Argazkia aukeratzen

Argazki albumetan ditugun argazkietatik bat aukeratzea ez da erraza izaten.

Argazki albumen eta argazki kuttunen inguruan ari dira hizketan Euskadi Irratiko audio honetan.

 

 

 

 

Argazkia: Piqsels


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Manu Etxezortu esataria. Argazkiak, lehengoak eta oraingoak. Jende askok baliatu du konfinamendua, Nerea, argazki-albumak ateratzeko eta berrikusteko. Ez dakit zuk horrelakorik egin duzun, argazki-albumak begiratzen dituzun, Nerea?

Nerea Ibarzabal kolaboratzailea. Bai. Bai. Kontua da gurean behintzat argazki-albumak, bueno, gurasoen etxean bai, baina gero gu ba bueno, argazkiak inprimitzeari utzi dion belaunaldia gara. Eta, eta denak dauzkat disko gogorrean gordeta. Eta hainbeste dauzkat, hainbeste, eta ia denak, konturatu naiz, sare sozialetara igota dauzkadala, hau da, daukat disko gogor bat tuentiko argazkiena. Tuenti zen sare sozial bat orain ja…

Manu Etxezortu. Bai. Tuenti. Bai, hori da, hori da bai, gaur egun ja, hori, ez da hainbeste entzuten, bai. Tuenti. Bai.

Nerea Ibarzabal. Itxi egin zuten. Baina bueno, izan zen juxtu gure belaunaldiaren nerabezaroa markatu zuen sare soziala.     

Manu Etxezortu. Sare soziala, tuenti.

Nerea Ibarzabal. Ohitura zen dena igotzea. Hau da, orain nik uste dut, oraingo sare sozialetan pixka bat filtro bat edo koherentzia bat, edo, edo agian gezurtiagoak gara edo pixka bat neurtzen dugu zer igo, baina tuenti da, nik edozer igotzen nuen. Eta horren froga da tuentiko argazkien karpetan 3.194 argazki dauzkadala bakarrik 2009tik 2013ra bitartean.  

Manu Etxezortu. Beraz, egiten zenuen oro igotzen zenuen tuentira.

Nerea Ibarzabal. Dena igotzen genuen. Bai. Bai. Eta gure lehenengo parrandak, hau da, milioika, milaka argazki. Ez nuke jakingo ezta bat aukeratzen. Beraz, nahi baduzue baten bat komentatzea, egingo dut ruleta errusiarra bezala, fletxari (geziari) segitzeko eman eta esaten duzuenean “ya!”, ba hori komentatuko dugu. Baina pila bat, toneladaka (tonaka) argazki dauzkat.      

Manu Etxezortu. Ya. Ya. Ya. Ya. Ya. Karlosek, Karlos bada albuma egiten ziren garaikoa,  argazkiak errebelatzen genituen garaikoa, ezta?

Karlos Cid kolaboratzailea. Bai. Eta segitzen dut argazkiak errebelatzen edo dendara eramaten ditut oraindik ere. Bai. Ni belaunaldi horretakoa naiz, eta, eta iruditzen zait albumak ikusten direla, eta ordea, disko gogorrean dauden argazkiak ez direla ikusten. Nereak esan duen ildotik, ezta? Piztu behar duzu, hasi behar duzu artxiboa batean sartzen; milaka daude hor, aukeratu. Azken finean albumean daudenak dira zuk aurretik aukeratutakoak, hor ja filtro batetik pasatutakoak dira, eta orduan iruditzen zait atseginagoa dela horrela, paperean inprimatutako argazki horiek ikustea: zahartzaroak badauka abantailaren bat.   

Manu Etxezortu. Xabier, zenbat argazki-album ote daude zuen etxean?

Xabier Amuriza kolaboratzailea. Batzuk badaude, eta konfinamendu hau hasi zenean pentsatzen nuen, bueno ba, zer egin ez dakidanean ba hori, denak ikustea ahal izango dut, atsegin on bat, eta, baina oraindik ez dut aurkitu zereginik gabeko unerik, eta beraz, ba hor daude eta ez ditut ireki. Badakit non dauden. Bueno, ondoan ditut. Nik gehiegi ez diet albumei begiratzen, baina badakit hortxe daudela. Eta gero gertatu zait ba bizitzan zehar argazkiak eskatu dizkidatela edo elkarrizketa baterako edo, edo erreportaje baterako, eta orduan, printzipalenak eskaneatuta eta ordenagailuan dauzkat, eta horiei bai begiratzen diet. Hor badago selekzio bat; baditut albumak, mordo bat; eta badago selekzio bat, eta horiei maizago begiratzen diet hautua eginda, eta ondo, eta eskura dauzkadalako.

Manu Etxezortu. Bueno, Karlos, zure argazki-talde handi horretatik bat aukeratu beharko bazenu zein aukeratuko zenuke? Zaila da, e, bat aukeratzea. Baina…

Karlos Cid. Ba oso aspaldiko bat, euskara-ikasle nintzen garaikoa, hain zuzen ere barnetegi batean egin zigutena bertan geunden ikasle guztioi. Eta hori izan zen Atxondoko haranean, Arrazola barrioan, Arrazola auzoan. Eta argazki hori askotan ikusten dut, eta ikusten dudan bakoitzean burura datozkit egun haiek, egun eder haiek. Bai.  

Manu Etxezortu. Xabierrek aukeratu beharko balu bere bizitzako argazkia zein aukeratuko luke?  

Xabier Amuriza. Ba lehen esan dudan hori. Baina nik ez daukat film txiki hori, segundo batzuk dira. Eta aukeratuko nuke hori, ba Ispiluan programan atera zuten, eta hori karmeldarren konbentuan dago. Orduan, ba hori da nire bigarren argazkia nire bizitzakoa. Nire Lehen Jaunartzekoa, lehenengoa.  

B2
25-06-2020
22320322
00:04:24
397