detalle dokuteka-generico-fitxa

Unai Cabo, ikasleek maite duten filosofia irakaslea

Azaroaren 17a Filosofiaren Munduko eguna eta Ikasleen Nazioarteko eguna ere bada. Bi horiek aitzakiatzat hartuz, hona hemen kazetari bat hunkitu zuen gertaera.Protagonistak: hiru ikasle eta euren fiosofia irakaslea.

Hiru gazte filosofia irakasle baten inguruan hizketan entzun zituen Javier Vizcaino kazetariak Bilboko metroan, Irakaslea goraipatzen ari ziren eta horrek kazetaria hunkitu zuen. Kazetariak metroan ikusitako egoera Twitterren txiokatu, mezua zabaldu eta halaxe egin zen ospetsu El Regato Ikastetxeko filosofia irakasle hau. 
Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
Unai Cabo filosofia-irakaslea. Bai. Entzuleak ere igual gogoratuko dira, iazko ekainean Onda Vasca kateko Javier Vizcaíno kazetariak sare sozialen bidez zabaldu zuen entzundakoa. Hiru gazte filosofia irakasle baten inguruan hizketan entzun zituen Bilboko metroan, irakaslearekin zerbait hartzetik zetozen selektibitatea zeinen ongi joan zitzaien ospatzeko, eta euren artean irakaslea goraipatzen ari ziren, ze ongi azaltzen dituen gauzak, ze ona den irakaslea… Vizcaínok Twitterren mezua zabaldu, eta halaxe egin zen ospetsu, egun batzuk bederen, filosofia-irakasle hau.  
Esataria 1. Bera da Unai Cabo. Unai, egun on. 
Unai Cabo. Egun on.  
Esataria 1. Gaur egun ospea efimeroa da, gutxi dira urte luzez ospetsu direnak eta asko, berriz, egun batzuetako famosoak, ezta, Unai? 
Unai Cabo. Bueno, bai. Nik uste gaur egun epe laburrekoa ez da bakarrik ospea, gure denbora bizkorra eta arina da eta bueno, berehala ahazten dugu iragana etorkizun berri baten bila, baina bueno, hala ere, ez zait gehiegi kezkatzen ospea [nau gehiegi kezkatzen ospeak].  
Esataria 1. Ya. Horrek ez dizu loa galarazi, ezta?  
Unai Cabo. Hori da. 
Esataria 1. Bai. Deigarria egin zitzaigun bestea da ospetsu egitea ikasleen artean filosofia-irakasle bat… 
Unai Cabo. Bueno, deigarria da irakasleak albisteetan agertzea, ez bakarrik filosofiakoa. Baina bueno, geure lana esanguratsua eta baliotsua aldarrikatzeko lagungarria baldin bada, ondo deritzot.  
Esataria 1. Bai. Barakaldoko El Regato institutuan ari zara zu irakasle, Unai. 2016an hasi zinen eskolak ematen eta bertan jarraitzen duzu. “Utz diezaiegun pentsatzen” izeneko liburua argitaratu berri duzu, Unai. Nerabeak eta filosofiak lotzen dituzu liburuan. Eta azpimarratzen duzu like-n garaian ere gazteek behar dutela eta maite dutela filosofia, ezta?  
Unai Cabo. Bai. Hori, hori baieztatzen dut. Uste dut, azkenean, ba disziplina interesgarria da [dela] gazteentzako, haien kabuz pentsatzeko eta ausartzeko pentsatzera.  
Esataria 1. Zuretzat, Unai, filosofia inguruan gertatzen denarekin konektatzen gaituen zerbait da. Nola azaltzen duzu hori zure liburuan?  
Unai Cabo. Filosofiak hausnartzen dituen gaiak benetan garrantzitsuak dira geure bizitzan. Bizitzan, inoiz aurre egin behar ditugunak [dizkiegunak]. Eta beste aldetik, ba bueno, filosofia beti garaiaren behatzaile edo aztertzaile pribilegiatua da, eta ideiak garaiko kezkei [kezkekin] estu lotzen dira.  
Liburuan aurkezten ditut 4 galdera edo gai nagusi filosofo desberdinek planteatu dituzten teoriak azaltzeko edo. Eta horiek dira askatasuna,  heriotza, maitasuna eta zoriontasuna. Eta ez da, bueno, azalpen soilik teorikoa, baizik eta saiatzen naiz gaurko  adibideen bidez kontzeptuak argitzen.  
Nik uste dut, gainera, gai horiek konkretuki ikasleentzako eta azkenean, guztiontzako erakargarriak izan daitezke [daitezkeela].  
Esataria 2. Hau guztia oso polita da, eta oso itxura ona dauka, baina gero, gogoan ditugun filosofia-eskolek San Agustin edo Platonen bizitzak eta lanak dakarzkigute gogora, eta horiek bale, bai ala bai ikasi behar genituen. Zure klaseak zertan izango dira diferenteak?  
Unai Cabo. Bueno, hor badaude eduki teorikoak, noski, baina saiatzen naiz beti beste modu batean horiek lantzen. Nik uste dut klasean zure ikasgaia benetan maitatzen duzula nabaria izan behar dela; haiek hori ikusten dute, eta beste aldetik, ikasten duguna aplikatzen saiatzen gara: Twitterren bidez hausnarketak zabaltzen ditut. Ulertzea da beti bere, nire helburu nagusia.  
Beste aldetik ba bueno, azterketa gehienak ez dira teorikoak bakarrik. Saiatzen naiz aplikatzekoak diren azterketak egiten, eta horregatik gehienetan beraiek sortutako apunteak eramaten dituzte azterketan bertan erabiltzeko.     
Esataria 2. Lehen Twitter aipatu duzu, eta Twitterren duzun kontuak “Ekin filosofiari” du izena. Zer da hau? Filosofia ikasleen artean zabaltzeko proiektua da, baina zure ikasleentzat bakarrik, edonorentzat?  
Unai Cabo. Proiektuaren helburu nagusiak hasieratik izan ziren nire, nire ikasleen artean filosofia zabaltzea, baina bueno, hala ere, batzuetan, nire ikasleak ez diren beste, beste lagunak gerturatzen dira erantzutera eta parte hartzera.  
Esataria 1. Gu sartu gara kuxkuxeatzera eta Agustin Hiponakoaren esaldi bat irakurri dugu, lehen aipatzen genuen zoriontasunaren gaiarekin lotuta: “Zoriontasun faltsua zoritxarrik handiena da”. Eta ondoren galdera: “Zein da zuen ustez gaur egungo zoriontasun faltsua”, ezta? Hori, hori, galdera hori luzatu izan duzu, Unai.  
Unai Cabo. Bai. Hori da azkenean. Eta bueno, parte hartu dute batzuek, eta haien ustez, irakurri dudan bezala, ba zoriontasun faltsua gaur egun gehiago nagusitzen da sare sozialen bidez. Hor zoriontasun- antza edo maskara erabiltzen dugu besteen aurrean desiratzen dugun irudi bat edo proiektatzeko, nahiz eta benetan horrela ez sentitu.  
Esataria 2. Aizu, Unai, beste hau ere irakurri dugu. Diogenes. Diogenesen sindromea oso ezaguna zaigu, baina bere filosofia eta bitxikeriak ikasleen gustukoak izan al dira? 
Unai Cabo. Bai. Ba justu Diogenesen bitxikeriak biziki gustatzen zaie [zaizkie], normalean. Aldi berean, barre eta hausnarketa egiteko lagungarriak dira bere bitxikeriak, eta antistenismoaren sortzailetzat hartzen duguna, Sokratesen jarraitzaile izan zen, eta maisuaren ironia bere filosofiaren ardatza bihurtu zuen. Orduan zinikoak oso kritikoak izan ziren gizartearekin eta ohiturekin, eta nahiko transgresoreak. Nik esaten diet ikasleei Historiako lehenengo punk(y)ak izan zirela.  
Esataria 1. Eta horrekin ja harrapatzen dituzu ikasleak, ezta?  
Unai Cabo. Bai.  

detalle2

Docuteca

B2
01-12-2020

x61pRelaContWAR

25174824
00:05:17

x61pViewCountWAR

3615

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR