Dokuteka
Bideo-deietako sekretutxoak
Bideo-deietan, ezkutuan mantendu nahi genituen hainbat gauza agerian gelditzeko arriskua dago. Hori gertatu zaie “Etxekoak” saioko Izarori eta haren aitonari.
Konfinamenduan, senideekin harremanetan jartzeko biderik ohikoena bihurtu da bideo-deiak egitea. Bide berri honek, ordea, baditu bere arazoak, batez ere mikrofonoa itzaltzea ahazten zaigunean.
Etxekoak telesaia gustuko baduzu, jo helbide honetara.
Nerea.- Izaro! Kaixo, maitea, zer moduz?
Izaro.- Kaixo, izeba! Ondo, ondo, e... gauza bat, momentu ona da hitz egiteko? Eske aurrekoan gauza bat komentatu nahi nuen zurekin eta...
Nerea.- Egia, unibertsitateko zerbaitekin laguntzeko, ezta?
Izaro.- E, bueno, berez, beste kontu batekin laguntzeko zen.
Nerea.- A!
Izaro.- Eske, badakizu nola esan nien nire gurasoei pisuan bakarrik nengoela, ez?
Nerea.- Bai.
Izaro.- Bueno, bada, ez, ez nago bakarrik.
Maria.- Nola? Hori kontatu behar diguzu, e?
Nerea.- Maria,
Eider.- Nerea, irudia gelditu duzu, baina ahotsa ez.
Nerea.- Joder, Izaro, barkatu, lagunekin ari nintzen, axola dizu?
Izaro.- Keba, ja entzun dute entzun beharrekoa, así que...
Eider eta Maria.- Kaixo! Kaixo!
Izaro.- Kaixo!
Maria.- Bueno, Bartzelonan ondo, orduan, ez?
Izaro.- Bueno, gaizki-gaizki ez nago. Kontua da ama dagoela superastuna, denbora guztian deika, bueno eta gero, Instagrameko kontu bat ireki du.
Maria.- Kar, kar, kar
Izaro.- Ez dakit zenbat denbora gorde ahalko dudan nire sekretito hori.
Eider.- Eta zergatik ez diozu zuzenean egia kontatzen?
Maria.- Nola kontatuko die egia zuzenean? Eider, mesedez, e? Beidatu, badakizu zer egin behar duzun?
Izaro.- Zer?
Maria.- Deitu eta esan koronabirusa harrapatu duzula.
Eider.- Faborez!
Maria.- Eta gero ezetz, ez duzula hartu, broma zela eta bikotearekin bizi zarela. Holan (horrela) sustoa eta gero, dena onartuko dabe (dute).
Nerea.- Joder, Maria, ze bruta zaren, benetan!
Eider.- Honi kasurik ez, e? Aber, Maria, zuk zenbat bikote (bikotekide) aurkeztu dituzu etxean?
Maria.- Nik? Aurkeztu? Kar, kar, nik zuzenean eroaten (eramaten) nituen lotara eta hurrengo goizean haiek aurkezten zuten haien burua gosarian.
Denak barrez
Nerea.- Izaro, zuk ez dakizu zure gurasoak oso zentzudunak direla? Eta lasai asko hitz egin dezakezula beraiekin.
Izaro.- E... izeba, aitak behin nire tanga bat aurkitu zuen garbigailuan eta ia bihotzeko batek eman zion.
Maria.- Kar, kar, kar. Eta zer kontatu zenion?
Izaro.- Bada, ez dakit, goiko bizilagunari eroriko zitzaiola edo.
Denak barrez
Maria.- Beitu, jarri bion argazki bat Instagramen, amak ikus dezala eta listo!
Nerea.- Ez, oso hotza.
Eider.- Eta eskutitz bat idazten badiezu dena kontatzen?
Maria.- Eskutitz bat? Ez gaudela XIX. mendean, Eider, mesedez!
Eider.- Zer?
Nerea.- Badakit, Aitorri egia esan eta dena zure amari kontatuko dio fijo.
Izaro.- Bai? Zuk uste, izeba?
Nerea.- Bai, neska! Nik horrela egin nuen gurasoekin, izeba bati kontatuta.
Eider.- Bada, ez da ideia txarra, e? Gainera, Aitorrek ez du sekretua gordetzen jakingo.
Maria.- Kontatuko dio fijo.
Izaro.- Benga, bale, bale, hori egingo dut. E... bihar deitzen badiot ondo, izeba?
Nerea.- Bai, maitea, etxean egongo da.
Izaro.- Bueno, ja, hori seguru. Bale, bueno, bada, bihar arte, orduan.
Denak batera: Agur, ondo pasa!
Izaro.- Kaixo, aitona.
Aitona.- Izaro, kaixo, zer moduz?
Izaro.- Bueno, ondo esan beharko. Hemen, denbora-pasan, badakizu.
Aitona.- Ja, aizu, azkenean zertan geratu zen laguntza-sarean parte-hartzearena?
Izaro.- Aber, aitona, sentitzen dut, baina ezin duzu parte hartu. Zure adinekoek galarazita daukazuela!
Aitona.- Kaka! Bada, moduren bat bilatu behar dut kalera ateratzeko.
Izaro.- Zuk. Aitona, zuk nahi duzunean ateratzen zara kalera eta.
Aitona.- Bai, zera! Enkargutxoak egitera, baina aitzakiaren bat bilatu behar dut denbora luzeago egoteko eta besteen etxeetara joateko, bai.
Izaro.- Aitona, lagunen etxera joan nahi duzu?
Aitona.- Kar, kar, badakizu...Loli.
Izaro.- Amigo! Klaro, Loli...
Aitona.- Hilabete pasatxo jada elkar ikusten ez dugula, erotu egingo naiz, e? Desesperatuta nago.
Izaro.- Aber, aitona, ez dela hainbesterako!
Aitona.- Ez dela hainbesterako? Beste hamabost egun luzatu digute gainera itxialdi puta hau.
Izaro.- Klaro, eta zuk ezin dituzu pasa beste hamabost egun maitalea ikusi gabe, ezta?
Aitona.- Aaaa! Jakina! Zu ederki zaude zeurearekin hor, ezta? e? zure gurasoei ezer esan gabe...
Izaro.- Bada, bai.
Aitona.- Bada, imajinatu ezin duzula ikusi.
Izaro.- Ja... aber, baina zuek zenbat denbora daramazue batera?
Aitona.- Ia bost urte.
Izaro.- Joe, aitona, ulertzen ez dudana da nolatan ez zaudeten zuek berrogeialdia batera pasatzen.
Aitona.- Hombre! Bere senarrari ez liokeelako graziarik egingo! Hara bestea! Zu...
Izaro.- Aitona, senarra dauka?
Aitona.- Lasai, e? Ez da hain laguna ere.
Izaro.- Nola hain laguna? Aitona, zure lagun baten emaztearekin zaude liatuta?
Aitona.- Bai, zera! Zu...bueno, Mikelena.
Izaro.- Aitona, Mikel zure lagunik onena...soldaduskagatik zarete lagunak, hombre!
Aitona.- Ja...ja, ja, ez naiz lagunik zintzoena, ezta?
Izaro.- Hombre, bada, ez. Gainera, ez zara nekatzen beti ezkutuan ibiltzeaz?
Aitona.- Begira nork esaten duen hori! Maitalea gordeta daukanak etxean!
Izaro.- Aber, baina nirea ezberdina da, aitona.
Aitona.- A, bai? Ezberdina? Eta zergatik da ezberdina? Zenbat urte dituzu? Hemeretzi? Hogei?
Izaro.- Bai.
Aitona.- Bada, hori zure adinean normala da, zure gurasoei esan beharko zenieke.
Izaro.- Ez, aitona, aitari bihotzeko batek emango lioke.
Aitona.- Kar, kar, horrexegatik esan beharko zenieke! Kar, kar.
Izaro.- Ze astoa zaren, aitona! Benetan, e?. Aitona, pentsatu, segundo bat. Mikel bere etxean egongo da, nola pentsatzen duzu Lolirekin elkartzea?
Aitona.- Aiba Dios, bada...hori ere egia da, bai.
Izaro.- Nik uste aguantatzea tokatzen zaizula, aitona. Ez dakit, aurkitu beste moduren bat zure desioa asebetetzeko...
Aitona.- A, bai? Eta ze uste duzu, ez naizela aritzen? Kar, kar...por tzierto, hainbeste entzun dudan satisfaction hori, gizonontzat ere bada?
Izaro.- Aitona, satisfyer dela!
