Dokuteka
Tatuajeak eta piercingak, gorputza eraldatzeko artea
Kalean, lanean, telebistan... edonon ikusten ditugu tatuaje eta piercingekin gorputza apaintzen duten pertsonak. Dudarik gabe modan daude, baina moda kontua bakarrik al da? Estetika hutsagatik egiten dutenak badaude, bai, baina badira artea dela defendatzen dutenak ere: gorputza eraldatzeko artea.
Fat tatuatzailea da eta mota guztietako pertsonak tatuatu ditu: poliziak, narkotrafikatzaileak, arte galeristak, irakasleak...
Piercingekin ere gauza bera gertatzen da. Lydia Loganek hamabi urte daramatza piercingak egiten eta bezeroak urte hauetan asko aldatu direla dio: orain haurrak, nerabeak, amak, amamak... etortzen dira.
Telebistak zerikusi handia du tatuajeek eta piercingek bizi duten une goren horretan. Geroz eta pertsona ospetsu gehiago ikusten baititugu gorputza tatuaje eta piercingekin apainduta. Lydiaren esanetan, programa batean pertsona ospetsu bat piercing batekin ateratzen bada hurrengo egunetan bezero askok eskatzen dute.
Baina moda eta estetikagatik soilik egiten dituztenez gain badira Fat bezala kutsu erromantikoa antzematen diotenak: tatuajeen izen txarra gustatzen zait, apur bat tragikoa da.
Gorputza eraldatzearen artea
Gustukoak ala ez, tatuajeen diseinuak askotan arte lan bihurtzen dira. Ezberdintasun bakarra: lan egiteko oihala beharrean bezeroaren azala erabiltzen dutela.
Baina badira gorputza zulatu edo tatuatzearen zaletasuna muturreraino eramaten dutenak ere eta arte hori gorputza eraldatu eta esperimentatzeko bide bihurtzen dutenak. Lydiari askotan galdetzen diote genitaletan piercinga jarriz gero gozamen gehiago izango duten, baina hala balitz askoz ere gehiago jarriko genituzke.
Gorputzeko ia edozein toki tatuatu edo zulatu daiteke. Fat-en ustez ez dago mugarik eta tatuatzen ikusi duen tokirik arraroena begiaren zuria dela dio.
Off ahotsa. EITB erreportajeak.
Fat tatuatzailea. Fat naiz, eta tatuatzaile naiz orain dela 4 urtetik. Bueno, nik egiten dudana da, apur bat, hola(n), gore, zombi(x)ak, banpiroak eta hola.
Esataria. Fat tatuajea egiten ari zaio Ederri besoan. Diseinu iluna da, txuri-beltzean, agure ximur baten aurpegia deabru itxurarekin.
Artista da, diseinu originalak egiten ditu, eta ez du inoiz irudi bera birritan egiten. Baina bere lan egiteko oihala bezeroen azala izaten da.
Fat . Egin ahal duzu ba koadro batean moduan. Badagoz (badaude) hainbeste tinta berri(x)ak, orratzak… Dena dago diferente. Teknika jakin behar duzu. Baina dakizunean, marrazteko moduan da.
Esataria. Bere lanak bereziak dira. Ez da jendeak gehien eskatzen duena baina hala ere, mota guztietako pertsonak tatuatu ditu.
Fat . Nik tatuatu ditut denetarik: irakasleak, ertzainak, denetarik.
Esataria. Piercingekin ere gauza bera gertatzen da. Lidia Loganek 12 urte daramatza piercingak egiten eta bezeroak urte hauetan aldatu egin direla dio.
Lidia Logan piercing-egilea. Duela urte batzuk bankura joatea eta ikustea tipo bat piercingekin oso gauza arraroa zen, ez? Eta gaur egun, posible da. Askotan ere ikusten dugu. Zenbat jende dagoen eskatzen, ez dakit, Madona deitzen dena. Eta da, ez dakit zein programatan agertzen delako baten bat eramaten duela [duena].
Esataria. Izan ere, tatuajeek eta piercingek aitzina zuten irudi txarra galdu dute, eta orain modan daude. Kalera irtetea besterik ez dago hori hala dela ikusteko.
Kaletarra 1. Lagun batekin joan nintzen eta bueno “esto de locura” (eroaldi bat), eta, eta kito. Moda, ze(ren) oraintxe bertan ez nuke egingo beste bat, e!
Kaletarra 2. Pentsatu holako moda bat dela eta jendeak tatuajeak ipintzen dauz (dagoz) ba ez dakit beste batek ipini d(a)uelako, har (e)k beste bati ikusi deutso (dio)… Eta
Kaletarra 3. Gazteek eta eroaten dabe (eramaten dute), eta hola(n), gogoa emote dau (ematen du), polita gelditzen da eta…
Kaletarra 4. Gustatzen zitzaidalako, eta ez dakit…
Esataria. Estetikagatik, eta gehiegi pentsatu gabe, horrela erabaki ohi dute bezero gehienek gorputza zulatu edo tatuatzea. Profesionalek, ordea, gauza batzuk argi izateko gomendatzen dute.
Fat. Zure lehenengo tatuajea bada, bueno, topikoa esan behar dot (dut). Ondo pentsatu, lehenengo elejidu (aukeratu) zer nahi dozun (duzun) egin, gero joan dendara, ikusi lanak onak badirezen (badiren)… Etortzen dira. Esaten dizute: “bueno, zedozer nahi dut, baina ez dakit zer” Nik esaten diet: “ez ein, hobeto. Ba ez egin inoiz”.
Lidia Logan. Edo etortzen bada, batera, mozkortuta, ba ez da momentua egiteko. Joaten zara etxera eta pasatzen denean ba etortzen zara nahi baduzu.
Esataria. Moda guztiekin gertatzen den bezala, denborarekin askotan bezeroak aspertu edo damutu egiten dira.
Lidia Logan. Ba badaude ere ba kendu egin dituztenak batzuk beste batzuk egiteko, edo igual garai batean ja ez dituzte eraman eta gero berriro ba berreskuratu egin nahi dute baten bat. Beti ez zaigu gauza berdina gustatzen, ez? Aspertzen [aspertu] egiten gara denetarik.
Esataria. Baina ez da moda soilik. Askorentzat beste kutsu bat ere badute.
Fat. Nire ustez badauka erromantizismo pixka bat, apur bat tragikoa da, eta bizitza tragikoa dela, beharbada edukitzen dituzu gorputzean, ez dira estigmak… Baina igual nonoiz (noizbait) egin duzu zedozer okerra eta tatuajea ipintzen duzu eta gustatzen jatzu (zaizu) jendeak ikustea… Ez dakit ba, nik hori uste dut. Pasa den hilean egin neban (nuen) Alemanian, ba hori, halako elefante bat birra bat edaten… Zer esango dizut nik? Ba izan zen momentuko gauza bat. Egon ginen han edaten…
Esataria. Jende askorentzat tatuajeak eta piercingak gorputzak eraldatu eta esperimentatzeko bide bat dira.
Lidia Logan. Ba batzuetan jendeak eskatzen duenean genitaleetan egitea ba bai galdetzen dizula ea emango dion plazer gehiago, edo zerbait. Ematen badizu plazer hori, edo hori, ba ondo dago, ez? Baina bueno… Bestela askoz gehiago egingo, egingo genuke seguraski.
Fat. Jendeak egiten d(a)u besapean, fenomeno! Aurpegi(x)an, eskuetan… Eta ikusi neban (nuen) beste egunean bideo bat, hori, jendea begi(x)a tatuetan (tatuatzen) barrutik… Denetarik dago. Ez dago, ez dago mugarik ja(da).
Esataria. Muga izatekotan beraz, norberaren irudimenean dago.
Off ahotsa. EITB Erreportajeak.
