detalle dokuteka-generico-fitxa

Ezinduentzako aparkalekurik ez?

Herri eta hiri askotan hamaika arazo izaten ditugu aparkatu ahal izateko, eta batek baino gehiagok aprobetxatzen dute ezinduentzako aparkalekuak okupatzeko.

Arazo horrek bultzatuta, “Ocupas motorizados” izeneko mugimendua sortu da Iruñean, beraiei ez dagozkien lekuetan aparkatzen dutenak salatu eta neurriak har daitezen bultzatzeko.

Erkuden Txokarro ezgaitasun fisikoa duten “Ibili” elkarteko lehendakaria da, eta berak dioenez ohikoa izaten da jendeak ezgaituei dagozkien guneetan aparkatzea.

Audio osoa hemen entzungai.
 

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

NAGORE TELLERIA.- Beste kontu bat aipatu nahi dizuegu, dezente lurtarragoa. Ocupas motorizados izeneko mugimendu bat jarri dute martxan Iruñean. Sare sozialetan darabilten kontuaren izena da hori, eta elbarrientzako aparkalekuetan autoa uzten dutenak salatzeko jarri dute Iruñean.

Juan Larreak esklerosi anizkoitza du, eta bera hasi zen autoa ezgaitasun fisikoren bat dutenentzako gordetako toki horietan aparkatzen dutenen argazkiak ateratzen, sareetan zintzilikatzen, gero bere ingurukoak, eta hala, egunez egun erakusten ari dira Iruñean, ba auzo guztietan ari dela gertatzen parkingetako okupazio hori. Erkuden Txokarrorekin hitz egin dugu. Berak gurpildun aulkia behar du ibiltzeko, duela lau urtetik. Gaitz arraro batek eragotzi dio ibiltzea, eta ezgaitasun fisikoa dutenen Ibili elkartean aritzen da mugitzeko arazoa dutenekin. Berak kontatu digu nola joan den salaketaren mugimendu hau indarra hartzen.

ERKUDEN TXOKARRO.- Ba ekimena nolabait berez eta modu ez antolatu batean etorri da, ze azkenean, ezintasun bat daukazunean eguneroko gauza da, ez?, aparkatzeko tokirik ez aurkitzea edo. Eta orduan nolabait hasi ginen, bueno, hasi ginen batzuk sare sozialetan-eta argazkiak ateratzen: jo, gaur baita ere, gaur ez dakit zer, gaur, eguneroko gauza da. Eta orduan Ocupas motorizados sortu zen, nolabait gauza horiek salatzeko eta batez ere neurriak hartzeko, ez?

NAGORE TELLERIA.- Eta atera dituzuen argazki horietakoren batean, oker ez banaiz, udaltzainen argazkia ateratzen zen ez?
ERKUDEN TXOKARRO.- Bai,bai. Hori lagun batek bidali zidan niri eta justu osasun-etxearen aurrean baziren bi plaza bat, eta plaza horietako bat udaltzainak aparkatuta. Beti, beti, osea orokorrean, baino eskoletan eta osasun-zentroetan eta, beti aurkitzen duzu plazaren bat okupatuta. Mugitzeko arazoak baldin badituzu, larrialdietara joan behar baduzu. Pentsa plaza horiek okupatuta ikusten baldin badu(itu)zu, mingarria.
NAGORE TELLERIA.- Eta zer daukazu buruan? Udalari eskatzea zorrotzago jokatzeko eta neurri gehiago hartzeko edo buruan daukanari pribilegiatu batzuk zaretela mezu borobilen bat botatzea?
ERKUDEN TXOKARRO.- Ba, azkenean denetarik. Nik uste nolabait hori salatu behar dugu, bai ala bai. Udalak neurri zorrotzak hartu  behar ditu kontu horretan. Eta bestalde, jende askok pentsatzen du pribilejiatu batzuk garela txartel hori izateagatik, e. Hori onartu behar dute, bai ala bai. Eta nolabait, jendeak enpatia gehiago izan deza(n)la.

NAGORE TELLERIA.- Iruñeko Ocupas motorizados-en arrazoiarekin deitu diogu Erkuden Txokarrori, eta berak esan digu zein den egoera. Unai, zer esan dizute Iruñeko udaltzainek?

UNAI URREAGA.- Lehendabizi argitu digute desgaituentzat aparkatzeko txartelak udalek ematen dituztela, hori arautzen duen Europako lege bati jarraituz. Eta behin txartela izanda, Erkudenek esaten zigun moduan, propio gordetako aparkalekuak erabiltzeko modua izaten dute txartel horien titularrek. Eta Iruñean zenbat dauden? Ba 600 plaza inguru. Asko edo gutxi ote diren, ba norberak ondorioak atera ditzan esango dugu, lur-azalekoak eta lurpekoak kontuan izanda Iruñean 71.000 aparkaleku inguru daudela eta horietatik 600 daude gordeta desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

NAGORE TELLERIA.- Eta gero herri bakoitzak gobernatzen ditu txartelak. Arantxa, Onintza, zuek egunerokoan ze irudipen daukazue?

ONINTZA ENBEITA. Beti, batzuetan gai hauekin pentsatzen dut behar dugula norbaitek halakoak egitea guk esateko guk ez dugula inoiz holakorik egiten, ezta? Eta egia da: nik ez dut inoiz aniztasuna, aniztasun funtzionala daukaten pertsonen lekuan aparkatzen, iruditzen zaidalako injustua dela. Injustua dela Erkudenek esan dituen arrazoi guztiengatik, benetan aparkaleku horiek badaude behar dutelako direla. Eta beste alde batetik, pentsatzen dut: "azkenean, aniztasun funtzionalen bat daukaten pertsonak gure lantokietan ere beti desberdinak dira, markatuta daude". Eta ez diegu ematen bizitza normalerako aukerarik, seinalatuta daude, ez dakit, ez ditugu gure artean bere horretan onartzen eta gainera, aparkalekuak ere kendu egin behar dizkiegu? Ez dakit! Injustua iruditzen zait.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
22-02-2019

x61pRelaContWAR

20761518
03:58

x61pViewCountWAR

3575

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR