten gara, ez dugu ondo egiten. Hortik…. Jarri bizitzako esparru guztietan. O sea (hots), edozein arlotan ere nik uste lehen aldiak direla…
Antton Telleria. Eskerrak Olaiak kontra eman [egin] dizun, ze(ren) ni gaur Ikerrekin erabat, erabat bat nator.
Olaia Urtiaga. Ez. Ez. Ados nago, bueno…
Antton Telleria. Lehenengo aldiak, bueno, nireak baldin badira behintzat, ez! Uxa!
Olaia Urtiaga. Nik uste ados nagoela esaten duzuen horrekin, niri ez zait pertsonalki gustatzen lehenengo aldi hori, zerbait egin behar duzun lehenengo aldia. Baina badaude batzuk baietz, esaterako, orain juxtu esan behar nizun.  Oso gustuko duzun talde baten kontzertua lehenengoz…
Antton Telleria. Ez.
Olaia Urtiaga. …ikusten duzunean…
Antton Telleria. Ez. Ez. 
Olaia Urtiaga. …niretzat bada. 
Antton Telleria. Nahiago dut bigarrena.  
Olaia Urtiaga. Asko gustatu zaizun pelikula lehenengoz ikustea, bai. Bai. Bai. Niri horiek bai. 
Antton Telleria. Pelikularen kasuan? Baina…
Olaia Urtiaga. Ze(ren) niri gertatu izan zait esatea gustatuko litzaidake ikustea telesail hau berriro lehenengo aldia izango balitz bezala. 
Antton Telleria. E, orduan, ñabardura… 
Olaia Urtiaga. Oso ondo! 
Antton Telleria. Lehen aldietan, parte aktiboa duzun lehen aldiak, ez! 
Olaia Urtiaga. Bale. Ados.
Antton Telleria. Pasiboa bazara…
Olaia Urtiaga. Bueno…
(barreak)
Antton Telleria. Ez. Ez. Aber, esan nahi dut. Pelikula bat ikustea, pelikula jarrita dago, eta zuk ez daukazu hor parte aktiborik. 
Olaia Urtiaga. Bai. Bai.
Antton Telleria. Zure parte hartzea egongo bada [badago], lehen aldi horretan, nigatik, ez!
Olaia Urtiaga. Ados nago. Ados nago. Ados nago.
Iker Lauroba. Txokolate-tarta bat jatea lehenengo aldian. Bai, noski!
Olaia Urtiaga. Baina lehen aldia da!
Iker Lauroba. Bai, baina… 
Antton Telleria. Bale. Kasu horietan, bai. 
Olaia Urtiaga. Bale. Baina orduan, ados gaude hirurok!
Antton Telleria. Bai. Izan daiteke, izan daiteke. 
Olaia Urtiaga. Hau bada… 
Antton Telleria. Ez. Baina, baina nik uste dut egongo dela jende bat lehen aldi horiek badutelako halako puntu adrenalitiko (adrenalinazko) bat, eta ezezaguna den hori lehenengo aldiz egitea, jendeari hori gustatzen zaio. Niri batere ez. Ez naiz ni mutil abenturazale hori, horrela, mundu ezezagunak eta… 
Olaia Urtiaga. Arazoa daukagu kontrolarekin. Orduan ere izan daiteke. 
Antton Telleria. Erabat. Erabat. Eta pentsatzen aritu naiz, abenturen kontu hau dela eta ni Juan Sebastian Elkano banintz, mundua hasiko litzateke Getarian, eta bukatuko litzateke, bukatuko litzateke Zarautzen.  
(barreak)
Antton Telleria. Hori da. Listo! Eta…
Iker Lauroba. …mapa bat egingo dizut. 
Antton Telleria. …hortik aurrera ez dut ezer gehiago… Igual Galapago… Ez. Ez dut ezer jakin nahi. Eta…
Olaia Urtiaga. Niri badakizu zer gertatzen zaidan? Ez dakit e, zuei ere baina, niri bidea ez zait gustatzen. Diot…
Antton Telleria. Ya! (noski!)
Olaia Urtiaga. …esaterako, bidaiatzea gustatzen zait, baina beti izaten dut bidaia baten aurretik edo, bueno, bidaiatu zitekeenean, e… Bidaia bat egin aurretik. “Jo, zertarako sartu naiz honetan? Orain ez dakit zenbat ordu hegaldia, ez dakit zer!” Eta gero, behin lekura iritsita, super-pozik (txoratzen) nago. Baina bidea ez zait gustatzen.
Antton Telleria. Ba niri sentsazio horrek irauten dit etxera itzultzen naizen arte.
Olaia Urtiaga. Bai? Ez duzu disfrutatzen? Ez?      
Antton Telleria. “Zergatik noa? Zergatik etorri naiz?” 
Olaia Urtiaga. Bai?
Antton Telleria. Gehiago “zergatik joan nintzen?”. Askotan hori ere bai, eske ez naiz batere, Juan Sebastian Elkano oso mugatua naiz. Nik nire etxe-ingurua, terreno (lursail) hori…
Iker Lauroba. Sebastian Elkano bakarrik. Ez? 
Antton Telleria. Hori da. 
Iker Lauroba. Ez? Joan gutxi…
Antton Telleria. Etorri. Etorri Sebastian Elkano. Jo, ze ona!
Olaia Urtiaga. Gelditu. Gelditu Sebastian Elkano, gehiago. Etorri ere ez, ez da Joan. 
Antton Telleria. Bizitzak… Geratu. Hori. Hori da. Planteatzen zaizkizu horrelako lehendabiziko aldi… Esaterako. Eta pentsa zer den, baina barraketara joatea. Zuk igual esan zenezake “bueno, geldituko naiz nire confort-eremuan (erosotasun-eremuan) betirako, baina”…
Olaia Urtiaga. Bueno, zerbait egin behar dut. 
Antton Telleria. Joan beharra. Behartzen zaitu bizitzak…
Olaia Urtiaga. …gizarteak.
Antton Telleria. Gogoan dut barraketara joan nintzen, kontuz, abiatu nintzen lehendabiziko aldian, anaiarekin eta bere lagun batekin: “Antton, bai, hemen auzo-ondoko festak dira, eta barrakak daude”. Abiatu ginen barraketara eta bidean nindoala botaka egin nuen barraketara iristea zer izan zitekeen pentsatze hutsarekin. 
Olaia Urtiaga. Zenbat urte? Zenbat urte?
Antton Telleria. 16. Ez. 
Iker Lauroba. 22. 
Olaia Urtiaga. Atzo.
Antton Telleria. 7, 8 bat urte izango nituen. 
Olaia Urtiaga. Gaixoa!
Antton Telleria. Baina esperientzia hori berria baitzen, toro (zezen) mekanikoen movida (kontu) hau. Ez nituen ikusi ere egin behar izan. Imaji… Abiatze, abiatze hutsarekin, eta pixka bat hortik abiatuta, osagai horiekin irudika dezakezue nire lehendabiziko sexu-harremana ere nolakoa izan zen. 
Iker Lauroba. Zezen mekanikoaren antzeko zeozer. 
Antton Telleria. Bai. Ez dugu xehetasun gehiagorik emango igual. Baina txarra!   
B2
15-02-2021
27973282
00:04:59
1420