Josi eta josi

Bizi dugun egoeragatik, aisiagatik, zaletasunagatik, dena delakoagatik, joskintzarekin zerikusia duten arloek gorakada handia izan dute. Horixe da Euskadi Irratiko audio honetan mintzagai izango dutena.

Konfinamenduak eragin itzela izan du norbanakoaren jarreran eta gizabanakoak bere aisiako jarduerek duten garrantziaz jabetu dira, besteak beste. Entzun ezazu audioa, gaiari buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko.  

 

 

Argazkia: CJMM (Pixabay)


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria 1. Bistan da pandemiak jendeari piztu diola josteko gogoa, ezta?
Esataria 2. Bai eta antzeko iritzia ere izan dute oihalak saltzen dituzten “Muchas telas” dendako Aintzane Galartzak eta “Alfa” josteko makinetako Ane Martinezek ere. 
Aintzane Galartza. Normalean eskatzen dizute, orain, batez ere, hainbeste denbora pasa dugu etxean, aldatu nahi dutela etxeko, pues (bada), altzairuak, adibidez, loneta (olana) bat behar dute sofan jartzeko edo gortina pila bat saltzen ari gara, kojinak (kuxinak) eta horrelako gauzak. Eta gero ere gustatzen zaizkie, pues, gauza azkarrak egitea, adibidez poltsa bat, hasten zarela eta bukatzen duzula, pues, ordu eta erdian edo bi ordutan eta ja ikusten duzu azkeneko..., resultado finala (azken emaitza) ez?.
Ane Martinez. Martxoan, konfinamendua hasi zenean ja, segituan nabari, nabaritu  genuen makinen eskaera handiago bat. 
Aintzane Galartza. Eta, bat-batean, etxean sartu gintuzten. Eta denbora pila bat geneukan bai, ogia egiteko, kirola, edo gure kasuan, ba josteko zaletasuna hartzeko edo berreskuratzeko.
Ane Martinez. Eta situazio (egoera) berri honek ba, makinen salmentan eragin handia izan zuen. Hasieran boom hau udaran edo geldituko zela pentsatzen genuen... 
Esataria 2. Hala ere, azken urteetan entzun izan da, geroz eta jende gehiagok josten duela bere kabuz, ba askotan ezin dutelako beraiek nahi duten prenda (jantzi) hori erosi edo baita ere reziklatzeko (birziklatzeko). Hemen ere hori egiten al da?
Aintzane Galartza. Bai. Bai. Gu, bueno, lehenengo mailan karterak (diru-zorroak) eta gauza horiek egiten ditugu. Eta gero baita ere, bakero konponketa bat, nola estutzen den, nola mozten diren, kremailera nola aldatu, eta gauza horiek pixka bat jakiteko zure... bueno gauzak konpontzeko. Eta gero jende pila bat hasten da baita animatzen dira gauzak aldatzen, hori, pues, tuneatzen edo reziklatzen (birziklatzen) baita ere, o sea que (hau da), bai, bai. Nik uste dut azkenean, e, josten hasten baldin bazara, animatzen zarela gauzak konpontzen eta birziklatzen baita ere.
Esataria 2. Bueno, ikusten dugu hemen ikastaroak ematen dituzuela fisikoki baina zuek ere Internet bidez ere eskaini dituzue, ezta?
Aintzane Galartza. Bai. Bai. Daukagu, gainera daukagu bi aukera, o sea (hau da) Interneten bidez egiteko, online egiteko, eta presentziala. Online Axunek ematen ditu klaseak (eskolak), patronajezkoak (patroigintzazkoak) eta josteko baita ere. Daukagu lehenengo maila eta bigarrena, eta gero patroigintzazkoak baita ere. O sea que (hau da) dauzkagu aukera asko egiteko behintzat, edo etxetik edo hemen edo....Eta jende pila bat apuntatu (izena eman) da online baita ere.
Esataria 1. Bueno, beraz, gero eta modernoagoak dira joskintza tailerrak. Nork esango zigun duela urte batzuk online, Internet bitartez ikasiko genuela josten, ezta?
Aintzane Galartza. Bai
Esataria 1. Eta gainera azkar, ezta? Oso klase (eskola) gutxitan har ditzakegu lehenbiziko gaitasun horiek, ezta?
Aintzane Galartza. Bai. Mari Karmen Ormazabal lehengo astean hasi zen ikastaroan eta bera ere oso ilusionatuta (pozik) zegoen.
Mari Karmen Ormazabal. Niretzat erabat berria da. Ez dut inoiz josi. Orduan zen modu (era) batean zerotik hasteko aukera eta ikastaro honek zerotik hasteko aukera ematen digulako.
Esataria 2. Orduan, zu hona etorri baino lehenago (aurretik) ez zenekien josten.
Mari Karmen Ormazabal. Ez. Inauterietako (inauterietarako) egiten nituen lau gauza eskuz (barrea) eta horrelako gauzetarako, baina, baina beti, beti trakets. Eta zen garaia edo nahi nuen behintzat, ba, zerotik eta makina bat pixka bat manejatzen (maneiatzen) ikastea, ez eta nozio minimo (gutxieneko nozio) batzuk josteko, ez?.
Esataria 2. Eta oraintxe bertan zu zer ari zara sortzen?
Mari Karmen Ormazabal. Ba, egingo dugu nezeser bat eta gero poltsa bat egiteko asmoa daukagu. E, kontua da ba, holako gauzak egiten ikasten duguna da joskurak ondo egiten, kremailera ondo jartzen. Gero galtza batzuei edo edozer gauzari kremailera aldatzeko gaitasuna edukitzeko, ez? Eta bide batez, ba bueno, ba aizu, gure poltsa bat egingo dugu (barrea). Bai, bai, bai.
Esataria 2. Eta justu oraintxe ze prozesutan zaudete? Nik ez dakit asko baina imajinatzen dut lehenago patroi bat egin beharko duzuela...
Mari Karmen Ormazabal. Bai, bueno hemen pìxka bat errazteko egin digutena da patroia eman. Orduan egin duguna da moztu, bai kanpokoa bai forrua izango litzatekeena barrutik eta, eta orain azalpenak ematen ari dira; imajinatzen dut nola josi, ba lehenengo zer egin, o sea (hau da) pausoka doaz, ez?. Azkenean, pues, lehenengo oinarri bat geroa beste bat, gero.... Eta hori doaz pausoka esplikatzen (azaltzen). Aurreko astean egin genuen poltsa bat, pausoak azaltzen. Orduan azkenean denak bat, gutxi gorabehera batera eta, eta erraztu egiten du eta egiten du egia da oso arina, o sea (hau da), oso.., ez zara geldirik egoten zain, ze, hurrengo pausora zoaz, hurrengora zoaz, eta... Eta orduan ba bueno, ez dakit, sentsazioa da zerbait sortzeko gai garela eta, eta jendea egia da oso jator, irakaslea pazientziarekin, ba, egiten duguna da eta beraiek komentatuta. Eta bueno egia da zentzu guztia daukala, astero ez gara esertzen beti leku berean, beti makina berean, egiten duguna da gure artean nahasten gara astero; eta hartan makina desberdinak probatzen dituzu, jendea ere ezagutzen duzu eta orduan zentzu horretan kapazidadea (gaitasuna) edukitzea edozein makinarekin intuizioz ba gutxi gora behera erabiltzeko gaitasuna edukitzea, ez?.