Dokuteka
Bost metro koadroko apartamentua
Londresen 5 metro koadroko armairu handi bat gela bihurtu dute, eta astero 125 libra ordaindu beharko ditu alokatu duenak bertan bizitzeko, hau da, 585 libra hilabeteko (820 euro).
Erresuma Batuko apartamenturik txikiena izan daiteke, eta sukaldea, dutxa eta armairua dauzka. Ohea goialdean dago, eta bertara igotzeko eskuko eskailera erabili behar da. Hori guztia 5 metro koadrotan. Armairua zena XX. mendeko eraikin batean dago, Notting Hill auzoan bertan.
Gordon Blausten Bruten & Co. agentziako langileak esan du "etxea oso txikia dela, baina modernoa; eta hiru egunetan alokatu dute". Emakume gazte eta gogotsu batek alokatu du, "bizitza profesional bizia daramana". Agentziako langilearen esanetan, "etxean ez da luze egongo; nik, behintzat, hori espero dut".
