Dokuteka
'Kojonabirusa' abestia, hit berria
Maddalen Arzallusek koronabirusarekin lotutako bertsioa prestatu du ETBko 'Gure Kasa' saioan. 'Kojonabirusa' izena du eta guztiek dantza egin dute. Egin dantza!
Antton Telleria.- Maddaleni asko gustatzen zaio abestiak bota aurretik, kantatu aurretik, azalpenak ematea.
Maddalen Arzallus.- Azalpenak ematea, bai, egia da. Orduan, azalduko dut, ezta? Bueno prestatu dut bertsio bat, ezta? Bertsio bat, koronabirusarekin lotuta, noski. Baina frantsesez esaten zaio “coronavirus” (“r” hizkia “j” moduan edo ahoskatzen da frantsesez) esaten zaio “coronavirus”. Orduan pentsatu dut...
Antton Telleria.- “j” ere, ez?
Maddalen Arzallus.- Ez, baina pentsatu dut guk, hona ekarrita, kojonabirusa deitzea.
Gonbidatua.- Akojonabirus
Maddalen Arzallus.- Akojonabirus ere bai...
Antton Telleria.- Akojonabirus ere bai...
Maddalen Arzallus.- ...eta kanta da “Joanna, give me hope”, “Joanna give me hope” eta nola oso dantzagarria den, bada, nik proposatzen dizuet, nik abestuko dut, baina proposatzen zaituztet, proposatzen dizuet, ea etorriko zareten nirekin pistara distantziak gordeta.
Aitziber Garmendia.- Nola ez bada! Baina metro bateko...
Maddalen Arzallus.- Hori da, distantzia... dantza pixka bat egitera.Ondo iruditzen bazaizue. Gainera, gainera, badauka erritmo, horrela, afrikar bat kantak eta afrikarrez afrikar dantzak egiteko, zabaldu behar omen dira hankak eta...
Antton Telleria.- Segurtasun-esparrua badago orduan. Edo, dauzkagula
Maddalen Arzallus.- ...eta imajinatu behar omen da barrabilak dauzkagula eta ez dutela elkar ukitu behar. Orduan, kojonabirusa...
Antton Telleria.- Arzallus, zuk hartu tokia, behintzat, eta inguruan jarriko gara, atzean...
Maddalen Arzallus.- Eskuak garbituko ditut.
Antton Telleria.- Eskuak garbituko dituzu...
Maddalen Arzallus.- Eskuak garbituko ditut egin behar dudan zerbait egiteko. Jendeak ez dezan ikusi..
Antton Telleria.- Zenbat misterio, Beloki bera ere dantzatzeko deseatzen, beraz, zuk garbitu eskuak eta goazen gainontzekoak...
Aitziber Garmendia.- Nik ere bai.
Antton Telleria.- Etorriko naiz momentu batez hona, Arzallus...
Maddalen Arzallus.- Bai.
Antton Telleria.- ...esateko honenbestez, eta honekintxe bukatuko dugula saioa gaurkoz...
Maddalen Arzallus.- Bai.
Antton Telleria.- Plazer bat izan da, koarentenan zuen lagun izatea. Jarraituko dugu edo ez dakigu edo...izango dugu elkarren berri, behintzat.
Maddalen Arzallus.- Hori da.
Antton Telleria.- Maddalen Arzallus!
Maddalen Arzallus.- Egin dantza, e! Denok egin dantza, etxean ere bai! Benga!
Musika
Maddalen Arzallus.- benga, e? Barrabilak airean, benga!
Denok gara zerbaitetan onak
Goazen aprobetxatzera
Berdin du bertsoak idaztea,
berdin du kantak sortzea
Baina zuretzat ere taberna
Bazen bigarren etxea
Beste aukera bat da gelarik gela
Poteoan ibiltzea
Birusa, kojonsabirus-a
Kojonabirusa, kojonabirus-a-a-a
Birusa, kojonsabirus-a, e! kojonsabirus-a!
(E)ta zer marrazten edo idazten
Ez baldin banaiz abila
Bada, has ninteke nire ezkutuko
Abileziaren bila
Hau ez diot inori erakusten
Hemen geratu dadila
Baina nik, adibidez, ahoan sar
Nezake ukabila
Telebistako kateak ere
Entretenitzeko daude
(e)ta denak birusa gora eta behera
Ja kokoteraino gaude
Etb-rentzat eskaera bat
Egin ezazue mesede
Jarri Goenkale, Benta Berri, Baldemendi (e)ta Jaun ta jabe
Birusa, kojonsabirus-a
Kojonabirusa, kojonabirus-a-a-a
Birusa, kojonsabirus-a, e! kojonsabirus-a!
Honek pelikula bat dirudi
Hau da Aupa, Etxebeste!
Baina hamabost egun (e)ta hilabete
Ere ez dira hainbeste
Herri honetan bada hamaika
Gazte eta ja ez hain gazte
Horma tartean sartuta, ene ba!
Batek daki zenbat aste
Denak!
Birusa, kojonsabirus-a
Kojonabirusa, kojonabirus-a-a-a
Birusa, kojonsabirus-a, e! kojonsabirus-a!
Birusa, kojonsabirus-a
Kojonabirusa, kojonabirus-a-a-a
Birusa, kojonsabirus-a, e! kojonsabirus-a!
