Dokuteka
Gaztetxoak eta kirola
Transcripción:[+]
Transcripción:[-]
ESATARIA 1: Gehiegi behartzen ditugu haurrak kirola egitera eta, era berean, haurrek gehiegi behartzen dute gorputza kirola egiterakoan. Ezta guk esandakoa, e! Kirolean aditua den erakunde batek egin die errieta kirol-prestatzaile eta gurasoei.
ESATARIA 2: Sevillako Kirol Institutuko medikuek zabaldu nahi izan dute mezua, baina aspalditik ari ginen batetik eta bestetik oharra jasoz, kontuz ibiltzeko alegia, gero eta lesio larriagoak ikusten direla neska-mutikoetan; hazteko arazoak sorraraz ditzaketela lesiook eta, jakina, bertan behera utzi gure kirol-izartxoaren ibilbidea. Eta hori futbolean, tenisean, saskibaloian eta eskubaloian dabiltzan neska-mutikoetan ari da gertatzen, besteak beste. Etxe eta eskola askotako kontua izan daitekeelako hartu nahi izan dugu tarte bat datu kezkagarriok bere tokian jartzeko eta gure inguruko kirol- adituengana jo dugu. Iñaki Arratibel da gure kirol-mediku partikularra eta IVEF edo Soin Hezkuntzarako Euskal Erakundeko irakasle eta dekano-orde. Kaixo, egunon Iñaki.
IÑAKI ARRATIBEL: Egun on!
ESATARIA: Ze zaila den esaten zuen izen hori. Ba, zuzendariarena ere berdina da. Joseba Etxeberria, egun on!
JOSEBA ETXEBERRIA: Bai, egun on, Etxebarria...
ESATARIA 2: "e" edo "a"? Etxaba... Soin Hezkuntzarako Euskal Erakundeko zuzendari.
JOSEBA E.: Bai.
ESATARIA 2: Datu hauek ez zaituztete ezustean harrapatu, ezta? Alegia, esan duguna, Sevillako Kirol Institutuko ze ohar zabaldu duten, lesioena eta ...
JOSEBA E.: Ez, nik uste dut hori aspalditik esanda dagoela. Nik esango nuke, askotan aipatzen dena da, bakarrik lesioa, lesio bezala aipatzen dela eta nik irakasle bezala mahai gainean jarri nahi nuke lesioak edo arazoak ez direla bakarrik fisikoak. Nik uste dut psikologikoak ere aipatu beharko genituzkeela, ez bakarrik fisikoak. Badagoela eta garbi dagoela, baina ...
ESATARIA 2: Hemen, gure artean ere bai?
JOSEBA E.: Bai, bai, bai. Nik uste dut presioa eta izartxo bide horretan izatekotan izaten diren arazo psikologikoak ere aipatu beharko liratekeela. Lehenengo gauza ikusten dena da, ba, bueno, lesionatu egin dela eta arazoak dituela. Baina askotan ez gara konturatzen nola doan, ezta, ze arazo izaten dituen harremanetan, jendearen harremanetan eta gora igotzen direnean, igotzen direnak ere. Askotan akats bezala ikusten dira bere pertsonalitatean, nola diren eta, noski, baita ere, izan daiteke prestakuntzan. Baina prestakuntzan lesio aldetik, neurri batean, konpondu, errazago konpontzen dira eta gehiago ikusten dira, baina errazago. Eta arazo psikologikoan, harremanetan, arazoak ez dira hain garbi ikusten, eta nik uste dut zailagoak direla...