detalle dokuteka-generico-fitxa

Prentsa-askatasuna

Prentsa-askatasunaren Munduko Eguna ospatzen da maiatzaren 3an. Hori dela eta, Juan Mari Torrealdaik Jakin eta Egunkariaren itxierak gogorazten ditu; baita zentsurari buruzko argibideak eman ere.

Torrealdairen esanetan, egokia da honelako egunak izendatzea, egunok barruan duten mezua azaleratzeko.
Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria. Maiatzak 3 ditu gaur. Prentsa-askatasunaren Eguna da, eta eguneko izendapenari lotuta datua, urtarriletik hona 11 kazetari erahil dituzte munduan. Datu gehiago dakartza gaurko prentsak. Esther Aizpurua, egun on. 

Esther Aizpurua kazetaria. Kaixo, egun on.  

Esataria. Eta haiek bildu nahi ditugu orain.  

Esther Aizpurua. 2005ean 11 kazetari hil dituzte. Datu kezkagarria, 2004 eta 2003koarekin alderatzen badugu. Zenbakiak gora egin du nabarmen, 95etik ez baita halakorik izan. Mugarik Gabeko Kazetarien elkarteak emandako datuen arabera, Irak da une honetan munduko herrialde arriskutsuena. 2004an ere hala zen. Baina Irakekin batera, Kolonbia, Venezuela, Kuba eta Afrikako herrialde gehienetan arriskutsua da oso kazetaritza-lanak egitea.  

Mugarik Gabeko Kazetarien arabera, inoiz ez da horren arriskutsua izan informatzea eta prentsa-askatasuna ez dago inolaz ere bermatuta.  

Hildakoen kopurua aipatu dugu, baina askoz gehiago dira kartzelan daudenak, eta horien datuak biltzea ez da horren erraza. 100 baino gehiago direla dio Mugarik Gabeko Kazetarien  elkarteak, baina gehiagori askoz gehiago ere izan daitekeela sumatzen dugu.     

Esataria. Prentsa-askatasunaren Eguna, eta egunaren inguruko gogoeta egiteko, eta esperientzia dutenekin hitz egiteko, bi lagun gonbidatu ditugu gurera, Faktoriara: Joan Mari Torrealdai eta Joxe Felix Azurmendi.  

Esther Aizpurua. Lehendabizikoarekin hasiko gara. Joan Mari Torrealdai, kaixo, egun on. 

Joan Mari Torrealdai idazlea. Bai. Egun on.  

Esther Aizpurua. Maiatzak 3 gaur, Prentsa-askatasunaren Eguna. Asko idazti duzu zuk bestelakoaz, zentsuraz, alegia. Pertsonalki eta kazetaritza-munduan duzun esperientziagatik, hasteko, zer esango zenuke gaur bezalako egun batean? 

Joan Mari Torrealdai. Ba, bueno, badakizu aizu, Emakumearen Eguna eta ez dakit, Zigarroa uzteko Eguna, eta bueno, guzti horiek (horiek guztiak), egun horiek ondo daude, baina horiek, horietako, horien mezua, barruan dagoen mezua, ba, egunero bizi behar dugula, ezta? Eta dena den, gogoratzeko-eta nik uste oso ondo datozkigula, zeren eta hau gogoan, ondo gogoratzen baldin banaiz, egun hau, ba, duela... ez dakit, 93an edo hasi zen, ezta?, 91ko zera baten bidez, gomendio baten bidez; Unescok izendatu zuen eta nik, zera, behin eta berriz gogoratu izan dut honen abiapuntuan zer dagoen. Eta abiapuntuan dago prentsa aske edo librea, askotarikoa eta independentea dela gizarte demokratikoaren ezaugarri edo osagarri beharrezkoa. Eta beraz, horrez, horrek ukatzen du alde batetik zentsura, baina ukatzen ditu beste gauza asko ere bai.  

Zentsura, nik bere garaian zentsura frankista-eta hori aztertu nituen, baina gaurko prentsaren hainbeste eta hainbeste jokamolde uste dut honen kontra doazela.  

Esther Aizpurua. Garai bateko kontuak aipatu dituzu. Jakin aldizkariko zuzendari zinela, esaterako, 69an, Fraga Iribarnek aldizkaria debekatu zuen eta gero itxi. Zein izan ziren orduko arrazoiak?  

Joan Mari Torrealdai. Bueno, orduko arrazoiak. Hain zuzen, prentsa-lege bat bazeukaten, prentsa-lege hori oso estua zen, hain zuzen, Fragaren lege bezala ezagutzen dena, Prentsa eta Liburu legea. Eta orduko arrazoiak ziren, ba, hango barneko edukiak ez zaizkiela  gustatzen eta esaten zuten, ba, oso euskaltzalea zela eta, bueno, sozialista-girokoa edo, orduko frankismoak bizi zuen giroaren kontrako produktua zela, ezta? Eta orduan, ba, egin zuten ez multa (isun) bat eman, ze guk multarik ez genuen izan, isunik ez genuen izan: debekatu egin zuten aldizkaria bera.  

Esther Aizpurua. Jakin itxi zuten, aipatu dugun bezala, gaztea zinenean, orain Egunkaria: historia nolabait errepikatzen ari da ala oraingoa desberdina da? Okerragoa da?  

Joan Mari Torrealdai. Hombre , niretzako (niretzat) askoz ere okerragoa izan da. O sea, (alegia) gauza bat da organo bat debekatzea, gaia debekatu, baina oraingoa, oraingoa da, horko talde eragilea edo zuzendaria horrela tratatu, eta orain, gainera, desegin egin da, eta gainera, orain prentsarekin zerikusirik baduenez, esan nahiko nuke, munduaren aurrean prentsa batek oso errudun bezala jarri gaituela, gure izenak kakaztu dituela. Eta abar. Eta desberdintasun handiak daude. Bai.  

Esther Aizpurua. Frankismoaren garaian itxi zuten Jakin. Orduan ez zineten gartzelara joan, oraingoan bai.  

Joan Mari Torrealdai. Oraingoan bai. Hau askoz ere okerragoa izan da eta horregatik da ulertezina eta horregatik dauka zentzu izugarria 93ko erabaki horrek, Unescoren erabaki horrek,  prentsa askea, askotarikoa eta independentea eskatzen duenean, zeren eta alde batetik, gauza bat da aginte bat, ba, Francoren garaian egon zen bezala, egon zen bezalako aginte bat egotea, baina beste gauza bat da gero, ba, zerak, komunikabideek-eta kontsignak horrela segitzea eta informazioa eta iritzia ez bereiztea eta gu, ustekorik gabe, ja terroristatzat hartzea eta defentsarako aukerarik ez izatea. Hori guztia, zera, gertatu da gure kasuan, ezta?, eta alde horretatik, ba, lehen Jakinekoa gertatu zena, hura izan zen, ba, ez dakit, ur-tanta bat orain gertatu zaigunaren ondoan.           

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

C1
02-05-2005

x61pRelaContWAR

16518589
0:04:59

x61pViewCountWAR

3253

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR