detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 15 Atala 12

MAITE: Keai, Txaro! Aspaldiko partez denok hemen gara gaur.

TXARO: Zurekin hitz egin nahi nuen, Maite!

MAITE: Zeuk esan...

TXARO: Ba... beno... e...

MAITE: Lasai, neska! Amona eta Txemarengatik ez kezkatu, behintzat! Lehentxeago edo beranduxeago jakin, berdintsu izango dio!

TXARO: A, ba... beno... ez dakit nola esan...

MAITE: Bai, neska! Lasai! Hastea nahikoa! Behin hasiz gero...

AMONA: Utziozu hizketan, Maite!

MAITE: Bale, bale!

TXARO: Ba, gauza da... beno... hasi ginen, ba, gu, geuk sortutako lan bat entseatzen...

MAITE: Bai, hementxe... Eta?

TXARO: Ba, begira, buelta eta buelta... ez dakit, baina... ez gaizki hartu, e...

MAITE: Zer da, Txaro?

TXARO: Ez... ba, igual... igual ez dela lan hori hain aproposa edo... alegia, antzezlan horren ordez, ez ote genukeen, ba, beste berri bat hasiko... Agian... agian, guk geuk gertuagotik bizi eta ezagutu dugun beste lan bat... zuen etxe honetako bizimoduari buruzko teatro bat, alegia.

MAITE: Gure etxeko bizimodua antzezlan bihurtu? Eta zer kontatzeko?

TXARO: Ba... hemen ikusi duguna...

AMONA: Ui! Eta oraindik ikusteko daukazuena.

TXARO: Zer, ba? Ba al da beste zerbait?

AMONA: Beste zerbait? Kontatzen hastea bakarrik falta!

TXARO: Zer iruditzen zaizue, orduan? Bentaja bat genuke, gainera, guk entseatu ahalean, zuek momenturo aldaketak egiten joateko aukera... Proportzio hoberik!

MAITE: Ez dakit, ez dakit... Nolanahi ere, ez dut uste zer kontatu askorik legokeenik!

TXEMA: Jo! Ba, hemen ez egotekotan... ez dakit, ba, non, neska!

MAITE: Baina hemen gertatzen diren gauza beretsuak gertatuko dira gainontzeko etxeetan ere!

TXEMA: Nirean ez, behintzat!

TXARO: Ez nirean ere...

MAITE: Ba... ba, ez dakit zer esan! Zer diozu zuk, amona?

AMONA: Aktoresa izateko propio jaioa naizela! Beraz... aurrera!

TXARO: Benetan?

AMONA: Bai, neska! Hasi nahi duzuenean!

TXARO: Ba, pentsatuta daukat, ba, hori ere, nola hasi, alegia! Ea zer iruditzen zaizuen!

Bajar

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuteca

13-08-2005

x61pRelaContWAR

20652435

x61pViewCountWAR

720

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR