963 egun komunean

Badakizu zenbat egun egingo dituzun bizitza honetan komunean?

Imanol Epelde irakasleak kontu asko atera ditu segidan duzun bideo honetan. Adi, uste baino denbora gehiago igarotzen dugu-eta eguneroko eginkizunetan. 

 

Jatorrizko bideoa Argia aldizkariaren 27zapata blogean eman zuen argitara Imanol Epeldek eta helbide honetan duzu ikusgai.


Transcripción:[+] Transcripción:[-]
Eta zuk? Zuk pentsatu izan duzu inoiz zenbat urtera arte biziko zaren. 70? 75? 85ekin konformatzen zara? Diotenez, gero eta luzaroago, gero eta gehiago biziko gara. 95 urtera arte edo. Ez dago gaizki, ezta? Mende bat ia. 
Bada, badakizu zenbat egun diren 95 urte? Bat, bi, hiru, lau, bost, sei... 35000 egun. Hori horrela dela jakinda, zer da, bada, egun txar bat edukitzea?. Pentsa, egunean 8 orduz lo egiten baldin baduzu, 35.000 egun horietatik 11.500 egun lo pasatuko dituzu bizitza honetan. Gero nekatuta zaudela esango didazu, baina egun asko dira 11.500 egun lotan, ezta? 
Aizu eta komunean? Badakizu zenbat egun egingo dituzun bizitza honetan komunean? Klaro, horretarako jakin beharko nuke zenbat minutu edo ordu egiten dituzun egiten dituzun egunean komunean. 20 minutu? 40? Ordubete? 40 minutu pasatzen baldin badituzu komunean egunero, bizitza honetan 963 egun egingo dituzu komunean sartuta. Kopuru klaustrofobikoa da, ezta? 
Eta… aritzen zara sukaldean? Nahi duzu jakin zenbat egun egingo dituzun bizitza honetan… takatakatakaka tipula xehatzen? Egunero kutxiloarekin  gutxigorabehera 5 minutu pasatzen dituzula kalkulatuz… 120 egun pasatuko dituzu takatakatakaka.  Jarraian ez, noski, baina bai denera. 
Prestatu zaitez, beraz, luzaroan tipulak zatitzeko, prestatu egunean ordu erdi bat korrika egin zenezakeela pentsatuz, 722 egunez korrika aritzeko, 65 eguneko orgasmoa izateko, 3827 egunez azkazalak jaten ibiltzeko. Zuk erabaki beharko duzu zenbat egun pasa nahi dituzun “maite zaitut” esaten, zuk erabaki zenbat egun egin nahi dituzu gorrotoan. Zenbat egun egin nahi dituzun maite duzun hura egiten. Zuk ikusi zenbat egun egin nahi dituzun lanean, zenbat egun sentitzen duzuna adierazten, zenbat egun maite duzun jendearen ondoan. 
Zuk erabaki 35000 egun horietatik, zenbat egunez izan nahi duzun…. Zoriontsu.
B1
14-04-2020
  • Imanol Epelde
21837764
02:16
840