Dokuteka
Maddalen Arzallusen Sinadura, kantuan: ''Udaberriari''
Konfinamenduan bagaude ere, udaberria iritsi dela gogorarazi digu Maddalen Arzallusek, bertsotan.
Euskadi Irratiaren eskutik, Maddalen Arzallus bertsolariak udaberriari egindako kantua dugu entzungai.
Transcripción:[+]
Transcripción:[-]
Ikusi dut okila
(e)ta argi-oilarra (bis)
tximeleta bihurtu
da lehengo beldarra
loretan udarea
hostotan sagarra
elurra, euri-jasa
eta kazkabarra
natura da kaiolan
ez dagoen bakarra.
Inork basora txango
egin balezake (bis)
ikusiko duzue
ze gustu, ze bake
gizaki arrastorik
ez baitago batere
txoriak txorrotxioz
dabiltza jo eta ke
niri egun osoa
alaitzen didate.
Eguzkia zerutik
gogotsu ari du
zuhaixken koloreak
direla testigu
nahiz eta etxean egon
pareten gatibu
bi begiak zabaltzen
baldin badakigu
udaberri-izpiak
sartuko zaizkigu (Bis)
