detalle dokuteka-generico-fitxa

Artea konpromiso soziala erakusteko

Cristina Gutiérrez Meurs artistak indarkeria matxistaren inguruan duen konpromiso soziala islatu nahi izan du 'Trapu zikinak' erakusketarekin.

Bilboko Rekalde aretoan ikus daiteke martxoaren 10era arte. Eztizen Esesumaga (argazkian) aretoko teknikariak erakusketari buruz hitz egin digu.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

1. Zer eskaintzen du Cristina Gutiérrez Meursen Trapu zikinak erakusketak?
Tokian egindako instalazio* bat da, baina ez bakarrik instalazioa, be (ere) bai horman ikus(i) daitezke testu labur batzuk, eta grabatu eta marrazki batzuekin batera. Guzti hauek (hauek guztiak) edo proposamen guzti hauek (hauek guztiak) badoaz eskutik edo, audio batekin. Eta audio horretan entzun daiteke Espainiako Estatuan behe ganberak genero indarkeriaren aurkako 214 neurri onartu zituzten eta horiek irakurrita edo atzetik aurrera entzun daitezke erakusketa honetan. Indarkeria sexistaren kontrako gogoeta bat da.
 
2. Zer esan dezakezu gorbatekin osatutako lanari buruz?
Instalazioan bere proposamena, bere proposamen plastikoa edo, egiten du gorbaten bitartez eta gorbata hauetan brodaturik irakur(ri) daitezke biktimen izenak artilezko hari beltzarekin egindakoak. Artilezko hari horren koloreak, beltzak, bada nolabaiteko harremana be (ere) bai dauka marrazketarekin, lapitzaren minarekin eta abar. Eta ireki zenetik, erakusketa ireki zenetik gaur egunera arte izen batzuk ere gehitu izan dira. Tamalez, instalazio bizia delako eta biktima berri bat, berrietan entzuten badugu bere izena, bueno bada, genero indarkeriaren biktima horren izena Cristinak brodatu egiten du eskuz, hurbiltzen da instalaziora eta zintzilikatu egiten du gorbata berri bat.
 
3. Etortzen den jendea zerk harritzen du?
Kaletik ikusten den erakusketa bat denez, ba kaletik jada nolabaiteko lehenengo bistada (begiratu) bat botatzen (egin) diote instalazioari. Eta bueno ba jakin-minez bultzaturik sartu egiten dira eta instalazioa bera audioarekin akonpainatuta (lagunduta) dagoena, bada horrek erakartzen ditu pila bat. Eta gero, horman dagoen testua (testuak) be (ere) bai testuinguru bat ematen dionez instalazio guztiari, bada aldatzen da pertzepzioa. Kanpotik ikusten zen instalazio plastiko edo estetiko hori (horrek), berehala  nolabaiteko  esanahi oso bueno, gogorra aurkezten du, ez?

* Instalazio: Helburu artistikoekin antolatutako espazio bat edo objektuen bilduma bat.

 

detalle2

Docuteca

B1
20-02-2019

x61pRelaContWAR

  • Malutafilms
20761474
00:03:33

x61pViewCountWAR

4021

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR