Dokuteka
Sexuan hotzenak Osasunako zaleak! Eta beroenak?
Sexole.com atariak urtero egiten du inkesta lehen mailako futbol zaleen artean sexualki beroenak eta hotzenak zein diren neurtuz. Nafarrak hotzenak omen dira. Eta gainera ez omen da lehen urtea. Entzun!
Hiztegi lagungarria
Ados. Bat etorri, konforme egon. Adibidez: Ni erabat ados nago zure iritziarekin.
Ahitu. Agortu, bukatu. Adibidez: Jon eta Olatz bost orduz aritu dira amodioan ohean bart, eta orain indarrak ahituta daude.
Azken muturrean. Azken tokian, postuan, sailkapenean. Adibidez: Gure taldeak txapelketa azken muturrean bukatzen badu, askok negar egingo dute.
Berotzaile. Berotzen duena, bestea bero jartzen duena. Adibidez: Zergatik zaude hain hotz nirekin, zer egin dizut nik, non da zure berotzaile ospea?
Bero askoak. Oso beroak, oso sutsuak. Adibidez: Anek hainbat maitale izan ditu bero askoak, baina orain jende lasaiagoa nahi du.
Beste behin ere. Berriro ere. Adibidez: Nafarrak inkesta horretan azken muturrean ageri dira, beste behin ere.
Biharamun. Ajea. Asko jan eta edan ondoren, hurrengo egunean izaten den ezintasuna. Adibidez: Gonbidatu hark gehiegi edan zuen afarian, eta nolako biharamuna zeukan hurrengo goizean, leher eginda zegoen.
Galdeketa. Galdera-multzoa. Adibidez: Lanbide berria du Anek. Atez ate galdeketak egiten dabil.
Hara! Norbaitek zerbait bitxia esaten duenean erabiltzen den esapidea! Adibidez: Hara bestea, ez dugu besterik behar, orain zu haserretzea!
Harritu. Txunditu, liluratu, begi zabalik utzi. Adibidez: Eneritzek harritu nau batez ere, zenbat gezur hain denbora gutxian!
Partida. Lehia, norgehiagoka. Adibidez: Bi taldeek partida gogorra jokatu dute.
Zale. Jarraitzailea, edo zerbait gustatzen zaiona. Adibidez: Zale batek hil zuen Elton Jhon abeslaria.
