Udaberriko alergiak izaten al dituzu?

Test txiki bat bete, jakiteko ea alergikoa zaren.

Benetan alergikoa zaren edo ez jakiteko modu bakarra osasun azterketa zehatza egitea den arren (eta, ahal bada, espezialista baten eskutik), ondorengo sintomak baldin badituzu, baliteke alergia izatea.

1- Begiak

- Azkura sarritan izaten al duzu?

- Malko jariorik?

- Begiak gorritzen al zaizkizu?

- Begietan hondarra duzula dirudi?

2- Sudurra

- Azkura sarritan izaten al duzu?

- Eta sudurreko jarioa, ura botako bazenu bezala?

- Katarrorik izan gabe, doministikurik egiten al duzu?

- Sudurra itxita izaten al duzu?

3- Arnasbideak

- Eztula izaten al duzu katarrorik eduki gabe?

- Arnasa hartzean txistu hutsik bai?

- Zailtasunak arnasa hartzeko?

4- Egoera orokorra

- Nekatuago al zaude udaberrian?

- Sukarrik ba al duzu arrazoirik gabe?

- Udaberriko depresiorik izaten al duzu?

Emaitzak

Batu itzazu baiezko erantzunak.

0tik 4ra: ez zara alergikoa.

5etik 9ra: alergia arina.

> 10etik 14ra: alergikoa zara, hitz egin sendagilearekin.

Argibide gehiago: Alergia eta Inmunologiako Espainiako Elkartea (www.polenes.com)

 

 


B1
29-03-2004
16551298
2214