detalle dokuteka-generico-fitxa

Biodesela, etorkizuneko erregaia

Europako hainbat herrialdetan bezala, Ekogaia elkartekoek biodiesel erregai alternatiboa bultzatu nahi dute gurean.

Ekogaia elkartea duela urtebete sortu zuen Etxarri-Aranazko gazte talde batek. Elkarte­ak bi helburu zituen. Batetik, energia berriz­tagarriez informazioa eskaini nahi zuen. Bestetik, Europan —Frantzia, Italia, Austria, Txekiar Erre­publika, Alemania, Holanda, Danimarka eta Islan­dia— bira egin dute behatoki mugikor batez —fur­goneta eta karabana— energia berriztagarriei buruzko egitasmoak ezagutzeko. Lau hilabetez Europa aldean ibili eta gero, Euskal Herrian ari dira lanean eta, jasotako informazioarekin, hitzaldiak, erakusketak eta bestelakoak egingo dituzte datozen hilabeteotan.

Biodesela bultzatu

Ekogaia-koen erronka nagusia ibilgailuetan bio­dieselaren erabilera sustatzea da. Biodiesela lan­dare oliotik lortutako erregaia dugu, eta, trata­mendu kimiko txiki bat eginez, diesel motorra duen auto orotan erabil daiteke. Autoei ez zaie motorrean aldaketarik egin behar erregai hau erabili ahal izateko. Aitor Karasatorre Ekogaiako koordinatzailearen hitzetan, "auto berrietan ez dago arazorik. Auto zaharretan,

berriz, arazoren bat egon daiteke, biodieselak aurretik erabilitako erregaiaren zikinkeriak mugiarazi eta iragazkiak zikin ditzakee/ako".

Onurak, aldiz, ugariak dira: merkeagoa da, ez du sufrerik —euri azidoaren sortzaile—, ezta nitroge­no konposaturik ere, erregai agortezina da... Karasatorrek dioenez, landareetatik eratorritako erregaiek abantaila asko dituzte: "Autoari alda­keta txiki batzuk eginez gero, etxeko olio arrun­taz ere primeran ibil daiteke!". Harrigarria, bai­na egia da. Beraz, behin patatak frijituta, olio horrekin autoa martxan ipini genezake. Ekogaia­ko lagunen arabera, landareetatik sortutako erregaiak dira etorkizuna. Zergatik? Petrolioa agortzen ari delako.

"Hogei urterako petrolio erreserbak ditugu",diote Etxarri-Aranazkoek. Beraz, energia berriz­tagarriak omen dira etorkizuna: biodiesela, haize energia... Berri zehatzagoa izateko, hona hemen Ekogaiaren web gunea: WWW.ekogaia.net.

detalle2

Docuteca

B2
11-03-2004

x61pRelaContWAR

16556725

x61pViewCountWAR

2584

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR