Ginea Bissautik Euskal Herrira

Wednesday Silva konturatu zen lagunek beragatik euskaratik gaztelaniara aldatzen zutela; horregatik erabaki zuen euskara ikastea.

Ginea Bissaun jaio eta Kuban eta Portugalen egindako ikasketen bideari jarraituz, orain hamalau bat urte iritsi zen Oñatira eta ordutik euskaraz bizi da.

Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Musika hau nongoa den galdezka hasiak izango zarete behar bada… (Musika). Ba, hor eman dizue pista: musika hau Guinea Bissau herrialdekoa da eta zergatik jarri ote dugu, Eneritz, Guinea Bissauko musika hau?  
2. KAZETARIA. Ba, bertako lagun bat ezagutu behar dugulako. Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ikastaro batek, “Hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloak”, sortu digu, hain zuzen, bera ezagutzeko irrika. Guinea Bissaun jaio zen baina, egun, Oñatin bizi denez, Arantzazun egin dugu hitzordua Wednesday Silvarekin.
MANU ETXEZORTU. Egun on, ongi etorri Euskadi Irratira.
WEDNESDAY SILVA. Mila esker!
MANU ETXEZORTU. Zer moduz zaude, ongi?  
WEDNESDAY SILVA. Ondo, ondo, ondo: primeran!  
MANU ETXEZORTU. Wednesday, zenbat urte daramazu Euskal Herrian bizitzen?
WEDNESDAY SILVA. Hamalau-hamabost bat, gutxi gorabehera.  
MANU ETXEZORTU. Konta iezaguzu pixka bat zure ibilbidea. Izan ere, ikasteko grinak eraginda, Atlantikoa zeharkatu zenuen eta Kubara iritsi zinen, Wednesday?
WEDNESDAY SILVA. Bai, bai, justu beka batekin Kubara fan (joan) nintzen ikastera eta, bueno, han ibili nintzen 16 urtez, gutxi gorabehera.
2. KAZETARIA. Han zer ikasi zenuen?  
WEDNESDAY SILVA. Económicas ikasi nuen eta, bueno, ja han buka(t)utakoan, fan nintzen, Lisboa, Portugaleko Coimbrara.
MANU ETXEZORTU. Eta, hona ere, ikasketek bideratuta iritsi zinen?
WEDNESDAY SILVA. Bai! (Ba)neukan lagun bat, hemen egon zan (zen) ikasten master bat ETEO-n eta, bueno, etorri nintzen master bat egitera.  
MANU ETXEZORTU. ETEO da Oñatiko eskola, ekonomia erakusten duen eskola, ezta?
WEDNESDAY SILVA. Bai, bai.
2. KAZETARIA. Aizu, kantuak ere eta musikak ere hizkuntzak ikasteko balio dute.
WEDNESDAY SILVA. Bai, bai! Eske musika neretako (niretzako) ulermena egiteko, nik uste dut oso garrantzitsua da (dela). Euskaltegian hasi nintzenetik, lagun bat (batek) oparitu zidan Benitoren CD bat eta, bueno, ohitura hartu nuen, bueno, ohitura edo bizioa, ez dakit… (barreak) eta oheratzen, ohera fan baino lehen Benitoren kantua jartzen dut…ba, bueno.
MANU ETXEZORTU. Zuk hitz egiten dituzu kreola, portugesa, gaztelera ere bai, ingelesa ere bai eta orain euskara!
WEDNESDAY SILVA. Bueno, euskara: euskara historia luzia da!
MANU ETXEZORTU. Konta iezaguzu historia luze hori, entzuteko desiratzen gaude.
WEDNESDAY SILVA. Justu Coimbran nengoenean, ezagutu nituen ba bi euskaldunak (euskaldun): oñatiarra eta Isaac azkoitiarra. Eta ailega(t)u nintzenetik hona kontura(t)u nintzen beak dana euskaraz egiten zen hitzaldiaren (beraiek dena euskaraz hitz egiten zutela). Baten bat ohartzen zenean, erregistroa aldatzen zuten eta gaztelaniaz hitz egiten zuten. Dena ni jokoz kanpo ez egoteko. Hara joaten nintzen bakoitzean errepikatzen zen hura ikusita (hara joaten nintzen bakoitzean hura errepikatzen zela ikusita), nik pentsatu nuen: ez al zen (litzateke) errazagoa izango ni haietara (haiengana) egokitzea?
MANU ETXEZORTU. Ba, badaukazu meritua, ze normalean, kontrakoa gertatzen da askotan, ezta? Beraz, zu jabetu zinen han arraroa zu zinela eta zuk ikasi behar zenuela euskara, besteek ez zezaten beraien ohitura aldatu, ezta?
WEDNESDAY SILVA. Bai, baina nik hasieran ez nuen pentsatu hainbeste urte hemen bizitzea (bizitzen) geratuko nintzenik. Baina, bai argi nuen ez nuela turista soil bat izan nahi.
2. KAZETARIA. Eta euskara ikasten hasteko bide bezala, hor bada agenda bat, ezta? Zuretzako zeresan handia…
WEDNESDAY SILVA. Bai, justu Coimbran nengoenean oparitu zidan (zidaten) agendatxo bat eta horrekin hasi nintzen kontatzen, gero asteko egunak, horrela, eta agurtzeak (agurrak) baita. Eta ja etorri nintzenetik hona, euskaltegiko txirrina jo nuen eta matrikulatu nuen (nintzen) eta…
MANU ETXEZORTU. Eta gaur arte, ezta?
WEDNESDAY SILVA. Bai, ibili nintzen han bi ikastaroan eta gero ja, trebetasuna hartu eta gero, hartu ondoren, ja soltau egin nuen (soltatu egin nintzen) eta horrekin be (ere) nire lagunei esker: nik esan nion beti nirekin euskaraz nahiz eta ez dut (nuen) ezer ulertzen.  
2. KAZETARIA. Zurea beraz, Wednesday, esan genezake etorkin gisa ikusten ditugun zenbaitzuen ibilbidearekin ezin dela parekatu, ezta?
WEDNESDAY SILVA. Ez, ez, ez, ez: etorkinak ezberdinak gara eta gure lehentasunak ez dira berdinak. Ni, zorionez, nire kasuan etorri nintzenetik ja sartu nintzen kuadrilla bate(a)n eta euskaldunak dira eta ni(k) be (ere) gogoa neukan euskaraz ikasteko…. Jarrera kontua da.  
MANU ETXEZORTU. Bueno, nola ikusten duzu zure etorkizuna, Wednesday? Hemen Euskal Herrian edo…
WEDNESDAY SILVA. Bueno, etorkizuna… gustura nago: beste 20 urte barru hemen egongo naiz.
MANU ETXEZORTU. Aja, oso ondo, ba, Wednesday Silva, Guinea Bissautik Euskal Herrira.
2. KAZETARIA. Euskaldun bat gehiago. Segi ondo euskaraz mintzatzen …
WEDNESDAY SILVA. Horrela gabiltza, saiatzen, euskaldun bihurtuko garen ala ez..
MANU ETXEZORTU. Bihurtuta zaude eta badaukazu meritua. Zorionak!
B1
05-03-2020
21622353
00:05:08
3084