Dokuteka
Maddalen Arzallusen zutabea: 'Futbola daukagu'
Zaborra, errefuxiatuak, pentsioak eta emakumeen aurkako indarkeria aipatu ditu Maddalen Arzallusek bere abestian, 'baina gaur telebistan, futbola daukagu'.
Zaborrarekin beti
gabiltza berandu
guztia irensteko
lurrak aski landu
plastizkozko loredun
hippyak gara gu
baina gaur iluntzean
futbola daukagu (3 aldiz)
Europak mugak zaintzen
indarrez dihardu
pistolak jarri ditu
bakearen kargu
orain besteak dira
agian bihar gu
hara gaur telebistan
futbola daukagu (3 aldiz)
Pentsioen borroka
gugan daramagu
erretiro-legea
Macronentzat tabu
hamaika emakume
gizonen esklabu
eta penak berdintzeko
futbola daukagu (3 aldiz)
Ez nuke nahi guztia
horren ilun saldu
ni ere ez nagoenez
artaldetik salbu
apirilean berriz
futbola daukagu
birusak golak sartzen
jarraitzen ez badu (3 aldiz)
