Dokuteka
Eskalea
Kalean gora eta behera zebilela eskalea begiz jo zuen behin eta berriro kale kantoi berean.
Transcripción:[+]
Transcripción:[-]
Herenegun goizean, ostegunez, goizeko hamarrak baino lehen ikusi nuen lehen aldiz. Begiz jo, esan beharko nuke, ikusi baino gehiago izan baitzen begiz jotzea. Begiek egin zidaten ihes bera zegoen aldera, eta gero, lotsaturik, beste nonbaiten pausatu zitzaizkidan. Bere gorputz jarrera inoiz inori ikusi ez diodana zen, belauniko zegoen lurrean baina ukondoak lurrean tinkaturik zituen, eta esku haurrak zabalik, bien artean saskitxo moduko bat osatuz. Burua zen amildua, umildua, ez zeukan bakarra. Buruari goian eusten zion. Gizonezkoaren itxuraz jabetu zaitezten, musulmana zirudien errezoan, edo erlojuaren aurka triatleta-manilarrarekin ari den txirrindularia. Eskalea zen.
Hamarrak laurden gutxian ikusi nuen lehen aldiz, hamaika eta erdietan gero. Leku eta jarrera berean zegoen zirkinik ere egin gabe. Ordu batak aldera han bertan zetzan, eta ordu bi eta erdietan ere bai. Lau aldiz igaro nuen zebrabide hura, lau aldiz egon nintzen semaforoaren argiak kolorez aldatu zain, eta lauetan jo nuen begiz. Lehen aldian, harridura sentitu nuen; bigarrenean, harridura eta errukia. Hirugarrenean, harridura eta zalantza; eta laugarrenean, harridura eta haserrea. Eskaleak asko ikusi izan ditut baina postura horretan inor ez. Eta pertsonak horrela hainbeste denboran egoteko gaitasuna izan behar duenik ere. Zenbat oin ikusi ote zituen goiz hartan, zenbat oinetako, zenbat ibilera, zenbat galtzabarren.
Oviedo-n nenbilen herenegun. Lehen aldia nuen hiri hartan, baina zerbait gertatzen zela segituan jabetu nintzen. Hiria prestatzen ari zen. Hornidura eta polizia nonahi. Felipe eta Letizia iritsi berriak ziren Asturiasko Printzea Sariak banatzera. Hirian zebiltzan Rafa Nadal, Ingrid Betancourt eta izen handiko beste gizon-emakume asko. Eta eskalearen espaloi ertza Campoamor Antzokiko alfonbra gorrietatik parez pare ikus zitekeen ehun metro eskasera. Hainbesteko kontrasterik gutxitan jartzen zaigu begien aurrean, izan badirela guztiok dakigu baina.
Harridura eta errukia, eta haserrea eta dudak sentitu nituen. Semaforo argia aldatu zain zeudenek ez zuten eskalea ikusten, edo ezikusiarena egiten zuten. Niri barruak istorioak asmatzeko agindu zidan: nongoa zen gizon hura, nola zuen izena, zergatik zegoen han, nola iritsi zen espaloi hartara, ba ote zuen familiarik? Nongoa ote zen? Ez nion utzi irudimenari hegan egiten, ez zen literatur jolasa hura, hura zen gizarte honek sorturiko tragedia horietako bat, nabarmenagoa akaso posturagatik eta zegoen lekua eta egunagatik. Horrelakoei zerbait ematea ez dakizu den zeure burua lotsatuta zuritzea edo agintariei dagokien konponbide bati zeuk adabakiak jarri nahi izatea. Hurbildu egin nintzaion, esku saskituetan zerbait uztera. Bost xentimoko bi txanpona zituen, goiz osoko uzta. Eta ni... ni oporretan nenbilen.