Normaltasun berrirako aholkuak

Badirudi pixkanaka-pixkanaka normaltasunera itzultzen ari garela. Baina normaltasun hori ez omen da lehengoa izango. Moldatuko ote gara?

Egoera berriak zer aldaketa psikologiko eskatuko dizkigun azaldu du Zigor Egiarte psikologoak, Euskadi Irratiko Osasun etxea programan.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
ESATARIA. Itxialdia irekitzen ari da pixkanaka-pixkanaka, eta aurreko astean galdetu genizuen: “Nola sentitzen zara egoera horretan? Ba al duzu gogorik lehengora -bueno, nahiz eta lehengo hori ez den igual-iguala izango baina-, ba al duzu gogorik lehengora itzultzeko? Zer erakutsi duzu itxialdiak? Gordeko al duzu zerbait itxialdian ikasi duzunetik?, ala nahiago duzu den-dena ahaztu eta berriz hastea?”
Batek dio: “Harremanei eta gertukoei garrantzia eman diegu garai honetan, eta aldi berean inposatzen ziguten bizitza-erritmoaz kontziente izan gara eta jasanezina dela konturatu. Azken finean, aldaketa orokor baten beharra geneukan esparru guztietan”.
Ari gara behin eta berriz entzuten normaltasun hori aldatu egingo dela, ez dela lehengoa izango. Eta guk zer egin behar dugu hor ondo kokatzeko?
ZIGOR EGIARTE PSIKOLOGOA. Bueno ba, normaltasun berria nolakoa izango den ezagutzeko, lehendabizi denbora behar dugu. Eta, Arantxa, kontuan izan behar dugu lehendabizi, epe laburrean, dolu-prozesu bat daukagula gizarte bezala, eta pertsona asko dolu horretan daudela. Gero, ondoren etorriko da beste prozesu bat izango dela (dena) bizitza berriaren, normalitate berri horren berrantolaketa izango da. Eta prozesu horretan bai izango dela garrantzitsua emozioen kudeaketa ere bai. Komeni da inpultsiboki baino gehiago erreflexiboki jokatzea prozesu horretan.
ESATARIA. Lagunduiguzu alde positiboa bilatzen, aurrera begira.
PSIKOLOGOA. Ba badakigu krisialdi guztietan badagoela aldaketarako aukera bat, ezta? Orduan, nik uste aukera hau, aldaketarako aukera hau, aprobetxatzen jakin behar dugula. Eta hasi beharko ginateke sustraietatik aldaketa hori egiten. Sustraietatik esan nahi dut, baloreetatik [balioetatik]hasi beharko ginatekeela. Bai? Eta hori egiteko gai bagara, Arantxa, ziur nago bai harremanen mailan, bai maila ekonomikoan, bai mailan sozialean, gaur ez baina bihar fruituak jasoko ditugula.
ESATARIA. Gertatzen da batzuetan, Zigor, oporretan eta adibidez, ezta?, egoten gara oporretan eta hartzen ditugu halako ohitura batzuk ba, ez dakit, gustuko zaizkigunak eta gustura sentiarazten gaituztenak eta esaten dugu: “Bueno, honi eutsi egin behar diot, gero ere eutsi egin behar diot”. Baina ez, ez gara gai izaten. Zuk uste duzu gai izango garela hemendik sustrai positibo horiei eusteko?
PSIKOLOGOA. Hor gero badaude pixka bat espektatibak, espektatibak zeintzuk diren. Askotan espektatiba horiek idealizatu egiten ditugu, eta gero errealitateak pixkanaka-pixkanaka gure tokian jartzen gaitu, ezta? Baina bai garrantzitsua da ahalegina egitea, eta garrantzitsua da ikasitakoa, bizitakoa... praktikan jartzea eta ohitura bihurtzen ahalegintzea. Bai.
ESATARIA. Eta gero, segurtasuna, bueno segurtasuna eta konfiantza, nork bere buruarekin eta ingurukoekin. Konfiantza ere inportantea da honelako egoeretan.
PSIKOLOGOA. Oso inportantea bai, konfiantza izatea, konfiantza irabaztea. Eta hori, begira, kirolariekin lanean oso argi ikusten da. Nola gauza zailenak ere erraz egiten dituzten, ezta? Eta askotan konfiantza-kontua da. Bai, bai.
ESATARIA. Ai, hori erakutsi behar diguzu!
B2
26-05-2020
22080550
00:03:52
1199