Ipar-martxa

Kiirol hau bi makilekin ibiltzea baino askoz gehiago da. Gurean orain hasi gara ezagutzen.

Jon Medrano Nafarroako ibilketa nordiko txapeldunak kirol honen berri eman du Erran.eus-en.

Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.

 

 

 

 


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
ESATARIA. Ipar-martxako Nafarroako txapelketan Jon Medrano elizondoarrak garaipena eskuratu zuen. Gero eta pertsona gehiagok praktikatzen dute ipar-martxa: kirol modalitate bat, ibiltzeko era berri bat. Ipar-martxari buruz eta bere esperientziaren inguruan solasteko, ba, hementxe dugu  Jon bera. Egun on, Jon, ongi etorri!
JON MEDRANO, IPAR-MARTXAKO NAFARROAKO TXAPELDUNA. Mila esker!
ESATARIA. Zer moduz, ongi?
JON MEDRANO. Ondo, bai!
ESATARIA. Bueno, berriki sortu zen ipar-martxa, ez da makilekin ibiltze hutsa, hori baino aunitzez gehiago da, ezta? Zer da ipar-martxa? Konta iezaguzu.
JON MEDRANO. Ekintza postural bat da. Makil horiek laguntzen dizute inpulso (bulkada) bat ematen. Orduan lantzen dira besoak, lantzen da gaineko -gorputzaren gaineko- partea eta horrekin laguntzen digu gure bizkarrari zuzen mantentzen. Eta gero, pues, lan fisikoki % 90a gihar aldetik lantzen da gorputzean. Bai, orduan da kirol konpleto bat eta osasungarria. 
ESATARIA. Zein da ipar-martxaren jatorria eta historia? 
JON MEDRANO. Etortzen da eski de fondotik (dator). Orduan, hortik, moldatu behar zituzten entrenamenduak udako -ez zelakoz elurra (zegoelako elurrik)- orduan, hortik hasi ziren estudio (azterketa) biomekanikoak egiten: moldatzeko eski de fondoko teknika hori lurrera. 
ESATARIA. Ipar-martxan erabiltzen diren elementuak edo materiala bastoiak dira, ez? Nolakoak dira bastoiak? 
JON MEDRANO. Bastoiak material aldetik mendiko bastoiekin ez dago diferentzia handirik. Diferentzia nabarmenena da deitzen dena teknikoki dragonera, dela engantxe (krokadura) bat sartzen dela (dena) guante (eskularru) bat bezala eskuan eta guante hori (horrek) badu klik bat sartzen dela bastoia hartzen dugun tokian. Orduan hori (horrek) uzten diguna da ipar-martxako teknika lantzerako momentuan bastoia ez lasaitzea nahiz eta eskua ireki.
ESATARIA. Zein dira ipar-martxa praktikatzearen abantailak eta onurak osasunean? 
JON MEDRANO. Lehendabiziko posturala, bigarrena lantzen ahal direla gihar aunitz lehen erran dugun bezala. Ere bai (baita ere) aktibatzen da zirkulaziona (zirkulazioa), orduan hobetzen ahal da zirkulaziona bai linfatikoa dela defentsen aldetik eta bai odolaren zirkulazio hori, ez? Orduan ere bai, osasun arloan saihesten ditu urtean zehar katarroak.
ESATARIA. Botika osasungarria orduan!
JON MEDRANO. Pues bai!
ESATARIA. Nolako egoera dago gaur egun, ez dakit, gero eta gehiago praktikatzen dela ikusten da, gero eta informazio gehiago, taldeak, ikastaroak... nola ikusten duzu Euskal Herri mailan?
JON MEDRANO. Euskal Herri mailan ari da igotzen gero eta gehiago. Badugu Nafarroa aldean -orain federakuntza sartu da oso fuerte- ipar-martxa dago mendiko federakuntzan sartua eta orain hasi dira bulkaldi fuerte bat ematen Nafarroan. Gipuzkoan ja dago pixka bat garatuago. Lehengo egunean elkarrizketa bat entzun nuen eta erraten zuten 500 pertsona aldera egunean praktikatzen ahal zutela ipar-martxa. Bai, gero eta gehiago eta jendea dago kontent.
ESATARIA. Aizu, eta gure ingurua egokia al da ipar-martxa praktikatzeko?
JON MEDRANO. Gure ingurua bikaina da praktikatzeko ipar-martxa! Mendiak ez dira sobera altuak, berez praktikatzen ahal dugu ipar-martxa mendian, pisten aldetik baditugu pista zoragarriak, Santiago bidea ere pasatzen da... baditugu kilometroak eta kilometroak ibiltzeko. Arras zonalde polita dugu. 
ESATARIA. Ba, Jon Medrano gurean izateagatik eskerrik asko eta ongi-ongi akitu denboraldia!
JON MEDRANO. Mila esker aunitz zuei!
C1
12-05-2020
21986645
00:03:55
454