Amy Johnson pilotua zerua zeharkatzen

1930eko maiatzaren 24an iritsi zen Amy johnson Australiako Darwin hirira. 19 egun behar izan zituen Erresuma Batutik Australiara iristeko, eta bidaia hori bakarrik egin zuen lehen emakumea izan zen.

Australiara egindako bidaiaz eta pilotuaren bizitzaz ari zaizkigu Euskadi Irratiko audio honetan. Efemeridea osatzeko, Olaia Aurrekoetxea hegazkin-pilotuaren laguntza izan dute.

 

 

Amy Johnson 1930eko ekainean. Argazkia: Commons Wikimedia (CC0)


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA. Amy Johnsonen curriculuma ikaragarria da. Erresuma Batuko Aire Ministerioaren hegazkin-pilotu lizentzia lortu zuen lehenengo emakumea izan zen, 1929an. Eta hurrengo urtean Australiara bakarrik hegan egitea erabaki zuen: Bert Hinkler australiarraren errekorra gainditu nahi zuen. Ez zuen lortu, baina bai Erresuma Batutik Australiara bakarrik hegan egiten zuen lehenengo emakumea izatea.  

Tira, berandu, berandu ere ez zen iritsi Amy Johnson, 1930eko maiatzaren 24an, Australiako Darwin hirira. Baina 23 herrialde zeharkatu eta 50 bider geratu behar izan zen hegazkinaren depositua betetzeko.  

OLAIA AURREKOETXEA PILOTUA. Ikaragarria ez, ezta? Daude pila bat gauza egin behar duzunak, beraz, bakarrik joatea, pila bat. Eta 18.000 kilometro. Guk orain egiten doguz (ditugu) adibidez, geure hegazkinean, ez dakit, 4.000 eta horrela eta dagoz (daude) bi, eta bere (ere) bai aurrerakuntza elektroniko ikaragarriak eduki doguz. Osea, ezin naiz imajinatu, hori bai, zelan egin eban (zuen) 18.000 kilometro.  

ESATARIA. Badaki zerbait Olaia Aurrekoetxea sondikoztarrak. Berak, Johnsonek bezala, maite ditu munta handiko bidaiak.

OLAIA AURREKOETXEA. Esan zidaten 5 urtetatik hasi nintzela esaten pilotua izan nahi nintzela [nuela]. Baina ni horretaz ez naiz asko gogoratzen. Baina bai gogoratzen naiz… Ni aireportuaren ondoan bizi naiz, ez? Beraz, ikusten neban (nuen) zelan lurreratzen ziren, edo aireratzen ziren, eta denbora guztian negoen begiratzen.  

ESATARIA. Eta zure lehenengo aldia nola gogoratzen duzu?  

OLAIA AURREKOETXEA. Lehenengo aldiak beti gogoratzen dozuz (dituzu), ez? Eta beti maitasunagaz (maitasunarekin) eta beti daude hor. Sentimendua ezin dot (dut) azaldu, zeren da oso desberdina eduki ahal dozun (duzun) beste sentimendu batengandik, baina da ja poza. Hor erabaki  neban (nuen) hau zela nahi, nahi nebana (nuena), ez?

ESATARIA. G-AAH modeloko Jason bataiatu zuen hegazkinean egin zituen Australiara arteko 18.000 kilometroak Johnsonek.  

OLAIA AURREKOETXEA. Guk deitzen diogu CRJ. Ez daukat hegoetan motorra, daukat azkenean, osea, buztanean. Eta bakarrik daukaguz (dauzkagu) plazak 92 pertsonentzako edo horrela, eta gero gu 4, kapitaina eta neu, eta gero beste 2 azafata. Beraz, ez da oso handia baina, baina bueno, Europarentzako dago, ondo dago.           

ESATARIA. Australiakoaren ondoren, 1931n, Londres-Mosku hegaldia egin zuen egun bakarrean. Lehenengo pilotua izan zen hori egiten. Eta 1932an Lurmutur hirira egin zuen hegan bere senarraren errekorra gaindituz. Lurra hartzeko gustuko aireporturik ba ote du Olaiak?  

OLAIA AURREKOETXEA. Bueno, Grezia bai, dira super-politak horko, horko aireportuak lurreratzeko. Zeren aireportuak daude itsasoan, ez? Beraz, lurra hartzen dozunean ikusten dozuz etxe txikiak alde batera, beste aldera itsasoa, edo ilunabarra. Eta dira oso politak.  

ESATARIA. Amy Johnsonek 26 urte zituela lortu zuen hegazkin-pilotu baimena. Harrez gero joan dira 91 urte, baina oraindik ez da ohikoa emakumeak ikustea abioiak gidatzen.     

OLAIA AURREKOETXEA. Aldatu egin da apur bat abiazio-mundu hau. Beraz, erreferentzia bezala hartu dot beti neure lehenengo lanbidea, egon nintzenean Eslovenian, zegoela [zegoena] kapitana bat zela [zena] emakumea, hasi zela [zena] militar bezala, eta gero egin zen komertziala ez?, hegaldi komertzialak egiteko. Eta neska hori hartu dut asko erreferentzia bezala. Ehunetik 3 bakarrik direz (dira) neskak. Eta konpainia honetan bakarrik gara 4, eta direz (dira) 500 pilotu.  

ESATARIA. Baina ametsak betetzeko daude. Hori egin zuen Amy Johnsonek ahal izan zuen bitartean. Izan ere, Bigarren Mundu Gerran Tamesi ibaira jausi zen ATA konpainiarentzat gidatzen ari zen hegazkina. Ez dago oso argi istripua nola gertatu zen. Ez zuten inoiz aurkitu gorpua. Baina egun horretan, 1941eko urtarrilaren 5ean, desagertu zen Amy Johnson.  

B2
26-05-2020
22082330
00:04:14
291