Dokuteka
Bidaiatzeko oinarrizko arauak
Bi donostiar gaztek Europan interrailez bidaiatzeko gida praktiko eta aberatsa kaleratu berri dute: 'Europa underground'. Dokumentu honetan, bidaian arazoak saihesteko oinarrizko arauak azalduko dira.
¿ Kalean norbait hitz egitera hurbiltzen bazaizu, erne ibili. Halakoetan, batek bidaiaria korapilatzen duen bitartean, beste batek nahasmendu hori lapurtzeko aprobetxa dezake.
¿ Erosketa txikiak egin edo zerbait hartzera bazoaz, saiatu beti billete txikiak erabiltzen. Ez piztu jendearen arreta billete handiekin.
¿ Ezezagunei ez esan inoiz bakarrik bidaiatzen ari zarela.
¿ Inor baino ausartago izaten ez saiatu, eta jende gutxi dabilen gune ilunetan ez ibili, gauez batez ere.
¿ Hiri handi batean parkea leku segurua da igande eguerdi batean, baina iluntzerakoan saia zaitez ez paseatzen.
¿ Emakumeak eta umeak dauden kalea leku segurua izaten da normalean.
¿ Hiriaren planoa begiratu behar baduzu non zauden jakiteko, kafetegi edo denda batean egin hori.
¿ Non zauden ez badakizu, lasai zauden itxura eman.
¿ Ez jantzi turista baten antzera, eta ez eraman gida-liburua eskuan egun guztian.
¿ Metroko bagoi hutsetan ez sartu, ahal izanez gero.
¿ Arazoren bat baduzu, ¿sua' oihukatu eta ez ¿lagundu'. ¿Lagundu' entzuten duenean jendeak ez du erantzuten, baina ¿sua' entzuten badu ziur hurbilduko dela norbait, jakin-minak bultzatuta.
