detalle dokuteka-generico-fitxa

Parapentelaria erreskatatu zuen surflaria

Orioko Antilla hondartzako uretan itotzeko zorian zegoen parapentelaria erreskatatu zuen Iñaki Agirre surflariak.

Erreskatea ondo bukatu bazen ere, estuasun handiko uneak bizi izan zituzten bi kirolariek, itsasoaren egoera txarra zelako. Euskadi Irratiko Faktoria saioko audio-pasarte honetan, Iñaki Agirrek berak kontatuko digu zer gertatu zen.
Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA. Iñaki Agirre. Iñaki, egun on. 

IÑAKI AGIRRE SURFLARIA. Egun on. Egun on. 

ESATARIA. Iñaki, atzoko eguna ez duzu berehalakoan ahaztuko, ezta? 

IÑAKI AGIRRE. Ez  dut uste, ez  dut uste. Beti gogoan uste dut edukiko dudala bai.  

ESATARIA. Ja. Jon Artano, egun on, Jon. 

JON ARTANO KAZETARIA. Egun on, jauna! 

ESATARIA. Igande-arratsaldeak patxadarekin lotu ohi ditugu, baina Orioko Antilla hondartzan atzo lasaitasuna ez beste guztia izan zuten, ezta?  

JON ARTANO. Hori da. Arratsaldeko hiru eta erdiak arte gozo joan zen, baina gero, gero estuasunak! Orioko eta Aiako Karkara agerkariak, Iñigo Gaiton kazetariak, eman zuen notizia. Parapente zale bat itsasora erori zela, eta atera ezinda herioan zegoenean, surflari batek erreskatatu zuela.  

ESATARIA. Eta surflari hori zeu zara, ezta, Iñaki?  

IÑAKI AGIRRE. Bai. Bai. Ni naiz, bai. 

ESATARIA. Ja. Nola izan zen atzokoa? Kontaiguzu, (konta iezaguzu) Iñaki. 

IÑAKI AGIRRE. Pues (bada) hori, bainua hartzen, nahi nu(en hartu, surfera piska bat sartzera nindoanean, pues, ikusi nuen [nituen] mutil batzuk arroka-gainean, pues hori, oihu eginez: “Lagundu! Lagundu! Lagundu!” Eta galdetu nien zer pasatzen zen, eta hori, esan zidaten, pues hori, parapente bat uretara erori zela eta arroketan zegoela. Orduan, pues, joan nintzen abiadura, azkar sartu nintzen, eta ikusten nuen neska bat arroken kontra zegoela; olatuak, olatu e, olatuen kontra, arroken kontra ezin zuela ezer egin. Eta joan nintzenean, pues hori, neska zegoen oso larri ja(da), itotzen ari zela, bestea, eta... 

ESATARIA. …eta hala zioen, ezta?, erderaz zioen, gazteleraz: “¡Que me ahogo! ¡Que  me ahogo!”, ezta? 

IÑAKI AGIRRE. Bai. Hala esaten zidan. Bai. Eta gero ikusi nuen, hankak zituen denak lotuta, sokekin korapilatuta. Eta klaro, (jakina) ezin zuen ezta mugitu ere, ez? Eta taula-gainera ja  igo nuen,  eta pixkanaka-pixkanaka, pues (bada) hori, ur-izkinaraino eraman nuen. Eta arrastaka, ahal, ahal genuen bezala.  

ESATARIA. Bai. Bai. A ze estuasuna, beretzat eta zuretzat ere bai, ezta?.   

IÑAKI AGIRRE. Bai. Nik, olatuak ez zeuden oso handiak, eta ba, ni lasai nengoen, ez?. Taula gainera igo nuen taula handi bat eraman nuen gainez [gainera], eta bueno, jarri nion [nuen] gainean, eta ja(da) lasaitu zen bera ere bai, eta hori, ezin izan nion parapentea askatu. Orduan , pixkanaka-pixkanaka parapentea arrastaka-eta eraman genuen eta… 

JON ARTANO. …zu lasai, eta pentsatzen dugu negurako neoprenoa jantzita, baina… 

IÑAKI AGIRRE. …bai, bai, bai… 

JON ARTANO. …hotzak akabatzen egon zen, ez? 

IÑAKI AGIRRE. Bai. Ba, ez. Bera  zegoen oso eszitatua zegoen, eta esaten zuen hotza ez zuela. Gero ur-izkinan ja jaitsi zenean, pues hasi zen, hor, kristo(re)n hotza zuen.  Baina zegoen oso, urduritasun… Esaten zuen hotza ez zuela sumatzen.  

ESATARIA. Bai. Aizu, eta nolatan erori zen itsasora? Bera parapentea egiten ari zen… 

IÑAKI AGIRRE. Bai. 

ESATARIA. Eta nola erori zen itsasora? 

IÑAKI AGIRRE. Nik galdetu nion aber (ea) zer pasatu zitzaion. Esan zidan, hori, de repente (bat-batean), pues hori, altura asko galdu zuela eta ezin zuela ja(da) hondartza-aldera joan, eta erabaki zuela arrokan, arroketara joan beharrean, pues uretara erori, jaitsi zela. Hori, altura asko galdu zuela. 

ESATARIA. Galdu zuela. Bai.  

IÑAKI AGIRRE. Bai. 

JON ARTANO. Eta zenbat denbora bezala egin zuen uretan? Ze(ren) esan diguzu parapentean kateatua zegoela, zu hara joan, beragana, beraganaino iritsi, eta gero, nola-hala arrastaka, ur-ertzera eraman arte, denbora pixka bat pasako zen! 

IÑAKI AGIRRE. Bai. Nik uste dut 40 bat minutu, ordu-erdi pasa izango zela e! Ni joan bitartean, eta etorri, eta bestea. Bai. Bai. Izango zen. 

JON ARTANO. Ze tenperaturatan dago orain itsas-ertzeko ura? 

IÑAKI AGIRRE. Pues, nik uste dut 12 bat gradutan egongo dela. 12-13 edo. Bai. Fresko, fresko. 

ESATARIA. Bai. Bai. Bueno, gero berarekin hitz egiteko modua izan zenuen, behin atera zenuenean eta? 

IÑAKI AGIRRE. Bai. Bai. Bai. Bai. Gero ja(da) ur-izkinara joan nintzenean, ba zeuden anbulantziak, ertzainak, bere lankideak eta, bueno, utzi nion [nuen], agurtu nuen, eta ni... uretara jarraitu nuen nire bainua hartzera.  

ESATARIA. Bai eta uste dut… 

IÑAKI AGIRRE. Gero, bai, bai egon nintzela, atera nintzenean ikusi nuen. 

ESATARIA. Eta elkar besarkatu zenuten? 

IÑAKI AGIRRE. Bai. Bai. Bai. Bai. Bai.  

JON ARTANO. Zer esan zizun? Izenik edo esan al daiteke edo…? Nor da bera? Edo zer esan zizun? 

IÑAKI AGIRRE. Natalia dauka… Ez. Oraindik(an) nik uste dut… Gero gauean idatzi zidan. Eta ez, ez zen kontziente nik uste, hondartzan zegoenean. Gero, iluntzean idatzi zidanean, eskerrak emanez-eta bidali zidan mezu bat, pues, laguntza, laguntzegatik(an)… Egon nintzenean han bertan nik uste dut ez zela kontziente bera oraindik(an) zer pasa zitzaion. Gainerantzean,  eskertzen da, eta idatzi zidan. Eta bai, bai. 

ESATARIA. Bueno. Eta zuk, esan bezala, ez duzu atzokoa berehalakoan ahaztuko.  

IÑAKI AGIRRE. Ez. Ez. Ez. Ez.  

ESATARIA. Bai. Bai. 

IÑAKI AGIRRE. Lagundu, lagundu ahal izan nion, eta bai, gustura, oso gustura geratu nintzen. 

ESATARIA. Ba, Iñaki Agirre, Orioko surflaria, eta atzo Antillako hondartza-inguruan itsasora erori zen parapente zalea erreskatatu zuena, eskerrik asko… 

IÑAKI AGIRRE. Bai! 

ESATARIA. Euskadi Irratirekin hitz egiteko tarte bat hartzeagatik, Iñaki! Besarkada handi bai. 

IÑAKI AGIRRE. Bale! Bai! Agur.  

ESATARIA. Aio, Iñaki! 

detalle2

Docuteca

B2
29-01-2021

x61pRelaContWAR

27924659
04:23

x61pViewCountWAR

3179

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR