detalle dokuteka-generico-fitxa

Lizarraren historia

Lizarra heriaren historia laburra. Sorrera, Santiago bidea, karlistadak... azaltzen ditu historialariak. Baita bertako hainbat eraikuntza historiko

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria. Lizarrara joaten bagara, Martxelo. Baina nora begiratu behar dugu? Noraino egin behar dugu atzera Lizarraren hastapenak eta begiratzeko?  

Martxelo Sotes historia-irakaslea. Bueno, ba horixe izaten da betiko galdera, ezta? Noiz sortu den hiria, nola, zergatik, zergatik(an), nondik izena? Tira. Esaten ahal dugu Lizarra oso-oso zaharra ere ez dela. Bueno, hau oso erlatiboa da. Esan dezagun, komilla (kakotx) askoren artean, soilik 1.000 urte inguru dituela. 

Sorrera Santiago (Donejakue) bidearen zerarekin, asmakuntzarekin edo sorrerarekin batera lotu beharko genuke, ez? Lizarratik pasarazi baitzuen Nafarroako errege zen Antso Ramirezek. Nonbait, naturalena izanen litzateke behin ate horretatik Iratxera zihoan bide zaharra mantentzea, Zaraputz-etik pasatzen zen bide zaharra hain juxtu. Baina oraindik ez, ez dago oso garbi zer, zer arrazoik eraman zuen erregea, zera, bide berri hau hautatzera, ba agian bidearen defentsa ez zela oso egokia, edo zonaldea akaso oso hezea izanen zen… Ez dakigu oso, oso garbi zergatik izan zen. Dena dela, Lizarra baskoi horretatik pasarazi zuela bidea eta horixe izan zen, Santiago bidea hain juxtu, Lizarra handitu, elikatu eta urtetan, historian, mantendu zuena, ez?, ze(ren) Erdi Aroaren urte ilun horietan.  

Gero, izena, ba ez dago oso garbi nondik datorren izena. Baina Lizarrara izeneko toponimo bat bazen lehenago. Bertan gaztelua omen zegoen, Lizarrarako gaztelua. Hortik, bueno, bokal arteko r hori nonbait oso erorkorra da, hori diote filologoek. Eta Lizarra, Lizarra hitza aterako litzateke. Lizarra, bueno, aparte, zuhaitz bat da, ezta?, zonaldean dagoena, eta Lizarra, Lizarra horrenbeste errepikatuta, akaso L hori artikulu bilakatuko zen erromantzean… 

Esataria. Bai? 

Martxelo Sotes. La izarra edo. Eta izarra euskaraz, ba zera, gaztelerazko estrella…  

Esataria. Bai. 

Martxelo Sotes. Edo latinezko stella denez, stella, estrella, Estella… 

Esataria. A, hortik datorkie bata eta bestearen izena, ez?  

Martxelo Sotes. Auskalo! Ez dago, ez dago erabat konprobatua, ezta?  

Esataria. Hor teoriak asko eta… 

Martxelo Sotes. Teoria aunitz dago horren inguruan, baina horixe dio zera, hemen bazterrak arakatu dituen filologo zahar batek, González Ollek, eta tira, teoria polita da dena dela.  

Esataria. Ba bai, ez dago zalantzarik.  

Martxelo Sotes. Euskarazko izenak, ba gaztelerazkoa ere ematea, ezta?         

Esataria. Erdi Aroko hiria, Santiago bidea pasatzen dela ere esan diguzu… Nik ez dakit guzti horren arrastoak zenbateraino aurki daitezkeen gaur egungo Lizarran.   

Martxelo Sotes. Bai. Lizarra Erdi Aroko hiria dela argi dago, ez? Bere kaleetan barna ibiltzean edota bertako elizei eta eraikin zaharrei ba begiratuta, horiei Erdi Aroa darie, ez?, usaia, kasik Erdi Aroko, zerak, lurrunak, ez?  

Erdi Aroko edozein herri bezala, ba ongi babestua zegoen, bere harresiak bazituen, eta haietatik aztarna bakanen bat baino ez da gelditzen, Gaztelako ataria deitzen dutena, atari handi bat, eta gainontzean ba, ba elizak, ez?, eliza erromaniko eta gotikoak, San Migel eliza, San Pedro de  la Rua, oso eliza politak. Eta bada Euskal Herriko artearen altxor handi bat, han Lizarran bertan, Nafarroako erregeen jauregia. Eta altxorra dela diogu, izan ere oso zaharra baita, XII. mende-bukaerakoa edo, eta erromaniko estiloan egina dago. Eta hori da hain juxtu bere ezaugarririk nabariena, ze(ren) Euskal Herri osoan eta Nafarroan eraikuntza erromanikoko eraikuntza zibileko eredu handirik ez dago, eta bertan ikusten ahal dira zutabeak eta kapitelak… Baditu bi fatxada, kaleetara, oso-oso politak, eta haietako kapitel batean agertzen da Erroldan, eta Ferragut, pertsonaia kasik mitologikoak, ez? Erdi Aroko pertsonaia historikoak, baina ia mito bilakatuta, elkarren kontra borrokan zaldi-gainean. Gaur egun bertan Gustavo de Maeztu museoa dago, esaterako.  

Esataria. Santiago bidearen arrastoak ere bai. 

Martxelo Sotes. Santiago bidea, hain juxtu X-XI. mendean hasi zen nagusitzen, orokortzen. Lehenagotik ere bazegon baina nagusitu, izan zen, nagusitu zen garai hartan, hain juxtu Lizarra sortu zen garai berean, ez?, 1084n gutxi gorabehera, data ere ez da oso zehatza… Arestian aipatutako Antso Ramirezek forua eman zion Lizarrari. Forua jakin badakigu badela nolabaiteko fundazio ofiziala, dokumentura eramanda, agiri bilakatua, ez? Eta erraztasun asko ematen zien erregeak bertaratuko ziren biztanle frankoei. Franko hitza ez da soilik Frantziako biztanlea, baizik eta libre edo aske zentzua badu franko hitzak. Azken finean, bueno, biztanle horiek askotan Frantziako hegoaldetik zetozen eta horrexegatik nahasketa, ezta? Esaterako, pribilegioen artean soldaduska laburra eskaintzen zien, 3 egunekoa baino ez.  

Esataria. Motza benetan.  

Martxelo Sotes. Bai. Oso. Eta beti ere, erregeak behar handia izanez gero. Eta bertako biztanleak, Lizarrakoek, soilik 3 eguneko bazkariak edo bazkak eraman behar zituzten. Hori baino ez. Etxeko jaunek, gainera, ordezkoa bidaltzen ahal zuten. Etxeko, bateko jabeak bidaltzen ahal zuen morroia edo bere ordez aritzeko, beti ere behar bezala armatua. Eta etxeak erostean, esaterako, ba errege-eskubideak edo derechos reales direlakoak ez zituzten zertan ordaindu behar. Eta Lizarrakoek, esaterako, epaileren batekin arazorik izanez gero, edo legearekin arazorik izanez gero, Lizarran bertan izan behar zuten epaituak, ez? Oso pribilegio ba kuriosoak. Beti ere ba promozionatzeko, hango biztanleria handitzeko. Eta ekonomia aldetik, ba Europa osoko biztanleria desfilatzen hasi zen Lizarratik. Santiago bidean, barruan, egonda ba pentsa, ez? Europako berriak etortzen ziren bide horretatik: berriak, notiziak, modak, ipuinak eta kondairak, arte diferenteak, estiloak, gaixotasunak ere bai, asmakuntzak eta produktuak. Batez ere, produktuak. Santiago bidearen inguruan, ba beti azokak osatzen dira. Eta pentsatzen ahal dugu bazirela garai hartako supermerkatuak, ez? 

Esataria. Bai.  

Martxelo Sotes. Sekulako kate bat sortzen zelako bidearen bi aldeetara. Eta orduan ezagutzen zen mundu, munduaren, mundu txiki horren, horretako parte guztietako produktuak ezagutzen hasi ziren. Pentsa, judutarrak ere… Nafarroak beti izan ditu bere auzo juduak herri eta hiri guztietan… Eta judutarrek izan zuten presentzia handia Lizarran. XIV-XV mende-bitarteetan Lizarrako biztanleriaren, batzuetan % 5, beste batzuetan % 12 izatera iritsi ziren.  

Esataria. Karlismoaren hiriburu izan da Lizarra?  

Martxelo Sotes. Esaten ahal da.  

Esataria. Horrela esan dezake? 

Martxelo Sotes. Esaten ahal da karlismoaren hiriburu izan dela, ez? Betidanik Nafarroaren izaera oso-oso berezia izan da. Espainiar koroak konkistatu zuenean Nafarroa, nafarrek, bueno, nolabaiteko adostasun ez oso zintzo bat, baina azaltzen zuten, beti ere euren foruak mantentzen, errespetatzen eta gelditzen baldin baziren. Eta, eta tira, ba legeak eta kontra egiten zionean sentimendu honi, ba aldi bakoitzean Nafarroa altxatu egin izan da, ez?     

detalle2

Docuteca

B2
15-10-2004

x61pRelaContWAR

  • Sotes , Martxelo
16530056
0:08:01

x61pViewCountWAR

2585

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR