detalle dokuteka-generico-fitxa

Michelangelok pikua margotu zuen

Biblia azaltzen den pasartean oinarritutako margolana egin zuen Michelangelo Buonarroti artistak, baina sagarra margotu beharrean, pikua margotu zuen.

Jaione Mariezkurrenak eman digu azalpena. Ikusi ETB 1eko Txoriene saiotik hartutako bideoa.
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Jaione Mariezkurrena.- Begira, Zigor, pozten naiz hori aipatu izana, eta nik orain lana utziko dut, ze benetan garrantzitsua da esan behar dudana. Izugarri pozten naiz.
Zigor Iturrieta.- Bota.
Jaione Mariezkurrena.- Izan ere, irakurri nuen aldizkari batean artikulu bat, halako zirrara bat sortu zidan, halako poza, halako su bat barrutik goraino...
Zigor Iturrieta.- Benga, benga, bota, bota, bota... zer?
Jaione Mariezkurrena.- Zer? Bueno, beitu (begiratu), Biblian badago pasarte bat pikuak azaltzen direna, pentsa zein aintzinekoa den pikua non esaten duen Ebak eta Adanek beraien “lotsak” tapatu zituztela piku-hostoekin, ezta?
Zigor Iturrieta.- Baina irudi hori nahiko... nik uste dut nahiko barneratuta daukagula...
Jaione Mariezkurrena.- Bai, baina artikuluaren arabera, bueno, bada, Bibliaren itzulketa (itzulpena) ez da ehuneko ehunean zehatza, e? Badaude hor itzultzaileen interpretaziotik hitz batzuk, bada, berak, itzuli zituenak, bada, bere...
Zigor Iturrieta.- Bere erara.
Jaione Mariezkurrena.- Hori da. 
Zigor Iturrieta.- Bai.
Jaione Mariezkurrena.- Eta hor sartzen da sagarra, debekatutako fruitua sagarra, pikua ote zen, zeren pikuaren aipamen bat badago. Orduan, honekin zer esan nahi dudan? Bada, interpretazioak guganaino iritsi zaizkigu eta ez dugu inoiz pentsatu izan horrela ote zen edo ez. Barrutik edo beti isilka, beti zeran... baina,  bada XV. mendean artista handi bat, Miguel Angel, e? Michelangelo Buonarroti artista, benetan eduki zituela (zituena) bi piku beste interpretazio bat egiteko.
Zigor Iturrieta.- Zaldibiakoa, ez? Migel Anjel!
Jaione Mariezkurrena.- Bai, bai, hangoa... 
Zigor Iturrieta.- Eta? Zer esan zuen hark? 
Jaione Mariezkurrena.- Ez, ez, esan ez! Utzi digu...
Zigor Iturrieta.- Marrazki bat.
Jaione Mariezkurrena.- ... utzi digu margolan bat, bai,  “Bekatu orijinala eta paradisutik kanporatzea”, eta bertan bere interpretazioan agertzen den bezala, zuhaitza jakinduriaren zuhaitza, ongiaren eta gaizkiaren zuhaitz hori ez da sagarrondoa, pikondoa da. Eta hemen noa ni zirrara sortzen didana: Adan bera da pikua hartzen duena, ez da Eba. Emakumea errugabetzen du, eta horre(ta)z gain, Ebak tentazio izugarria dauka alboan, muturraren ondoan esan genezake, Adanen pikondo guztia hementxe dauka, baina buelta emanda dago.

 

detalle2

Docuteca

B1
12-11-2020

x61pRelaContWAR

23225398
02:07

x61pViewCountWAR

3043

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR