detalle dokuteka-generico-fitxa

Izen berria: @

Txinako nekazari batek @ izena jarri nahi izan zion bere seme jaio berriari.

Agur, Aio, Gar, Olio, Kasi, Osaba, Pago, Zain, Arin, Zuri, Mami... Txorakeriatan ari naizela pentsatuko duzue, baina ez: horiek denak gizonezkoen izenak dira (ikusi zer esaten duen Euskaltzaindiak). Halako perlak hezur-haragizko pertsonak izendatzeko egokiak baldin badira, zergatik ez da izena izango baita ere @? Labur eta zehatz askoa!

Horixe pentsatuko zuen, ziur asko, Txinako Henan probintziako nekazari batek, bere seme jaio berria erregistratzera joan zenean. Agintariek, baina ez zioten utzi. Gauza polita gertatzen zaio, ordea, @ a bildu, txerri buztan edo dena delako horri txineraz: ai-ta ahoskatzen dute; hori idatziz adierazteko bi hizki erabiltzen dituzte, eta hizki horiek, bakarrean hartuta, «hura maite» esan nahi dute.

Semea asko maiteko zuen Henango nekazariak, noski, baina semeari «aita» izena jartzea ere, gogor samarra izan daiteke, gero. Eskerrak Txinako agintari zuhurrek ez zioten utzi; bestela, irudi ederra emango luke aitak semeari deika «Aita, zatoz hona berehalaxe!»...

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuteca

B1
25-10-2004

x61pRelaContWAR

  • Rider , Asto
16529768

x61pViewCountWAR

1749

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR