detalle dokuteka-generico-fitxa

Gazteak lankidetzan programa



Loiuko aireportua gaztez gainezka dago gaurkoan. Izan ere, gaur abiatzen dira munduko hainbat herrialdetara lan egitera gazte euskaldun asko lankidetza programen barruan.
Saio honetan Azkoitiko gazte batek bere asmoak azaltzen ditu eta, gainera, Jaurlaritzaren programa honetako arduradunak zertan ari diren azaltzen du.

Ehun gazte inguru (80 neska eta 17 mutil) abiatu dira haien destinoetara, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskadiko eta hegoaldeko herrialdeetako garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin elkarlanean antolatutako "Gazteak Lankidetzan 2009" sentsibilizazio-programaren barruan. Ekimen honen helburua herrien arteko elkartasun-kultura euskal gazteen artean sustatzea da.

Neska-mutil boluntarioek hiru hilabete emango dituzte lanean Euskadiko 22 GGKErekin eta programan parte hartzen duten destinoko herrialdeetako 33 GGKErekin. Lankidetza-proiektuak Amerikan (Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Peru eta Venezuela), Afrikan (Benin eta Mozambike) eta Asian (India) burutuko dira.

Lankide boluntarioen profilak hainbat arlorekin lotuta dago: hezkuntza, pedagogia eta psikologia; gizarte-lana; komunikazioa eta kazetaritza; soziologia; medikuntza, erizaintza eta fisioterapia; nutrizioa eta dietetika; zuzenbidea; ekonomia eta enpresa zientziak, administrazioa eta merkataritza; informatika; ingurumen zientziak eta nekazaritza, eta hainbat ingeniaritza.




Hiztegi lagungarria


Adarra jo. Norbaitez burla egin. Testu honetan ez du zentzu negatiborik, gehiago da txantxetan aritu. Adibidez: Xabier beti adarra jotzeko prest dago.

Agurtu. Agurtu hitzak bi esanahi ditu, norbait ezagututakoan egiten da, edo norbaitekin egon ondoren, "beste bat arte" esateko edo. Oraingoan bigarren kasua da.

Aidean eduki. Airean egon, zalantzan izan, oraindik ez dakiela, alegia. Adibidez: Ikastaroan izena eman dut baina ez dakit onartuko ote nauten. Erantzuna airean dago.

Bideratu. Zerbait bidean jarri, egingarri egiteko moduan edo. Adibidez: Gazteek proposamen zehatz bat egin dute eta Eusko Jaurlaritzak bideratu egin du.

Eraginda. Bultzatuta edo zerbaiten ondorioz. Adibidez. Lankidearen erabaki batek eraginda hasi zen proiektu horretan.

Hegaldi. Hegazkin baten bidaietako bakoitza. Adibidez, Madrileko hegaldi hartan jende asko hil zen.

Hezitzaile. Hezten duena, adibidez, irakasleak. Adibidez: Gaur egun ez da erraza hezitzaile ona izatea.

Langabezia. Lanik gabe egotea/geratzea, lanik ez izatea. Adibidez: Gazte asko dago langabezian, eta agian horregatik aurten jende asko aurkeztu da Gazteak Lankidetzan programara.

Lankidetza. Bi edo gehiagoren arteko lan-harremana. Adibidez: Proiektu honek bi enpresen arteko lankidetzari esker egin du aurrera. Edo: Nik lan hau egin dut, baina zure laguntzarekin. Beraz, lankidetzan aritu gara.

Tokian tokiko. Leku jakin baten ezaugarriak dituen lana, jana, euskalkia... Adibidez: Tokian tokiko jana probatzea gustatzen zait.







Bajar

detalle2

Docuteca

C1
06-07-2009

x61pRelaContWAR

16500920
00:08:30

x61pViewCountWAR

4184

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR