detalle dokuteka-generico-fitxa

Katua hil eta 35.000 euro ordaindu behar

Amerikako Estatu Batuetako 71 urteko emakume batek esan du 12 urteko katua hil zenean depresioa izan zuela, izu-krisia, ezin zuela lorik egin eta, ondorioz, gehiago erretzen zuela.

Gizon batek 45.000 dolar (35.000 euro) eman behar izan dizkio emakume bati bere txakurrak andrearen katua hiltzeagatik. Wallance Gray-ren txakurrak 2004ko otsailean egin zion eraso bere auzokidearen animaliari, eta, orduan, emakumeak auzitara eraman zuen Gray.

Ondorioz, emakumeari 11.678 euro eman dizkio eduki dituen emozio-arazoengatik eta beste 23.357 euro maskotaren balioarengatik.

Gainera, Gray hiru aste egon da kartzelan eta hiru hilabete etxean sartuta, animaliak kontrolatzeko arauak hautsi dituelako. "Hau guztia zorakeria da", adierazi du txakurraren jabeak.

x61pRelaContWAR



detalle2

Docuteca

B1
09-05-2005

x61pRelaContWAR

16518466

x61pViewCountWAR

2635

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR