Bideo-deien moda

Komunikatzeko modu desberdinak erabili ohi ditugu, baina konfinamenduan bat nagusitu da: bideo-deia. Horren inguruko gogoeta umoretsua duzu hau.

Bideo-deien inguruan aritu da Iker Lauroba Euskadi Irratiko Baipasa saioan. Berak egindako gogoeta entzungo duzu audioan

Antton Telleriarekin batera osatu duen irrati-tartea osorik entzun nahi izatera, hemen duzu.

 

ETB1eko Etxekoak saioko irudi bat.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

IKER LAUROBA. Bideo-deiak edo Covideo deiak, zeren erabiltzen ditugu, bai, baina birusa gure artean dugunetik batez ere. Orain arte hor zeuden baina ez zituen inork erabiltzen, teletestua bezala.  

Lainoan dauden erremintak erabiltzen ditugu hauek egiteko. Horregatik dira bide-hodeiak. La Ainhoa, la Mari, el Aitor... Denak elkartu eta ari gara skypeparatean. Lasai zaude, eta bat-batean, tzun tzun tzun, tzun tzun tzun... Bideo-deia, ostia, etxean nagoela bakarrik, atzotik dutxatu gabe, eta biluzik gerritik behera, Iban Garate bezala, Gaur Egun aurkezten duenean. Gainera, bideo-dei hauetan batek benatajarekin jolasten (jokatzen) du beti. Deia egiten duenak denbora izan du prestatzeko, horrek du boterea.

Hau da kotxean aparkaleku bila zoazenean bezala, eta bat-batean norbait ikusten duzu kotxe baten ondoan zutik. Bere parean gelditu eta galdetzen diozu: "Aterako zara?". Orduan berari harrotasun-aurpegia jartzen zaio, munduaren jabe sentitzen da momentu horretan, hiru-lau segundu hartzen ditu erantzuteko, eta esaten dizu: "Ez". Ba pertsona hori da bideo-deia egiten duena. Eta zu, zu kotxean leku bila ordu-erdiz bueltaka jarraituko duena.  

Gainera, lehen ez  zegoen momentu desegokirik telefonoari erantzuteko. Kaka egiten egonda ere, telefonoa hartu zenezakeen, txorongoa rapelatzera bota behar zenuenean, besteari galdera bat egin entretenitua egoteko, eta listo! Lasai deskargatu zenezakeen zure punto-plof artxiboa, bestea ez zela konturatuko.

Amaitzeko. Ez da beharrezkoa kamara bat egotea hitz egiteko. Gainera, ez dakit fijatu zareten, baina denbora gehiena, gu gauden koadrotxoari begira pasatzen dugu. Horretarako, ispilu baten aurrean jarri, dei normal bat egin, eta listo.   

B1
28-04-2020
21912383
00:01:39
1491