detalle dokuteka-generico-fitxa

100.000 dolarreko altxorra

100.000 dolarreko altxorra aurkitu dute lurpean lagun bik. Altxorra bietako baten lorategian, zuhaitz bat lurretik ateratzen ari zirenean, aurkitu zuten. Ondoren, lagunak jada ez dira hain lagun.

Bostonetik hurbil, Methueneko lorategi batean lanean ari ziren bi lagunek aurkitu dute altxorra; 75 urte egin zituen lurpean, eta barruan ia 100.000 dolar zituen kutxak. Altxorraren banaketak, ordea, liskarra sortu du, eta, orain, jada ez dira hain lagun.

Tim Crebase y Barry Vilcliff zuhaitz bat lurretik ateratzen ari ziren lehenengoaren etxeko lorategian, billetez betetako kutxa aurkitu zutenean; zaharrenak 1899koak ziren eta berrienak 1929koak. Gainera, bankuko tituluak ere bazituen kutxak.

Orain, altxorra banatzeko, ezin ados jarri dabiltza lagun biak; Crebasek, batetik, lorategia berea dela dio eta Vilcliffek, bestetik,  pala berak ekarri zuela eta lagunari non zulatu ere berak esan ziola.

Uste dute diru hori lapurtutakoa izan daitekeela edo inmigranteena, edo, bestela, debekatutako edari alkoholdunekin lortutakoa.

 

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuteca

B1
28-04-2005

x61pRelaContWAR

16518767

x61pViewCountWAR

3279

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR