Lantokira tuperrarekin

Jende askok egiten du otordua lantokian, eta gero eta gehiago dira otordu hori etxean prestatu, eta tuperrean eramaten dutenak.

Aste osoko otorduak antolatzeko txantiloi bat izatea egokia da Dani Lasa sukaldariaren iritziz, Euskadi Irratiko entzungai honetan dioenez.

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Keegan Evans (Pexels)


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Jon Artano kazetaria. Behintzat esaten ari ginen…

Arantxa Artza kazetaria. …bai.

Jon Artano. Utzi diezaiogun gureari, irudipena dugula, ez hemen bakarrik, jendeak gero eta ohitura handiagoa hartu duela lanera norberak prestatutakoa eramatea, eta horrek antolaketa bat eta eskatzen du…

Arantxa Artza. …bai…

Jon Artano. …zezenak harrapa ez gaitzan, eta imajinazioari eragitea ere bai, eta gure buruari horretaz galdetzea pentsatu dugu.  

Arantxa Artza. Eta geure buruaz ez ezik, errondatxo bat egin dugu, hemen, lankideen artean. Atzo…

Jon Artano. …konfesioa…

Arantxa Artza. …bazkaltzen ari ziren, EITBko lankideengana joan ginen eta pixka bat euren otordua nahastu genuen, eta hortxe ibili ginen, eta kontatu digute zer ekarri duten bazkaltzeko, zer ohitura dituzten. Batez ere guri interesatu zaiguna izan da nola antolatzen diren egunero-egunero otorduak hartzeko, ze(ren) guk astean behin egiten dugu. Hemen telebistako lau lankide… Aitziber, zuri gaur tokatu (egokitu) zaizkizu babarrun txuriak. Begira, guk jangelan gauza berbera jan dugu.  

Lankidea 1. A bai? Ea ba, niri babarrun txuriak berdurarekin.  

Arantxa Artza. Ja, baina ez duzu nahi jangelakoa? Etxekoa nahi duzu?  

Lankidea 1. Ba bai nahiago dut. Ez dakit, ohitura hartu genuen horrela etortzeko, eta ja ez du batere kostatzen etxean prestatu eta ekartzea.  

Arantxa Artza. Nola antolatzen zara hona janaria ekartzeko? Dena, aste osokoa egun batean egiten duzu ala egunean egunekoa ala…

Lankidea 1. Ba segun noiz sartzen naizen; ba gaur, adibidez, ordu batean sartzen ginen eta bueno, ja eguerdian prestatu dut etxekoentzako ere bazkaria, eta nik ekarri dut. Eta bestela, ba goiz sartzen baldin bagara, bezperatik prestatzen dut eta horrela. Eta ere bai batzuetan igandeetan, astean zeharrekoa nola prestatu behar izaten den, ba hon(er)ako ere bai.  

Arantxa Artza. Denok, ikusten dut tuperrak kristalezkoak, kristalezkoak, beirazkoak dauzkazuela. Batek entsalada dauka, besteak pasta, besteak txitxirioak, zuk babarrun zuria…  

Oso sano jaten duzue, ez? Hori da igual tuperretan janaria ekartzearen ezaugarrietako bat?  

Lankidea 1. Nik uste batipat (batik bat) bai. Eta gainez [gainera] hemen ja jartzen duzu zure neurria, eta, eta gutxiago pikatzen duzu, nik uste dut.  

Lankidea 2. Barazkiak, piparrak (biperrak), patatak eta solomilloa, solomoa.

Arantxa Artza. Ohitura daukazu egunero hemen bazkaltzeko?  

Lankidea 2. Bai. Hasieratik. Ohiturak daukat kozinatzeko, eta ez dakit osasunagatik edo, edo sin más (besterik gabe), uste dot (dut) ohitura dela.

Arantxa Artza. Badaukazu ohitura asteko egunen bat hartu eta aste osoa antolatzeko? Edo egunean egunekoa egiten duzu? Edo nola egiten duzu?  

Lankidea 2. Ba egia esan, gauean. Hori, orain dela gutxi juxtu aita izan na(i)z, eta apur bat saiatu egiten na(i)z, baina gauean normalean kozinatu e(g)iten dot (dut), eta hurrengo egunerako.

Arantxa Artza. Zer ekartzen duzu batez ere?  

Lankidea 2. Ba ez dakit. Denetarik.  

Lankidea 3. Hona etortzen nazien bakoitzean entsalada jaten dot (dut) beti. Bai. Niretzako errazena da gero berotzen eta ez ibiltzeko. Eta ekarri, eta ya está (kito).  

Arantxa Artza. Eta zuk?

Lankidea 4. Dilistak. Normalean izaten da aurreko eguneko sob(e)rak.  Etxean prestatzen dudanean, aurreko eguneko sob(e)rak.   

Arantxa Artza. Zu bai sintzeroa (egiatia).  

Lankidea 4. Ez zait inporta aurreko egunekoa izatea.  

Arantxa Artza. Eta zergatik egiten duzue hautu hau, etxetik ekartzearena? eta ez, hemen adibidez, jantokia daukagu eta…  

Lankidea 4. Ba gusturako jaten dut. Es que (izan ere) hau, batzuetan aukera zaila egiten zait jangelan dagoen janariarena. Orduan, ba etxeko janaria gusturako jaten dut. Eta ordutegiarekin ere… Beti ez daukat ordutegi berdina [bera], eta batzuetan ez, ez daukat ezta jantokira jaisteko denbora, eta ordenagailuan jaten dut. Eta orduan erosoagoa egiten zait.  

Jon Artano. Lankideek beren tuperren tapak ireki dizkigute.  

Arantxa Artza. Bai. Zer hartu behar da kontutan, Dani, aste osorako bazkaria lanera ekartzeko prestatzeko?

Dani Lasa sukaldaria. Gauza asko. Lehenengo eta behin zer garrantzia ematen diozun zure elikadurari, seguraski, ez? Kozinatzeko halako disziplina bat ere bai, ez? Zertarako baliatu nahi dugun denbora ere, horrek ere markatuko du. Gauza asko eduki behar dira kontutan norberak halako antolakuntza minimo bat aurrera eraman nahi baldin badu etxean, eta aste guziko elikadura, norberarena, eta normalean, etxean dauden, daudenena antolatu nahi baldin badu.      

Beraz, nik lehenengo eta behin uste dut oso garrantzitsua dela plantilla (txantiloi) bat edo egitea, ez? Edo batzuk… Jendeari egokiena izango litzateke esatea antolatu egin behar duela, ez? Baina nik uste dut antolatu hitzak beldurra ematen digula nolazpait, ez? Baina egia da momentu txiki bat hartuz gero, askoz ere efizienteagoak izango ginatekeela, eta gero gozatzeko ere aukera gehiago izango genukeela, zergatik oinarrizko hura behintzat nolazpait jasota edo eginda edukiko genuke, ez? Beraz, plantilla horixe behintzat…

Arantxa Artza. Baina zer da plantilla?

Dani Lasa. Bueno, plantilla bat izango litzateke ba, “aizu, aste honetan zer jateko asmoa daukazu, ez?”

Arantxa Artza. Astelehenean…   

B2
09-09-2020
22713941
00:04:31
1735