Dokuteka
«Baikorra izatea gaizki ikusita dago»
Depresioari eta bakardadeari aurre egiteko errezeta ona da baikortasuna lantzea, Luis Rojas Marcos psikiatraren ustez. Dena dela, pertsona gehienak ez ei dira baikor azaltzen.
Espainian, tratu txarrak ematen dituztenez eta terroristez inguratuta bizi zirela erran zion behin emakume espainiar batek, hegazkin batean, Luis Rojas Marcosi psikiatrari (Sevilla, Espainia, 1943). Halako baten bat ezagutzen ote zuen galdetu zion psikiatrak emakumeari. Eta emakumeak ezetz erantzun behar izan zion.
New Yorkeko Unibertsitateko irakasle Rojas Marcosen hitzetan, emakume hark albistea eta errealitatea nahasi zituen, nahiz eta albistea den «errealitatean gertatzeko aukera gutxien duen fenomenoa». Europarrek beren ezkortasuna agerian uzteko omen duten zaletasunarekin lotu zuen psikiatrak pasartea.
«Gizaki gehienek baikortasunerantz jotzen dute», Rojas Marcosen ustez. «Baina, Europan, pertsonek ez dute baikortasun hori agerian uzten. Baikorra izatea gaizki ikusita baitago Europan. Eta europarrak, bilera batera joaten direlarik, sekula ez dute erraten oso baikorrak direla. Aitzitik, honetaz eta hartaz kexatzen hasten dira. Baliteke XVI. eta XVII mendeko. filosofoen eragina izatea hori, baikortasuna pertsona ezjakinen edo inozoen kontua zela erraten baitzuten». Nolanahi dela ere, Rojas Marcosen aburuz, norberaren bizitza epaitzerakoan baikorrak dira pertsona gehienak. Hala ere, ia gehienok jasaten dugu, inoiz, depresio edo tristura edo bakardade unerik. Halakoei aurre egiteko, baikortasuna landu behar dela esplikatu zuen atzo Luis Rojas Marcosek, Iruñeko Baluarten eman zuen hitzaldi batean.
Baikortasuna bakartasunari eta depresioari aurre egiteko izenburua zuen hitzaldiak, eta, horren bidez Luis Rojas Marcosek esplikatu nahi izan zuen nola jarrera baikorrek sufrimendu iturriak gainditzen lagun dezaketen. Zaharren osasuna eta bizitza kalitateari buruzko programa baten barnean izan zen hitzaldia.
Rojas Marcosek, ordea, nabarmendu nahi izan zuen sufrimendu horiek «bizitza osoan» gertatzen direla, ez bakarrik zaharrak garenean. «Gazte asko dago bakarrik eta deprimituta sentitzen dena, baita heldu asko ere».
Psikiatrak esplikatu zuenez, modu batean edo bertzean izateko jarrerak geneetan ditugu, hein batean. «Txikitan beti erraten digute aitatxiren edo izebaren jenio txarra dugula. Geneetako kontua da hori, eta saihetsezina da, eta frogatuta dago geneek eragina izanen dutela, batez ere, pertsonak bideratuko duen energian. Energia hori nola bideratuko duen hezkuntzaren, garapenaren eta nortasunaren araberakoa izanen da».
Psikiatraren ustez, norberak alderdi batzuk jorra ditzake, depresio eta bakardade sentimenduei aurre egiteko baikortasuna handitzen lagunduko dutenak. «Jarduera horiek laguntzen digute gizakioi iraungitze saihetsezina hobeki jasaten. Eta, gogoa izanez gero, praktikan paratzen ahal dira lasai asko».
Ariketa fisikoak egiteko ohitura aipatu zuen Rojas Marcosek, lehenik, baikortasuna laguntzeko jardueren zerrendan. «Astean hiru aldiz, hogei minutuz, gimnasioan, parkean edo etxean. Ariketa fisikoak bihotzeko gaitzak prebenitzeko balio duela frogatuta dagoen gisara, frogatuta dago ere bai estresari, depresioari eta bakardadeari aurre egiteko balio duela».
Hitz egitea ere «hagitz ona» da. «Pertsonen gogo aldartean on egiten du. Hitz egitea oso ona da bihotzarendako. Pertsonekin hitz egin daiteke, baina baita zakurrarekin ere, edo katuarekin, edo landareekin, edo norberaren buruarekin. Nork ez baitu inoiz bere buruarekin hitz egin?».
Hala, psikiatrak esplikatu zuen etxetik ateratzerik ez duten gaixo elbarriei beti gomendatzen diela egunean sei pertsonarekin hitz egitea, telefonoz. «Neurri horrek oso eragin handia du. Eta handiagoa da oraindik, gaixoak aldez aurretik idazten badu izanen dituen solasaldiez, horrek borondatea garatzen laguntzen baitu».
«Konektatuta egotea» izan zen Rojas Marcosek aipatu zuen hirugarren jarduera. «Familia talde baten, lagun talde baten edo talde erlijioso baten parte izateak eta parte sentitzeak laguntzen du zoritxarrari aurre egiten».
Zerrendarekin segituz, psikiatrak azpimarratu zuen «gogobetetasun esparruak dibertsifikatu behar» direla. «Ez da ona zama guztia emaztearengan, seme-alabengan edo lantokian paratzea. Poztasuna hainbat tokitan paratzen badugu, batek huts eginez gero, bertzeek lagunduko digute aitzina egiten».
Azkenik, «boluntario lanak egitea» aipatu zuen Rojas Marcosek. «Gobernuz kanpoko erakunderen batean edo bertze nonbaiten boluntario lanak egiteak, bertzeei laguntzeak, gu laguntzen gaitu. Frogatuta baitago boluntario lanak egiten dituztenek gehiago egiten dutela lo, gutxiago edaten dutela eta autoestimu handiagoa dutela».
«Garai batean, Europako filosofoek erraten zuten pertsona ezjakin eta inozoak zirela baikorrak»
«Ariketa fisikoak edo hitz egiteak laguntzen digute iraungitze saihetsezina hobeki jasaten»
«Poztasuna hainbat tokitan paratu behar da; batek huts eginda, bertzeek lagunduko baitute aitzina egiten»

EUROPARREN EZKORTASUNA.

BAIKORTASUN JARDUERAK.