Bizikleta elektrikoaren historia

Teknopolis saioko atal honetan azalduko digutenez, bizikleta elektrikoa garraiorako oso alternatiba eraginkorra da, baina ez da asmakizun berria. Ba al zenekien?

Ikus ezazu bideoa garraio honen historiari buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko.

 

 

 

 

Argazkia: AlkeMade (Pixabay)


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Bizikleta elektrikoaren historia

Ba al zenekien bizikleta elektrikoa ez dela asmakizun berri bat? Ezta gutxiago ere! Karl Drais alemaniarrak 1817an bizikleta asmatu zuenetik, 100 urte ere ez ziren igaro bizikleta elektrikoaren lehen patentea erregistratu zen arte. 1895ean, Ogden Bolton Juniorrek bizikleta bat diseinatu zuen bateriak eta motorra zituena atzeko gurpilaren gainean. Urte pare baten ondoren, beste modelo bat atera zuten: motorra ardatzaren platerrean kokatuta zeukana. Baina orduko bateriak egungoak baino askoz handiagoak eta astunagoak ziren. Eta horren erruz, lehenengo e-bike haiek ez zuten arrakasta handirik izan. Eta hori mende berriaren aurretik, orduko 60 kilometro harrapatzeko gai zen tandem elektriko bat asmatzera ere iritsi zirela. 
XX. mendearen hasieran eztanda-motorraren etorrerak motozikleten eta ziklomotoreen erabilera zabaldu zuen, eta Bigarren Mundu Gerran haiek izan ziren bi gurpilen gaineko garraioaren protagonistak. Hala, bizikleta elektrikoak ahaztuta gelditu ziren, harik eta 73ko energia-krisiak garraiorako alternatiba eraginkor eta jasangarri bihurtu zituen arte.    

B2 C1
27-01-2021
27916856
00:01:24
1956