detalle dokuteka-generico-fitxa

Ezkerrak

Abuztuaren 13an ezkerren eguna ospatzen da.

Ezkerrak gaur egun ez daude garai baten bezain behartuak. Irratsaio honetan ezker batzuen azalpentxoak, herrialde batzutako ohitura bitxiak eta ezker ospetsuen zerrendatxo bat datoz.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Gonbidatua.- Niri, aldiz, iruditzen zait belaunaldi, ez dakit, gazteago izan garenetan eta agian eskolan behartu ez zigunetan, bada, erakutsi egin zitzaigula, baita ere, ezkerrarekin moldatzen. Orduan, tresna asko, egia da, eskubiarekin erabiltzeko eginak daude, baina, ez dakit, ohituragatik edo, moldatu egiten zara azkenean, ez?
Esataria.- Belaunaldi batzuetatik besteetara badago, beraz, aldea. Eta Mikel Mendizabal bertsolaria da garai batean ezkerren kontra jarri zen diktaduraren biktimetako bat.
Mikel Mendizabal.- Idatzi eskubiarekin egiten dut, baina gu eskolan ibili ginen garaian ezkerrarekin idazten ez zuten uzten eta orduan, etxean ere eta eskolan-eta, bada, ezkerra izatea zen halako, halako zera, ezta? arrisku bat edo halako maldizio, pertsonaren maldizio bat, bada bueno, bada, parte oneko pertsona ez balitz bezala pertsona ezkertiarra, ezta?
Esataria.- Historian zehar ezkerrak gutxietsi egin dira. Eliza Katolikoak, esate batera, urtetan eta urtetan, ezkerrak deabruaren zerbitzari jo izan ditu.
Beste herrialde batzuetako ohiturei begiratzen badiegu, berriz, benetan bitxiak aurkituko ditugu.
Japonian, esate baterako, orain gutxi arte, emaztea ezkerra izatea nahikoa zen dibortzioa eskatzeko.
Ezkontzako eraztuna ere ezker eskuan jartzeko ohitura zegoen espiritu txarrak uxatzeko eta matrimonioak irauteko.
Beduinoak, berriz, dendetara joaten direnean, emaztea beti ezkerreko aldean eraman ohi dute, gizona beti eskuin aldetik, lehentasuna gizonak duela adierazteko.
Ginea berriko biztanleak, berriz, sekula ez dute edalontzia ezkerreko behatz erakuslearekin ukitzen, pentsatuz edalontziko isuria pozoindu egin dezakeela horrek.
Sinesmenak izango dira, nahi duzuena, baina egon, hor daude. Eskerrak denborak aurrera egin duen eran, sineskeria horiek indarra galdu duten eta ezkerrek izan duten aukera ezker izaten jarraitzeko.
Eta gaur egun, ezkerrak ia-ia eskuinen parean, konturatu ere egin gabe pasatzen dira, bueno, idazten hasten ez diren arte.
Gonbidatua 2.- Bada, egia erran, jendeak ikusten nauenean idazten, ez da ezkerra naizelako, baizik eta nola idazten dudan. Zeren eta guk, ezkertiarrok dugun zailtasuna da, nonbait, bada, idazterakoan eta idatzitakoa irakurri ahal izateko, bada, pixka bat papera, bada, okertu behar dugula, ulertzen duzu? Bestela, ez dugu ongi ikusten zer idazten dugun, e? Normal eta orrialdea zuzen idazten baduzu, bada, ez duzu ikusten eta nik beti nahiko, asko okertzen dut orrialdea idazten ari naizena irakurtu ahal izateko. Eta hor bai, jendea harritzen da, “baina nola, nola idazten duzu horrela?”.
Gonbidatua.- Nik uste dut idazteko forman, ezkerrak, adibidez, bueno, ni irakaslea naiz, orduan, bueno, bada, idaztea tokatzen zait, ezta? eta idazteko forman badaukagu, horrela, eskua borobilean jartzeko, pixka bat, horrela, modu berezia. Eta… eta nik uste dut, bada, horrela ikusitakoan zenbaiti grazia pixka bat egiten diola, baina… baina ez da hortik pasatzen.
Esataria.- Eta idazte-kontuaz ari garenez, bukatzeko esan dezagun eta egin dezagun historiak eman dituen ezker famatuenen idazkera txiki bat: Juana de Arco, Ramses II.a, Egiptoko faraoia, Tiberio eta Julio Zesar, Alejandro Magno eta historiak izan duen ezker-bikoterik famatuena: horixe duzue, Napoleon Bonaparte eta bere lehen emaztea, Josefina.
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
24-11-2004

x61pRelaContWAR

20767789
0:03:42

x61pViewCountWAR

1031

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR