Dokuteka
Garai bateko lapurretak Arrazolan
"Baskoniako historia bat" saioko bideo honek Euskal Herriko toki zehatz batean aspaldi gertutako lapurretak ditu hizpide.
Alberto Santana historialaria. Zibilizazio guztietan egon izan dira bidelapurrak eta ez dirudi Baskonia leku bereziki garrantzitsua izan denik jarduera horretarako, baina bereizi egin behar ditugu batetik, beharrak bultzatuta osten zuten bidelapurrak eta bestetik, Erdi Aroaren bukaeran lapurretan aritzen ziren euskal nobleak, eskualde batean euren boterea gauzatzeko eta bertakoak zapaltzeko. Bizkaian, esate baterako, Atxondoko haranean, Arrazola herria da lehenengo ereduaren adibide goiztiar bat eta hori interesatzen zaigu, hain zuzen ere, ulertzea.
Esataria. Antzinean,hemendik bide bat igarotzen zen,oso gogor eta maldatsua, Anboto mendiaren hegaletik, Andasto menditik. Durangoko merindadetik Gasteizko merkatura iristeko bidezidor bat zen. 1490ean Gasteiz hiriak Erregearen aurrean salatu zituen Arrazolako nekazariak. Agi danez, galtzada hartatik igarotzen ziren ibiltari eta merkatari guztiei lapurreta egiten baitzieten.
Jendea atxilotu eta lapurren baserri batzuk eraitsi zituzten. Hortik aurrera, agintariek oso zorrotz jokatu zuten, ez baitzuten nahi herrixka hori berriz ere lapurrez betetzea.
Kasu honetan, ez ziren banako bidelapurrak. Nolanahi ere, sinesgaitz egiten da Arrazolako nekazari apal haiek hain indarkeria handia gauzatzea haraneko Marzana familiaren baimenik gabe.
