Dokuteka
Trenetan emakumeentzako bagoiak
Tokioko trenek emakumeentzako bagoiak jarri dituzte. Era honetako bagoiekin gizonezkoek emakumeei eskua sartzea saihestu nahi da.
Gaurtik aurrera, Tokioko trenek zerbitzu berri bat eskainiko diete erabiltzaileei. Aurrerantzean emakumeek eta gizonezkoek bagoi ezberdinetan bidaiatzeko aukera izango dute.
Emakumeentzako bagoiekin puntako orduetan gertatzen diren ukitze lizunak saihestu nahi dira, azkenaldian ohikoa bilakatu baita pilaketa horietan "chikan"-ek edo "trenetako gizon lizunek" emakumeei eskua sartzea.
Azken zortzi urteetan izugarri hazi dira salaketak: 1996an 778 salaketa jaso zituzten Tokioko polizia-etxeetan eta 2004an, berriz, 2201.
