Dokuteka
Milaka euro saski batean
Alemaniako emakume batek 102.250 euro aurkitu ditu azoka txiki batean erositako saski batean, forruaren azpian gordeta .
Dirua saskiaren forruaren azpian ezkutatuta zegoen. Oihalak usain txarra zuenez, erosleak jostura askatu zion saskia garbitzeko.
Grafenau hiriko (Alemania hegoaldea) emakume batek 200.000 marko (102.250 euro) aurkitu ditu azoka txiki batean erosi zuen otzara batean, baina, kontzientziaren harrak bultzatuta, poliziari eman zion saskia.
Grafenauko polizia batek esan duenez, saski horretan 15.300 euro inguru zeuden esku-dirutan eta, horrez gain, 87.000 euro zeukaten bi aurrezki-libreta ere bai. Dirua bi urte lehenago hil zen emakume batena zen.
Emakumea hil zenean, oinordekoek ez zuten herentziarik jaso, inork ez zuelako dirurik aurkitu. Baina, orain, aurkitutako dirua oinordekoen esku geratuko da.
